Mycena galopus
Mycena galopus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Mycenaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Mycena | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Mycena galopus P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus galopus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Mycena galopus Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria den arren, baztertu egin behar da kalitate gastronomiko gutxiko haragiagatik, baita urria eta hauskorra izateagatik ere.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]kapela: 0,5 - 2 (2,5) cm-ko diametrokoa, koniko-kanpai itxuratik ganbil-kanpai itxurakora, eta titi lodi kamuts batekin. Ertza mehea, fin-fin krenulatua, argiagoa, makurretik lau-makurrera, eta batzuetan uzkurtua, orrien ertza agerian utziz. Azala matea eta leuna, baina erradialki ildaskatua gardentasunagatik; kolore zurixkatik gris-errauts kolorera, marroi-krema edo marroi-krema argia eta beti tonu ilunagoekin titi inguruan eta argiagoekin ertzerantz.
Orriak: Zabal samar, zabalak, goranzkoak, adnatetatik subsinuatuetara, eta tartekatuta orritxoekin, zurixkatik grisaxkara kolorekoak, ertzak flokonosoak eta zurbilagoak.
Hanka: 5 - 8 (9) x 0,1 - 0,2 (0,3) cm-koa, fistulosoa, hauskorra, ilegabea, zilindrikoa, zuzena edo apur bat okertua, oinarria subbulboso-radikantea, eta errizoide zurixkaz estalia, gris-arrexka koloretik okre-grisaxkara doan kolorekoa, argiagoa goian eta ilunagoa oinarrian, ebakitzean latex zuri bat jariatzen du.
Haragia: Hauskorra, mehea, eta zurixka; errefau usainarekin eta zapore melekarekin.[2]
Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, "vitis" hitzetik, xirmendu esan nahi du. Oin luze mehe eta malguari egiten dio erreferentzia. Galopus epitetoa grekotik dator, esnea esan nahi duen "gala" hitzetik eta oin esan nahi duen "paus" hitzetik. Jariatzen duen latexetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mycena leucogala delakoarekin, honek kapela, marroi ilun koloretik beltzaxkara doana du, oin belutinoa, iletsua eta kapelaren kolorekoa.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie saprofita hau orbelaren eta deskonposatzen ari diren adaxken artean hazten da, koniferoen eta hostozabalen basoetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). [. Disfrutando con las setas. ] Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 266 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 245 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 180 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 282 or. ISBN 84-505-1806-7..