Edukira joan

Txikipedia:Sha'Carri Richardson

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sha 'Carri Richardson 2000ko martxoaren 25ean jaio zen Texasen, Estatu batuak, atletismoan lehiatzen den kirolari estatubatuarra da, abiadura lasterketetan espezialista.

Nazioarteko lehen arrakasta 2017ko 23 urtez azpiko Panamerikar Txapelketan 4 × 100 m erreleboan lortutako urrezko domina izan zen. 2019an NCAA[1]ko Txapelketako 100 metroak irabazi zituen.

2020ko Tokioko Joko Olinpikoetan parte hartzeko sailkatu zen, baina ezin izan zuen parte hartu, THCk (kanabisean)[2] positibo eman zuelako bertan behera geratu zelako. Horrek 2022ko Munduko Txapelketarako sailkatu ezin izateko baldintzatu zuen.

2023an 100 metroak irabazi zituen Diamantezko Ligako bi partidutan, Doha eta Chorzów Urrezko domina irabazi zuen 2023ko Munduko Atletismo Txapelketan, 100 metroko proban, 10,65 s-ko denborarekin, Shericka Jackson eta Shelly-Ann Fraser-Pryce jamaikarren aurretik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «NCAA.com – The Official Website of NCAA Championships | NCAA.com» www.ncaa.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  2. (Gaztelaniaz) «Tetrahidrocannabinol (THC) | Fundación CANNA: Investigación y análisis de Cannabis» www.fundacion-canna.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).