Edukira joan

Kontxa pasealekua

Koordenatuak: 43°18′52″N 1°59′41″W / 43.31457°N 1.99472°W / 43.31457; -1.99472
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kontxako pasealekua» orritik birbideratua)
Kontxa pasealekua
Kontxa pasealekua eta hondartza.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′52″N 1°59′41″W / 43.31457°N 1.99472°W / 43.31457; -1.99472
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaKontxa

Kontxa pasealekua Donostiako Kontxa hondartzaren gainetik dagoen pasealekua da. Kontxako badiaren hego-ekialdean dago, Mirakontxa eta Erdialdea auzoetan. Miramar edo Antiguako tunelean hasi eta Alderdi Eder lorategian amaitzen da, betiere Kontxa hondartzaren albotik doa.

Historia eta ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen hasieran eraikitako pasealekua da, antzinako Bainuen kalea zabaldu, egungo La Perla bainuetxea eta pasealeku azpiko arkupeak eraiki eta Donostiako ikur bilakatu den baranda jarri zenean pasealekuan zehar. Lan horiek Rafael Aldai Donostiako udal arkitektoaren zuzendaritzapean burutu ziren. Baranda 1910. urtean eraiki zen, baina ez zen ofizialki inauguratu 1916.a arte[1].

Kontxako pasealekuan badiaren ertzeko pasealekuko elementu arkitektoniko eta ornamentalik nabarmenenak daude: Kontxa hondartzarako jaitsierako arranpan kokatutako farola bereizgarri batzuk, bi erloju handi, Perla bainuetxea eta Bainu Errege Etxearen eraikinak.

Mendebalderantz jarraituz, Alexander Fleming doktoreari eskainitako eskultura dago, Eduardo Txillidarena. Pasealekuaren maila baino metro bat beherago dagoen plaza txiki batean dago hori. Norabide berean, aurreraxeago, Mirakontxa pasealekura iristen ds, Miramar jauregian amaitzen dena.

Pasealekuko beste ezaugarri berezi bat ibilbide guztian zehar landatutako frantses milazkak dira (Tamarix gallica), nahiz eta tamarindo (Tamarindus indica) izen okerrarekin ezagutzen diren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
  1. (Gaztelaniaz) Lauranne. «¿Qué sabes de la emblemática barandilla de La Concha? 6 datos que no conocías» www.hlondres.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).