Edukira joan

Konstelazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orion konstelazioaren irudikapena Johann Bayerren Uranometria liburuan.

Konstelazioa (latinez: constellatio, “izar-multzoa”) edo izar-multzoa argizagiak sailkatzeko eta izendatzeko erabiltzen diren zeruko 88 eskualdeetako bakoitza da.[1] Itxurazko izar multzoak dira da, antzina jainkoen, heroien, animalien edo izaki mitologikoen izenak jaso zituztenak. Zeruan batzuk besteen ondoren daudela eta irudi jakin bat osatzen dutela badirudi ere, izarrak elkarrengandik urrun daude eta norabide desberdinetan higitzen dira.[2]

II. mendean, Ptolomeo greziar astronomoak 48 konstelaziotan zatitu zuen zerua, izarren arteko marra batzuk asmatuta irudiak eginez. 1928. urtean Nazioarteko Astronomia Batasunak 88 konstelazio ezagutu zituen, mugak eta osatzen dituzten izarrak zehazturik. Konstelazioen arteko mugak behin betiko zehazteko lan hori, funtsean, Eugène Delporte belgikar astronomoak egin zuen, eta Nazioarteko Astronomia Batasunak 1930ean argitaratu zuen.

Konstelazioen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Latinez Laburpen Esanahia
Andromeda And Andromeda
Antlia Ant Makina Pneumatiko
Apus Apu Paradisuko Hegazti
Aquarius Aqr Akuario
Aquila Aql Arrano
Ara Ara Aldare
Aries Ari Ahari
Auriga Aur Zaldizain
Boötes Boo Itzain
Caelum Cae Zizel
Camelopardalis Cam Jirafa
Cancer Cnc Karramarro
Canes Venatici CVn Ehiza-txakur
Canis Major CMa Txakur Nagusi
Canis Minor CMi Txakur Txiki
Capricornus Cap Ureko Ahuntz
Carina Car Gila
Cassiopeia Cas Cassiopeia
Centaurus Cen Zentauro
Cepheus Cep Zefeo
Cetus Cet Bale
Chamaeleon Cha Kamaleoi
Circinus Cir Konpas
Columba Col Uso
Coma Berenices Com Berenices-en Adats
Corona Australis CrA Koro Austral
Corona Borealis CrB Koro Boreal
Corvus Crv Erroi
Crater Crt Kopa
Crux Cru Hegoaldeko Gurutze
Cygnus Cyg Beltxarga edo Zisne
Delphinus Del Izurde
Dorado Dor Urre-arrain
Draco Dra Dragoi
Equuleus Equ Zaldi Txiki
Eridanus Eri Eridano
Fornax For Labe
Gemini Gem Bikiak
Grus Gru Kurrilo
Hercules Her Hercules
Horologium Hor Erloju
Hydra Hya Hidra
Hydrus Hyi Hidra ar
Indus Ind Amerindiar
Lacerta Lac Sugandila
Leo Leo Lehoi
Leo Minor LMi Lehoi Txiki
Lepus Lep Erbi
Libra Lib Balantza
Lupus Lup Otso
Lynx Lyn Katamotz
Lyra Lyr Lira
Mensa Men Mahai
Microscopium Mic Mikroskopio
Monoceros Mon Adarbakar
Musca Mus Euli
Norma Nor Arau
Octans Oct Oktante
Ophiuchus Oph Ofiuco
Orion Ori Orion
Pavo Pav Indioilar
Pegasus Peg Pegaso
Perseus Per Perseo
Phoenix Phe Fenix
Pictor Pic Paleta
Piscis Psc Arrainak
Piscis Austrinus PsA Arrain Austral
Puppis Pup Popa
Pyxis Pyx Iparrorratz
Reticulum Ret Sare
Sagitta Sge Gezi
Sagittarius Sgr Arkulari
Scorpius Sco Eskorpioi
Sculptor Scl Eskultore
Scutum Sct Ezkutu
Serpens Ser Suge
Sextans Sex Sestante
Taurus Tau Zezen
Telescopium Tel Teleskopio
Triangulum Tri Triangelu
Triangulum Australe TrA Triangelu Austral
Tucana Tuc Tukan
Ursa Major UMa Hartz-eme Nagusi
Ursa Minor UMi Hartz-eme Txiki
Vela Vel Vela
Virgo Vir Virgina
Volans Vol Arrain Hegalari
Vulpecula Vul Azeri-eme

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Konstelazio, Euskalterm, euskadi.eus
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.