Edukira joan

Muskilda

Koordenatuak: 42°55′11″N 1°04′49″W / 42.9197432°N 1.0804134°W / 42.9197432; -1.0804134
Wikipedia, Entziklopedia askea
Muskilda
Datu orokorrak
Garaiera1.071 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°55′11″N 1°04′49″W / 42.9197432°N 1.0804134°W / 42.9197432; -1.0804134
MendikateaAbodiko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Muskildako baseliza ilunabarrean

Muskilda Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko mendi bat da (1.070 m), Otsagabiko iparraldean kokatua. Bertan dago izen bereko baseliza ere. Otsagabiaren eta Itzaltzuren arteko errepidean, 4. kilometroan dugu Muskildara igotzeko bidegurutzea.

Herritik abiatzen da ondo markatutako bide zaharra elizaren goialdetik, via crucis modukoa dena. Muskildatik bestela ateratzen dira bideak Abodiko mendilerrora joateko.

Azkenik, emakume nafar batzuk izen honekin bataiatuta daude, batik bat eskualdekoak.

Sakontzeko, irakurri: «Muskildako Andre Mariaren baseliza»

Gailurrean, Muskildako Andre Mariaren baseliza dago, XIII. mendean hasitakoa erromaniko berantiarraren estiloan. Oinplano laukizuzenekoa da eta dorreko teilatua kono itxurakoa. Eraikin multzoa baselizak, kaperau etxeak eta eremutar etxeak osatzen dute, harresi batek inguratuak.

Baselizaren barruan, Muskildako Andre Mariaren zurezko irudia dago erretaulan, beharbada XIV.-XV. mendekoa dena. Jesus umea eserita dauka haren ezkerraldean.

Presbiterioa erdiko nabetik XV. mendeko burdinazko hesi batek banatuta dago. Nabearen alde bietan hormako margoak daude, azken urteotan erabat berriztatuak.

Honen ohorez, urtero irailaren 8an festa ospatzen dute, 8 dantzarik eta "Bobo" izeneko pertsonaiek 4 makil-dantza ("Emperador", "Katxutxa", "Danza" eta "Modorro"), "el Pañuelo" zapi-dantza eta "la Jota" egiten dutelarik. Halaber, "Pasacalles" egiten dute agintarien ibilaldietan eta Andre Mariaren prozesioan. Dantza hauek tradizio handikoak dira XVII. mendetik.

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • "De etnografía de Navarra". 85. liburukia "Askatasun Haizea" bildumatik. José Miguel de Barandiarán. Txertoa, 1987. isbn= 978-84-7148-197-9.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]