Naiarako gudua
Naiarako gudua | |||
---|---|---|---|
Gaztelako Gerra Zibila-Ehun Urteko Gerra | |||
XV. mendeko guduari buruzko miniatura. | |||
Data | 1367ko apirilaren 3a | ||
Lekua | Naiara | ||
Koordenatuak | 42°25′39″N 2°42′00″W / 42.4275°N 2.7°W | ||
Emaitza | Anglo-gaskoien garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Naiarako gudua edo Navarreteko gudua Errioxan 1367ko apirilaren 3an egin zuten anglo-gaskoi armadak eta frantziar-gaztelarrak. Ingelesen buruzagiak Eduardo Printze Beltza eta Joanes Gantekoa, Lancasterreko dukea, izan ziren, Petri I.a Gaztelakoaren aliatuak. Azkenak Henrike II.a Gaztelakoa bere anaia borrokatu zuen gerra zibilean.
Atzerritarren laguntza eskatu zuten eta Petrik Bordelen zegoen Printze Beltzarantz jo zuen tronua lortzeko. Jakue IV.a Mallorcakoak ere Petri lagundu zuen.
Gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]24.000 lagun inguru atera ziren Akitaniatik anglo-gaskoi armada osatzeko. Logroño inguruan Ebro zeharkatu eta Navarrete hartu zuten. Naiararantz jo zuten segidan frantziar-gaztelar armadaren bila. Honek 60.000 lagun inguru izan arren ez zuen arerioa lur zabalean topa tu nahi baina bere buruzagia zen Bertrand du Guesclinek ez zuen azken hitza.[1]
Guduaren hasieran, ingeles arkulariek aise menderatu zituzten frantziarrak. Gero, Sir John Chandosek eta Lancasterreko dukeak zuzendutako ingeles abangoardiak Du Guesclinek Arnoul D'Audrehemek zuzenduriko frantziar mertzenarioak eraso zuen. [2]
Gaztelar zalditeriak ingelesen arkularien erasoa jasan eta ihes egin zuen. Orduan azaldu zen ingeles zalditeria. Frantziar-gaztelar armada atzera egin zuen Najerilla ibairantz. Du Guesclin preso hartu zuten baina Henrikek ihes egitea lortu zuen. Ingelesek erori asko izan zituzten.
Lehendabizikoz, Ehun Urteko Gerran, ingeles zalditeriak frantziarrak jazarri zituen eta, baita lehendabizikoz ere, ingeles longbow arkua, Iberiar penintsulan azaldu zen.[3] Hala ere, Petrik dirurik gabe gelditu eta ezin izan zuen ingelesen laguntza mantendu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ DeVries, Kelly. (2006). Battles of the Medieval World. New York: Barnes & Noble ISBN 0-7607-7779-9..
- ↑ Sir John Froissart. (1808). Chronicles of England, France and Spain and the Surrounding Countries. Londres, 309 or..
- ↑ Sumption, Jonathan. The Hundred Year War. II - Trial by Fire.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Errioxako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |