Edukira joan

Marsden Hartley

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marsden Hartley

Bizitza
JaiotzaLewiston1877ko urtarrilaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaEllsworth1943ko irailaren 2a (66 urte)
Hezkuntza
HeziketaArt Students League of New York (en) Itzuli
National Academy of Design (en) Itzuli
Cleveland Institute of Art (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, poeta, kazetaria, marrazkilaria, idazlea eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)Paris
Berlin
Munich
Mexiko
Cleveland
Maine
Santa Fe
Taos eta New York
Jasotako sariak
InfluentziakAlbert Pinkham Ryder (mul) Itzuli
Mugimenduadadaismoa
espresionismoa
Genero artistikoaerretratua
izadi hila
paisaia margolaritza
figure painting (en) Itzuli
arte abstraktua

Marsden Hartley (Lewiston, Maine, 1877ko urtarrilaren 4a - Ellsworth, Maine, 1943ko irailaren 2a) estatubatuar margolaria izan zen.

Artea ikasi zuen Cleveland School of Art-en. 1892an New Yorkera joan zen Arte Eskolan pintura ikastera. Han William Merritt Chase izan zuen irakasle. Albert Pinkham Ryder margolariaren eta Henry David Thoreau, Walt Whitman eta Ralph Waldo Emersonen idazkien eraginek artea bilaketa espiritualtzat hartzea eragin zioten.

1900etik 1910era Lewistonen eta Mendebaldeko Maine eskualdean eman zituen udak margotzen. Hemen izan ziren bere lehen heldutasun lanak.

1912an Parisera joan zen eta 1913an Berlinera. Han ezagutu zituen Wassily Kandinsky eta Franz Marc eta abstrakzioa eta espresionismoa uztartu zituen bere margolaritzan. 1916an Estatu Batuetara itzuli zen alemanaren aldeko sentimenduekin.

1920ko hamarkadan, Europara itzuli zen, eta paisaia eta izadi hilak margotu zituen, Paul Cézanneren eraginekin. 1936an Mainera itzuli zen Maineko margolari izateko asmoz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]