Foku-distantzia
Lente edo leiar baten foku-distantzia edo foku-luzera leiarraren zentro optikoaren eta fokuaren (edo foku-puntuaren) arteko distantzia da. Lente baten distantzia fokalaren alderantzizkoa potentzia da, eta dioptrietan neurtzen da.
Leiar positibo (konbergentea) batean foku-distantzia positiboa da, eta honela definitzen da: leiarraren zentro optikotik (izpi intzidenteak desbideratzen ez diren tokia) leiarra zeharkatzen duen ardatz optikoarekiko paralelo den izpien argi-sorta bat fokatzen den punturaino dagoen distantzia. Puntu horri foku deitzen zaio. Leiar negatibo (dibergentea) batean foku-distantzia negatiboa da, eta honela definitzen da: leiarraren zentro optikotik argi-sortaren sorburu dirudien puntu batera dagoen distantzia.
Kurbadura esferikoa duen ispilu baterako, distantzia fokala ispiluaren kurbadura-erradioaren erdia da. Foku-distantzia positiboa da ispilu konkabo (ahur) batean, eta negatiboa ispilu konbexo (ganbil) batean. Diseinu optikoan erabiltzen den zeinu-konbentzioan, ispilu konkaboak kurbadura-erradio negatiboa du.
Leiar meheak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Airean dagoen leiar mehe batean, foku-distantzia leiarren erdigunetik lentearen foku nagusietara dagoen distantzia da. Leiar konbergente batean (lente konbexu batean esaterako), foku-distantzia positiboa da, eta puntu batean kolimatutako argi-sorta fokatuko den puntu bakarrera dagoen distantzia da. Leiar dibergente batean (lente konkabo batean esaterako), foku-luzera negatiboa da, eta leiarra zeharkatuta dibergitzeko kolimatutako sorta agertzen den punturainoko distantzia da,
Objektu baten irudi bat osatzeko leiar bat erabiltzen denean, ondoko parametroak erlazionatuta daude: objektuaren eta lentearen arteko distantzia (u); lentetik irudirako distantzia (v), eta foku-distantzia (f):
.
Leiar mehe baten foku-distantzia erraz neur daiteke leiarra erabiliz, argi-iturri urrun baten irudia osatuz pantaila batean: leiarra mugitzen joan behar da irudi garbia agertu arte. Kasu horretan, 1/u bazter daiteke, eta foku-distantziaren kalkulua hauxe da:
.
Sistema optiko orokorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leiar lodien kasuan, edo leiar zein ispilu bat baino gehiago dituen irudi-sistema baten kasuan (adibidez, leiar fotografiko bat edo teleskopio bat), foku-luzerari foku-distantzia eraginkorra (EFL) esaten zaio maiz, erabiltzen diren beste parametro batzuetatik bereizteko.