Edukira joan

Baloi aerostatiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Globo aerostatiko» orritik birbideratua)

Baloi aerostatiko edo globo aerostatikoa forma gutxi gorabehera esferikoa duen aerostato bat da, airean inguruak baino dentsitate eta pisu txikiagoa izateagatik flotatu egiten duen gailu bat alegia. Maiz, saski handia dute behealdean loturik, baloiaren barruko airea berotu eta ondorioz arintzeko gailuak edota gas arina kontrolatzeko gailuak eta gidaria eta bidaiariak eramateko. Hainbat erabilera dituzte: ikerkuntza meterologiko eta zientifikorako (ikus, baloi meterologikoa), aisialdiarako eta gerrarako eta baita iragarkiak erakusteko ere. Baloi aerostatikoaren asmatzailea zein izan zen eztabaidatsua da, baina baloi aerostatiko batez egindako lehen hegaldia Motgolfier anaiek egin zuten 1783 urtean.

Euskal Herri gainean hegan egin zuen lehendabiziko balio aerostatikoa 1784ko martxoan airatu zen Baionatik. Botikaria eta fisikaria zen M. Rochet-ek hidrogenoz beteriko baloia airatzea lortu zuen 10.000 pertsonen aurrean, zeintzuek berotasunez txalotu baitzuten saiakuntzaren arrakasta.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.