Galiziako Parlamenturako hauteskundeak
Galiziako Parlamenturako hauteskundeetan, galiziarrek Galiziako Parlamentuko 75 parlamentariak aukeratzen dituzte. Azken hauteskundeak 2024ko otsailean egin ziren.
Hauteskunde-sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1981eko Galiziako Autonomia Estatutuaren arabera, Galiziako Parlamentuko kideak sufragio unibertsal, berdin, aske, zuzen eta isilpekoaren bidez aukeratzen dira. [1] Halaber, ezartzen du Legebiltzarrak gutxienez hirurogei diputatu eta gehienez laurogei izan behar dituela. [2] Galiziako Hauteskunde Legeak hirurogeita hamabost diputatu zehazten ditu. [3] Parlamentariak hauteskunde barruti bakoitzean zerrenda itxiak dituzten botoen zenbaketa proportzionalaren bidez aukeratzen dira.
Galiziako Parlamentuko hauteskunde-barrutiak Galiziako lau probintziei dagozkie [1] eta bakoitzak gutxienez hamar diputatu bidaltzen ditu: gainerako hogeita hamabostak probintzien artean banatzen dira, biztanleen arabera. [3] Hala, 2016ko hauteskundeetan banaketa hau izan zen: 25 diputatu, Coruñan; 14na, Lugon eta Ourensen; eta 22, Pontevedran.[4] Hauteskunde-zerrendetan, eserlekuak D'Hondt sistemaren bidez esleitzen dira. [5] Parlamentuan sartu ahal izateko, barrutiko baliozko botoen % 5, gutxienez, eskuratu behar da. [5]
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Parlamentua | Eserlekuak | Barrutia | Irabazleak, probintziaren arabera | ||
---|---|---|---|---|---|---|
2024 | PPdeG | 40 | ||||
BNG | 25 | |||||
PSdeG | 9 | |||||
DO | 1 | |||||
2020 | PPdeG | 42 | ||||
BNG | 19 | |||||
PSdeG | 14 | |||||
2016 | PPdeG | 41 | ||||
En Marea | 14 | |||||
PSdeG | 14 | |||||
BNG | 6 | |||||
2012 | PPdeG | 41 | ||||
PSdeG | 18 | |||||
AGE | 9 | |||||
BNG | 7 | |||||
2009 | PPdeG | 38 | ||||
PSdeG | 25 | |||||
BNG | 12 | |||||
2005 | PPdeG | 37 | ||||
PSdeG | 25 | |||||
BNG | 13 | |||||
2001 | PPdeG | 41 | ||||
BNG | 17 | |||||
PSdeG | 17 | |||||
1997 | PPdeG | 42 | ||||
BNG | 18 | |||||
PSdeG | 15 | |||||
1993 | PPdeG | 43 | ||||
PSdeG | 19 | |||||
BNG | 13 | |||||
1989 | PPdeG | 38 | ||||
PSdeG | 28 | |||||
BNG | 5 | |||||
PSG-EG | 2 | |||||
CG | 2 | |||||
1985 | CP | 34 | ||||
PSdeG | 22 | |||||
CG | 11 | |||||
PSG-EG | 3 | |||||
BNG | 1 | |||||
1981 | AP | 26 | ||||
UCD | 24 | |||||
PSdeG | 16 | |||||
BNG-BN-PG-PSG | 3 | |||||
EG | 1 | |||||
PCG | 1 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Jefatura del Estado 1981, art. 11.
- ↑ Jefatura del Estado 2007, art. 11.
- ↑ a b Comunidad Autónoma de Galicia 1985, art. 9.
- ↑ «Decreto convocatoria electoral» DOG 1 de agosto de 2016.
- ↑ a b Comunidad Autónoma de Galicia 1985, art. 10.