Edukira joan

Likaon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lycaon pictus» orritik birbideratua)
Likaon
1,9 Ma-0 Ma

Pleistozeno goiztiar – egun
Iraute egoera

Galzorian  (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaCanidae
GeneroaLycaon
Espeziea Lycaon pictus
(Temminck, 1820)
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia70 egun
Haginkadaren indarra142
Genomaren kokapenadnazoo.org…

Likaon (Lycaon pictus) Lycaon generoko eta Canidae familiako ugaztun haragijale bat da., eta horrenbestez, etxeko txakurrarekin senidetuta dago. Likaon pikarteri Afrikako txakur basatia, otso pikart, txakur ehiztari edota txakur-hiena bezala ere ezagutzen zaio.

Basatxakur kide bakoitzak pikartadura eta kolorazio patroi ezberdina du beste batekin konparatuz gero eta ilearen zein azaleraren koloreak ez du araudi zehatz bat jarraitzen. Pintura edo margo anitzez betetako ontzi ezberdinetan sartu direla ematen du, kide bakoitza ontzi ezberdinean sartuz.

Dena den, ikuspegi orokor batekin begiratuz gero, denek partekatzen dute buztan puntaren kolore zuria, aurpegi beltza eta bizkar inguruko kolore marroixka.

Aurreko eta atzeko hanketan 4 hatz dituen Canidae familiako txakur espezie bakarra da munduan.

Baraila indartsuak ditu (proportzionalki hienaren indarrekoak) eta bere hortzlerro formula honakoa da: 3/3, 1/1, 4/4, 2/3= 42.

Sorbaldetaraino altuera 75 zentimetrokoa dute eta 30 kg-ko pisuetara hel daitezke, arrak emeak baino handiagoak izanik.

Egitura soziala eta ernaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basatxakurrak taldetan bizi diren harrapariak dira, oso animali sozialak izanik.

Bere taldeko kideen kopurua oso malgua da, bikote batek eta bere ondorengoek osatzen duten familia batetik 30 kide baino gehiagoko talde handi bateraino.

Sistema matriarkatu aurreratu batean antolaturik daude, eta ehizara joaten diren kideek taldearekin batzean janaria ahotik botatzen dute kumeak zaintzen geratu diren kideak elika daitezen (normalean zaharrak, ahulak eta gaztetxoak dira kumeen zaintzan geratzen direnak).

63-72 egun bitarteko ernaldia izaten dute eta aldi hori bukatzean 5-8 kume bitarte erditzen ohi dute.

Taldetan ehizatzen duten harrapari apartak dira, munduko harraparirik eta ehiztaririk onenak hain zuzen ere. Euren eraginkortasun ratioa 78-90% bitartekoa da, hots, 10 ehiza saiakeratik 9 onik suertatzen dira. Normalean, ehiza hasten dutenean ehiza harrapakina ahotan izanda bukatzen dute.

Txakur basati talde bat elikatzen harrapakin bat ehizatu ondoren

Eraginkortasun altu hori taldean eginiko lan antolatu apartari esker ematen da, izan ere ehiza estrategia eta teknika aurreratuak eta adimentsuak erabiltzen dituzte. Lasterketa luzeetan kidei txandak egiten ikusi zaie harrapakina hil behar duten unean guztiok ahalik eta indartsuen eta energia handienarekin izateko.

Horrez gain, harrapakinen irtenbideak oztopatzen eta erabat estaltzen ikusi zaie.

Distantzia handiko lasterketariak dira (hienak eta otsoak bezala) eta bere estrategia harrapakina nekez eta jazarpenaz hiltzean datza.

Bere harrapakinik gogokoenak inpalak eta tamaina antzekoko ungulatuak dira.

Txakur talde handiak hiena talde txikiei eta lehoinabar bakartiei ehiza lapurtzeko gai ere badira.

Animali hau desagertzeko arriskuan sailkatuta dago arriskuan dauden animalien zerrendaren arabera. Arrazoi nagusiak gizakiaren esku-hartzea bi arloetan; bai ehizan eta baita habitataren suntsipenean ere, eta azkenik, etxeko txakurren gaixotasun kutsakorren transmisioagatik (batez ere amorruaren gaixotasun hilkorra).

Honek guztiak bere kopurua aunitz jaitsarazi du eta kopuruaren murrizketarekin batera etsai naturalak gehitzen zaizkio, txakur-taldeak jaisten diren heinean zaurgarriagoak dira hienen taldeen, lehoien, krokodiloen eta lehoinabarren aurrean (azken hauek soilik talde oso txikietan eragiten die arriskua).

Azpiespezieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako azpiespezie hauek ezagutzen dira:

  • Lycaon pictus pictus
  • Lycaon pictus lupinus
  • Lycaon pictus manguensis
  • Lycaon pictus saharicus
  • Lycaon pictus somalicus

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]