Edukira joan

Durangoko Azoka

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Koordenatuak: 43°10′15″N 02°37′50″W / 43.17083°N 2.63056°W / 43.17083; -2.63056
Wikipedia, Entziklopedia askea

Durangoko Azoka
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka
Durangoko Azokaren egoitza nagusia den Landako erakustazokaren eraikina.
Datuak
Hasiera urtea1965
LekuaDurango, Bizkaia,  Euskal Herria
EgoitzakLandako Gunea
DataAbenduaren 8ko inguruan dauden 5 egunetan zehar ospatu ohi da.
SarreraIrekia
KudeatzaileaGerediaga Elkartea
StandakArgitaletxeak, banatzaileak, diskoetxeak, erakundeak eta kultur eragileak.
Produktuen ezaugarriaEuskarazko argitalpenak eta euskal gaiak edozein hizkuntzatan.
BabesleakBizkaiko Foru Aldundia
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila
http://www.durangokoazoka.eus/
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Durangoko Azokaren gaineko zortzi datu jakingarri.
Durangoko Azokako barrutik
Kanpoaldean, Plateruena eraikinaren ikuspegia

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Euskal Herriko handiena eta garrantzitsuena da, euskalgintzan dihardutenen elkargunetzat sortua.[1]

Urtero, abenduaren lehenengo hamabostaldian, Euskal Herri osoko argitaletxeak batzen dira azokan, bai nobedadeak bai aurreko urteetako liburu eta diskoak salgai jartzera. Baina, gainera, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka euskararen eta euskarazko kulturaren erakustoki erraldoi eta jai nagusi bihurtzen da.[1][2] Zerbaitengatik du euskal izena, izan ere.

Gerediaga Elkarteak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiak babesten du, eta Eusko Jaurlaritzak, Durangoko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundiak, BBKk, Eroski Fundazioak eta LESA Landako Erakustazokak laguntzen dute.

1965eko azaroaren 1ean lehen edizioa antolatu zuten, Andra Mariaren basilikako arkupean, oraindik Francoren diktadurapean. 19 argitaletxek hartu zuten parte. Lehenengo edizioa Gerediaga Elkarteak antolatu zuen. Euren esanetan "Euskal Herrian zegoen liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea" zen. Ondoren urtero antolatu zen Andra Mariako elizpean 1967an ezik, elizaren konponketa lanak zirela eta ez zela ospatu. Lehenengo urtean 100.000 pezetako aurrekontua izan zuen. 1966an 680 liburu eta 179 disko saldu ziren eta 1969an 870 liburu eta 138 disko izan ziren.

« Durangoko Azokako hasierako antolatzaileak eskean ibiltzen ginela gogoratzen dut; inprenta eta argitaletxeetara joaten ginen, mesedez azokara etortzeko eskatzeko. (...) Jendea gose zen, euskal liburuak kontsumitzeko gogoa zuen. Egingo genituen hanka sartze handiak, baina borondate onenarekin antolatzen genuen. »

Balendin Lasuen[3]

1974an Merkatu Plazan kokatu zen lehenengo aldiz geroz eta jende gehiago biltzen zelako eta Gobernadore Zibilak arazoak jarri zituelako horretarako. Bertan mantendu zen 1996ra arte. 1980an Azoka abenduan egiten hasi zen. Gainera, hiru urtez jarraian, 1986tik 1988ra, Euskarazko Liburu eta Disko Azoka antolatu zuen, baina ez zuen antolatzaileek esperotako arrakasta izan.

1992an Argizaiola saria ematea erabaki zen eta 1996an merkatua utzi eta karpa erraldoi batera igaro zen. Hala ere hori tenporala izan zen 2003an Landako Erakustazoka inauguratu baitzen. Azokak jada leku finko bat du eta euskal kulturaren barnean data garrantzitsua da.

2007an Lehen aldiz 42. Durangoko Azokaren kartela aukeratzeko lehiaketa egin zuten. Kartelaren irabazlea Igotz Ziarreta[Betiko hautsitako esteka] (www.igotz.com) izan zen "Jantzi Euskara[Betiko hautsitako esteka]" leloarekin sortutako kartelarekin.

2014an, 50 eskulangile eta Okzitania gonbidatu zituzten Durangoko Euskal Dendan.[4] Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak 120.000 euro eman zizkion azokari.[5] Urte berean, Korrikak omenaldia egin zion Durangoko Azokari.[6]

2016an lehenbiziko aldiz Argentinako Euskal Komunitatearen ordezkaritzak bere erakustokia izan zuen,[7] aurretik Bartzelonako Euskal Etxeak hasitako bideari jarraituz.

Argizaiola saridunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Argizaiola saria»

2017. urtean saria emateari utzi zitzaion eta bere ordez sorkuntzari buruzko sari berri bat ematen da.

Argitaletxeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Euskal Herriko argitaletxeak»
Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Euskal Herriko diskoetxeak»

Azken urteotan atzerriko literaturaren kideak gonbidatzen dituzte antolatzaileek, beste liburu azoka batzuetan egiten den moduan, nagusiki beste hizkuntza gutxituen esperientziak bertatik bertara ezagutzeko.

Hauek izan dira orain arteko gonbidatuak:

Euskal Wikipedia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko abenduaren 6an Euskal Wikipediako edizio-maratoia egin zen. Bertan proiektu honi buruzko hitzaldia eskaini ondoren, egun osoz, partaide eta bertaratutakoek Wikipedian zuzenean editatzen ikasi zuten; saioak iraun bitartean, tutoreek lagundu zieten.[8]

2015eko Durangoko Azokan Euskal Wikilarien Elkartea[9] sortzeko bilkura egin zen bertan, Kabia delako txokoan. 2016. urtean, Wikimedia Commonsera igotzeko tailerra egin zen.

Wikiliburutegiak proiektuaren aurkezpena 2017an
Wikiliburutegiak proiektuaren aurkezpena 2017an

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


43°10′15″N 02°37′50″W / 43.17083°N 2.63056°W / 43.17083; -2.63056