Edukira joan

Monotremata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Monotrema» orritik birbideratua)
Monotremata
Jurasiko goiztiar[1]Holozeno, 210 Ma-0 Ma

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
KlaseaMammalia
Ordena Monotremata
Azpibanaketa
Kumaldiaren tamaina1
Errute denbora10,5 egun

Monotremak (grezieratik μονός monos "bakarra" + τρῆμα trema "zulo", kloakari erreferentzia eginez) Prototheriaren barruan bizirik dauden ugaztun bakarrak dira. Kumeak bizirik erditu ordez arrautzak jartzen dituzte. Gaur egun Australia eta Ginea Berrian baino ez dira bizi, nahiz eta behinola askoz hedapen handiagoa zutenaren datuak dauden. Ornitorrinko eta ekidnak dira espezieak.

Monotrema ugaztunen klaseko Monotremata ordenako animaliez esaten da. Gaur egun bizi diren espezieak dituen prototerioen subklaseko ordena bakarra da. Uzkitik kanporatzen dituzte digestioaren hondakinak eta gernua. Arrautzez ugaltzen dira; emeek hartarako eratzen zaien martsupio edo zaku-antzeko batean berotzen dituzte arrautzak. Ez dute benetako ugatzik, baina esne-guruinak badituzte. Muturra moko-itxurakoa, zapala eta hezurtsua dute. Bi familia hartzen ditu, ornitorrinkidoak eta takiglosidoak (edo ekidnidoak).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hugall, A.F. et al.. (2007). «Calibration choice, rate smoothing, and the pattern of tetrapod diversification according to the long nuclear gene RAG-1» Syst Biol. 56 (4): 543–63.  doi:10.1080/10635150701477825..