Edukira joan

Márcio Souza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Márcio Souza
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMárcio Gonçalves Bentes de Sousa
JaiotzaManaus1946ko martxoaren 4a
Herrialdea Brasil
HeriotzaManaus2024ko abuztuaren 12a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, literatura-kritikaria, zientzia-fikzio idazlea, eleberrigilea eta kazetaria
Jasotako sariak

Márcio Souza (Manaus, Amazonas, Brasil, 1946ko martxoaren 4a - ibidem, 2024ko abuztuaren 12a) brasildar eleberrigile, antzerkigile eta zinemagilea izan zen.

Gizarte-zientzietako ikasketak egin zituen, Sao Paulon, baina bukatu gabe utzi zituen. Jaioterrira itzuli eta zinema-kritika egiten hasi zen O Trabalhista egunkarian. Geroxeago Manauseko beste egunkari batzuentzat lan egin zuen. 1967an, bere zinema kritikak bilduta, O mostrador do sombras liburua argitaratu zuen.

Zinemarako zuen zaletasunak bultzatuta, Boca do Lixo mugimenduan parte hartu zuen, eta zenbait film zuzendu zituen, adibidez A Selva, Ferreira de Castrok Amazoniari buruz idatzitako eleberri baten egokitzapena. Antzerkigile gisa, bere eskualdeko egoeraren berri ematen zuten obrak idatzi zituen: Zona Franca, mi amor, A Paixão de Ajuricaba, A maravilhosa história do sapo Tarô-Bequê, Diroá, o elogio da preguiça. Bertako kulturari buruzko azterketa ironiko bat ere egin zuen A expressão amazonense do colonialismo ao neo-colonialismo saiakeran. Idazle gisa, Galvez, o imperador de Acre eleberriak hiri haren konkistaren kontakizun lotsagabea eman zion ospea.

Beste lan aipagarri batzuk: Organização silêncio (1964), gobernu militarren kontrako erreakzioari buruzkoa; Mad Maria (1987), Madeira-Mamoré errepidearen ("inondik inora doan errepidea") eraikuntzari buruzkoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]