Erradiazio ionizatzaile
Itxura
(«Erradiazio ionizatzailea» orritik birbideratua)
Erradiazio ionizatzailea, materia ionizatzeko adina energia duten erradiazioak dira, atomoari lotutako elektroiak banatzean. Atomo batzuek, era naturalean nahiz artifizialki desegitean, erradiazio ionizatzailea igortzen dute. Bada, energia hori uhin elektromagnetikoen bidez (gamma izpiak edo X izpiak) edo partikulen bidez (neutroiak, alfa partikulak edo beta partikulak) zabaltzen da.
Erradiazio horrek eta materiak elkarri eragiten diote, eta elkarreragin horren ondorioz ioiak sortzen dira, zuzenean nahiz zeharka.