Edukira joan

Goialdeko mesenterio-arteria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Goiko arteria mesenterikoa» orritik birbideratua)
Goialdeko mesenterio-arteria
Xehetasunak
Honen partemesenteric artery (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezarteria mesenterica superior
MeSHA07.015.114.565.755
TAA12.2.12.053
FMA14749
Terminologia anatomikoa

Goialdeko mesenterio-arteria edo goiko mesenterio-arteria[1] aorta arteriaren bigarren adar bakoitia da erdialdeko erraietako adarra dena. Enbor zeliakoarekin eta behealdeko mesenterio-arteriarekin batera, digestio-sistemako organo abdominalak odolez hornitzeaz arduratzen da, arteria hau izanez digestio-hesteen atal gehiena odoleztatzen duena. Enbor zeliakoa baino bi zentimetro beherago jaiotzen da, eta pankrearen goiko zatia, heste mehea eta heste lodiaren eskuineko erdia, bere jatorritik koloneko angelu esplenikoa hornitzen duten adar batzuk igortzen ditu.[2] Goialdeko mesenterio-arteriaren gutxiegitasun baskularrak sintomatologia mingarria sortzen du (hesteetako angina), eta horrek hesteetako infartua eragin dezake.

Deskribapen anatomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abdomeneko aortatik datorren erdialdeko erraietako adarra bat da. Enbor zeliakotik (T12) 1cm beherago sortzen da. Digestio aparatuan kokatzen diren hesteen atal gehiena odoleztatzen du, pankrearen goiko zatia, heste mehea eta heste lodiaren eskuineko erdia, bere jatorritik koloneko angelu esplenikoa hornitzen duten adar batzuk igortzen ditu.[2] Ematen duen lehenengo adarra area-duodenoetako beheko arteria (aurreko eta atzekoa) izango da. Ostean, mesenterioaren bi orrien artean sartu eta eskuinerantz abiatzen da.[3]

Lehenengo adarra area-duodenoetako beheko arteria (aurreko eta atzekoa) izango da. Arteria hori eman ondoren mesenterioko bi orrien artean sartuko da eta eskuinerantz abiatzen da.

Adarrak ezkerretaranzkoak edo eskuineranzkoak izan daitezke haien norabidearean arabera.[4][5]

Ezkerretaranzko adarren artean, 5 jejuno arteria eta 12 ileon arteria izango ditugu. Hauek arkuak osatuko dituzte eta horietatik arteria zuzenak aterako dira, jejunoan luzeagoak izanda ileonean baino[6].

Eskuineranzko adarrei dagokionez, hurrengoak agertuko dira; ileon-kolonetako arteria, eskuineko kolon arteria eta erdiko kolon arteria.

Ileon-kolonetako arteria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arteria hau mesenterio errotik abiatzen da. Arteria honetatik sortuko diren adarrak hurrengoak dira:

  1. Ileonarentzako-adarra
  2. Kolonarentzako adarra
  3. Aurreko eta atzeko itsu arteriak
  4. Apendize-arteria

Ez du beti itxura bera, hainbat aldaki baititu gorputzaren edo gorpuaren arabera.

Eskuineko kolon arteria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau bi adarretan banatuko da, adar bakoitza beste adar batekin lotzen delarik:

  1. Goranzko adarra: erdiko kolon-arteriarekin lotuko da.
  2. Beheranzko adarra: ileonkolonetako arteriaren kolonarentzako adarrarekin bat egiten du.

Erdiko kolon arteria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arteria hau zeharkako mesokolonetik abiatzen da. Ezker eta eskuin adarrak ematen ditu, bakoitzak arteria ezberdinarekin anastomosia eginez.

  1. Eskuineko adarra: eskuineko kolon-arteriako goranzko adarrerakin bat egingo du.
  2. Ezkerreko adarra: beheko mesenterio arteriatik ateratzen den beheko kolon adarreko ezkerreko adarrarekin bat egiten du.

Odoleztatzen dituen eremuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goiko arteria mesenterikoak odoleztatzen dituen eremuak hurrengoak dira:

  1. Area eta duodenoa.
  2. Jejuno eta ileona.
  3. Itsua eta apendizea.
  4. Goranzko kolona.
  5. Zeharkako kolonaren 2/3renak.

Heste-iskemia edo iskemia-kolitisa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etiopatogenia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goiko mesenterio adarraren oklusio akutuak heste-ismekia edo iskemia-kolitisa eragingo du, hau da, hesteko odol etorrera gelditzeak estres zelularra eragingo du[7].

Epidemiologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honen agerrera 4,5-44 kasu 100.000 biztanle eta urtekoa da, ohikoagoa izanda 65 urte baino gehiagoko biztanlerian[8].

Honek askotan ondorio larriak izaten ditu eta oklusioen %80k heriotzan amaitzen dute, hipoxiaren ondorioz nekrosia eragin dezakeelako. Hala ere, asintomatikoa izan daiteke. Hasierako sintomak iskemiaren larritasunaren araberakoak dira. 73 kasuetako ikerketa batean, sintoma ohikoenak hurrengoak izan ziren:[9]

Intxaur-hauskailu sindromea

Intxaur-hauskailu sindromea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arteria honek abdomeneko aortarekin batera bere jatorrian ezkerreko giltzurrun zaina konprimi dezake, intxaur-hauskailu sindromea eraginez.[10][11] Ezkerreko giltzurrun zainaren hipertentsioa, ezkerreko gonadal zainean barizeak eta alde bateko hematuria agertzen dira. Horrekin batera, gutxiagotan pelbiseko min kronikoa edo disuria sortzen da. Sindrome honen tratamendua sintomen eta larritasunaren araberakoa da. Tratamenturik ohikoena kirurgikoa da. .

Goiko arteria mesenterikoaren sindromea edo Wilkie sindromea.

Goiko arteria mesenterikoaren sindromea edo wilkie sindromea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrez gain, abdomeneko aortarekin duodenoaren hirugarren zatia ere konprimi dezake; kasu honetan, goiko arteria mesenterikoaren sindromea edo wilkie sindromea eraginez.[12] Sintomen artean pisu galera, butxadura, goragaleak, epigastrioan mina daude. Tratamendu kontserbadorea edo kirurgikoa izan daiteke, larritasunaren arabera. Kirurgietan duodenojejunostomiak eta gastrojejunostomiak egin ohi dira.

Angelu mesenteriko fisiologikoa


Irudi gehigarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [1989]
  2. a b Diccionario enciclopédico ilustrado de medicina Dorland 1. (27. argitaraldia) McGraw Hill Interamericana ISBN 84-7615-983-8..
  3. (Gaztelaniaz) H, Óscar Inzunza; S, Cecilia Koenig; A, Guillermo Salgado. (2015). Morfología humana. Ediciones UC ISBN 978-956-14-1516-4. (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  4. Diccionario enciclopédico ilustrado de medicina Dorland.. ([9a ed., traducida de la 27a ed. inglesa]. argitaraldia) Interamericana, McGraw-Hill 1992 ISBN 84-7615-983-8. PMC 954511172. (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  5. (Gaztelaniaz) Netter, Frank H. (2011). Atlas de Anatomía Humana (5ta edición). Elsevier, 287 or..
  6. (Ingelesez) Conley, Dylan; Hurst, Peter R.; Stringer, Mark D.. (2010-03-01). «An investigation of human jejunal and ileal arteries» Anatomical Science International 85 (1): 23–30.  doi:10.1007/s12565-009-0047-9. ISSN 1447-073X. (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  7. (Ingelesez) Redaelli, Claudio A.; Schilling, Martin K.; Büchler, Markus W.. (1998). «Intraoperative Laser Doppler Flowmetry: A Predictor of Ischemic Injury in Acute Mesenteric Infarction» Digestive Surgery 15 (1): 55–59.  doi:10.1159/000018587. ISSN 0253-4886. PMID 9845564. (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  8. (Gaztelaniaz) Montoro Huguet, Miguel A.; Santolaria Piedrafita, Santos. (2006-12). «Planteamiento diagnóstico de la colitis isquémica» Gastroenterología y Hepatología 29 (10): 636–646.  doi:10.1157/13095199. (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  9. (Ingelesez) Greenwald, David A.; Brandt, Lawrence J.; Reinus, John F.. (2001-06-01). «ISCHEMIC BOWEL DISEASE IN THE ELDERLY» Gastroenterology Clinics of North America 30 (2): 445–473.  doi:10.1016/S0889-8553(05)70190-4. ISSN 0889-8553. (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  10. Kurklinsky, Andrew K.; Rooke, Thom W.. (2010-6). «Nutcracker Phenomenon and Nutcracker Syndrome» Mayo Clinic Proceedings 85 (6): 552–559.  doi:10.4065/mcp.2009.0586. ISSN 0025-6196. PMID 20511485. PMC 2878259. (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  11. «Left Renal Vein Entrapment Syndrome (Nutcracker Syndrome) treatedwith Left Renal Vein Transposition» www.jsvs.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  12. Superior Mesenteric Artery (SMA) Syndrome: Background, Pathophysiology, Epidemiology. 2021-10-17 (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]