Tolosako Konderria
Tolosako Konderria Comtat de Tolosa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
778 – 1271 | |||||||
Konderria | |||||||
| |||||||
Konderriaren hedapena 1154 inguru | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Tolosa | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Okzitaniera | ||||||
Erlijioa | Kristautasuna | ||||||
Historia | |||||||
Carolus Handiak sortua | 778 | ||||||
Frantziako erresumarekin batasuna | 1271 | ||||||
|
Tolosako Konderria Frantziako hegoaldean, Tolosa inguruan, kokatutako konderria izan zen; buruzagia jatorrizko sei Frantziako pareetako bat zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carolus Handiak 778an, Orreagan menderatua izan ondoren, baskoien mugak defenditzeko sortu eta Akitaniako erresumaren zati bat bilakatu zuen. 850. urtetik aurrera erresuma desegin zenean, eskualdeko boteregune Tolosatik Poitiersera mugitu eta Rouergueko kondeak, Tolosako ere zutenak, jaraunspenezko bihurtu zituzten bere lurraldeak.
Kondeak Gothiako markesak eta Narbonako dukeak ere baziren eta Berta Rouerguekoa hil zenean, Saint-Gillesko kondea zen Erramunek Gilen IX.a Akitaniakoarekin borrokatu zuen konderria izateko. Erramunek irabazi eta bere leinuak konderria zuzendu zuen.
Bere oinordekoek Bartzelonako kondeak borrokatu zituzten Languedoc eta Proventzan eragina izateko. Bakea XII. mendearen bigarren partean ailegatu zen.
Ordurako kataroen heresia berria sortu zen konderrian. Erramun V.a Tolosakoak heresia borrokatzeko laguntza eskatu bazuen ere, XIII. mendearen hasierako hain zen hedatua ezen Erramun VI.a Tolosakoak ezin baitzuen bere biztanlearen hain zati handi borrokatu. Pierre de Castelnau pontifize-mandatariaren hilketak Gurutzada Albitarra sortu zuen, 1271an Frantziako erregeak konderria anexionatu zuenean bukatu zena[1].
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tolosako Konderriaren eremu nagusiak honako hauek dira:
- Quercyko konderria
- Albiko bizkonderria
- Rouergueko konderria, Rodezeko konderri bilakatu zena.
- Carcasonako konderria, bizkonderri bilakatu zena.
- Bézierseko bizkonderria
- Foixko konderria
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |