Edukira joan

Neokolonialismo

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Neo-inperialismo» orritik birbideratua)

Neokolonialismoa Bigarren Mundu Gerraren amaieran kolonia zaharren deskolonizazio-prozesuaren edo koloniek independentzia politikoa lortu ostean sortutako kolonialismo modu berriari deritzo. Neokolonialismoa merkantilismoa, enpresa-globalizazioa eta inperialismo kulturala erabiltzeaz arduratzen den praktika geopolitikoa da, hizkuntza bera hitz egiten duten eta neo-kolonizatuen herritartasun bera duten pertsona gutxiko taldeek populazioak zuzentzeko eta lurrak bereganatzeko elite bat ezartzen duten herrialde batean eragiteko.

XVIII. mendeko lehen hamarkadetan, inperialismo militar, politiko eta kulturalak inperialismo ekonomikoari bide eman zion. Horrela, potentziek nahiago izan zuten beren koloniak industrietako produktuentzat merkatu izatea beste militar eta politiko batzuk baino. Egoera hau lurralde kolonizatu independentistek euren lurraldeetan nagusitasun militar eta politikoarekin amaitu zutelako gertatu zen.

Independentziarekin ustez "libre eta subirano" izan behar ziren herrialdeek inoiz baino mendekotasun ekonomiko eta politiko handiagoa jasan zuten. Merkantzia- eta pertsona-fluxuak lurralde-muga guztiak gainditzen dituen testuinguru batean, herrialde zentralen eta periferikoen arteko banaketa adierazpen gorenera iritsi da.

Sistema kapitalistaren mundializazioarekin lotuta, potentziek hegemonia politiko, ekonomiko eta militarra ahalbidetzeko, kolonialismoaren garaian baino modu sotilagoan, erakundeen sare bat eratu dute. Ideologia kolonizatzailea ezartzen jarraitzen da "misio zibilizatzailearen" aitzakiaren bidez, edo, besterik gabe, egungo botere-harremanetan duen posizioari esker. Azpigaratuta edo "garatze-bidean" dauden herrialdeak mundu-merkatuan sartzen dira baina modu periferikoan, besteen beharrei makurtuta; beraz, baliabide naturalen aberastasuna izanda ere, erabateko pobrezian jarraitzen dute.L

Multinazionalen etorrerak ekosistemaren narriadura ekarri du, esportazio masiboak bultzatu da naturaren gaineko presioa muturreraino eramanez. Ondorio sozialen aldetik, globalizazio kapitalistak globalizazio kulturala ere ekarri du, bertako tradizioak eta bizitzeko erak baztertuz.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]