Gerezi-ardagai
Gerezi-ardagaia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Polyporaceae |
Generoa | Daedaleopsis |
Espeziea | Daedaleopsis tricolor Bondartsev & Singer, 1941
|
Basionimoa | Agaricus tricolor |
Gerezi-ardagaia (Daedaleopsis tricolor) Polyporaceae familiako onddo espezie bat da. [1] Ez da jangarria, haragi larrukara eta suberosua du.
Sinonimoak: Daedaleopsis confragosa var. tricolor, Lenzites tricolor, Trametes rubescens var. tricolor. Zenbait autorek, confragosa delakoaren aldaeratzat hartzen dute, edo alderantziz, confragosa tricolor espeziearen aldaera gisa.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, maskor formakoa, ukitzean latza, ildo erradialez markatua eta hiru koloreko eremu zentrokideekin: eremu bat arre-horixka kolorekoa da, beste bat, gorri-ardo koloretik gorri-purpurara doana eta bestea arre-gorrixka iluna da oinarrirantz. Ertza mehea du eta batzuetan zurbila.
Himenioa: Orrien itxurarekin, orriak meheak dira, estu eta adarkatuak. Kolorea aldatu egiten da perretxikoaren adinarekin: lehenbizi krema-haragi kolorekoa, gero hori-azafrai kolorekoa eta, azkenik, arre-hori iluna.[2]
Haragia: Larrukara, flexiblea, suberosua.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du balio gastronomikorik, haragi larrukara duelako.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Confragosa tipoak, ez du himenioa orrien itxurarekin, baizik labirintikoa. Stereum hirsutum espeziea, himenioan bakarrik bereizten da, leuna du.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte osoan, baina batez ere udazkenean, koniferoen eta hostogalkorren zurean.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia, Mongolia, Txina, India, Himalaiako eremua, Japonia, Hawaii uharteak.[6]
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 656 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 515 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 318 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Daedaleopsis tricolor: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.