Basque subtitles for clip: File:Ikusgela – Txomin Agirre eta XIX. mendeko literatura.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:04,138 --> 00:00:06,108
Egun on, arratsalde on, gabon!

2
00:00:06,133 --> 00:00:07,154
Zer moduz?

3
00:00:07,179 --> 00:00:08,035
Ni bikain!

4
00:00:08,060 --> 00:00:10,515
Gaur saltsero etorri
naiz, kuxkuxero!

5
00:00:10,540 --> 00:00:12,970
Zuen ohiturak
ezagutzeko gogoz! Ea, ba...

6
00:00:13,135 --> 00:00:13,815
ea, ba.

7
00:00:13,840 --> 00:00:14,990
Zer gosaltzen duzue?

8
00:00:15,050 --> 00:00:15,795
Zerealak

9
00:00:15,820 --> 00:00:16,835
edo tostada?

10
00:00:16,860 --> 00:00:18,710
Eta asteburuetan
zer egiten duzue?

11
00:00:18,779 --> 00:00:20,554
TikTok-ak ala mendira joan?

12
00:00:20,579 --> 00:00:22,513
Ala TikTok-ak mendian?

13
00:00:22,538 --> 00:00:25,986
Lasai, ez zait burua
pitzatu, Iñundik iñorareeeee!

14
00:00:26,940 --> 00:00:32,040
Galdera horiekin, gaurko idazlea hobeto ulertzen
lagunduko digun kontzeptu bat aurkeztu nahi nizuen:

15
00:00:32,230 --> 00:00:33,210
kostrunbrismoa.

16
00:00:33,520 --> 00:00:35,580
Kostunbrismo,
kostunbria, ohitura!

17
00:00:36,430 --> 00:00:37,770
Orain ulertzen dira galderak?

18
00:00:38,010 --> 00:00:42,690
Baina kostunbrismoan murgildu aurretik,
gaurko idazlea nor den argitu behar dizuet.

19
00:00:43,120 --> 00:00:46,604
Ez dezadan misterioa luzatu!
Txomin Agirre zuen izena

20
00:00:46,629 --> 00:00:51,584
eta Ondarroan jaio zen
1864an, familia xume batean.

21
00:00:52,150 --> 00:00:55,410
Eta zer ote zen gure
Txomin? A… pai… NA!

22
00:00:55,435 --> 00:00:58,864
Ez, noski, a-pai-za!
Apaiza zen Txomin Agirre.

23
00:00:59,010 --> 00:01:03,640
1920an Zumaian hil zen, bertan
kapilau aritu baitzen hainbat urtez.

24
00:01:04,837 --> 00:01:09,114
Zenbaiten ustez, lehenengo euskal
eleberrigilea izan zen Txomin Agirre.

25
00:01:09,139 --> 00:01:14,914
1898ko Auñemendiko lorea
liburuarekin estreinatu zuen ohore hori.

26
00:01:15,110 --> 00:01:19,970
Hala ere, beste bi lanengatik da
ezaguna idazlea: Kresala eta Garoa.

27
00:01:20,160 --> 00:01:22,770
Bere garaiaren
adierazgarri diren bi eleberri.

28
00:01:23,610 --> 00:01:26,690
XX. mendean osoan
zehar, modernizazioaren eta

29
00:01:26,715 --> 00:01:29,554
tradizioaren arteko talka
puri-purian egon zen.

30
00:01:29,860 --> 00:01:33,300
Modernizatzen, industrializatzen
hasia zen gizartea,

31
00:01:33,325 --> 00:01:36,704
eta moralaren gainbeheraren
beldur ziren hainbat eta hainbat.

32
00:01:37,160 --> 00:01:39,910
Mende bukaeran, hainbat
faktorek bat egin zuten

33
00:01:39,935 --> 00:01:43,524
Euskal Herriko bizimodua eta
instituzioak zeharo kolokan jartzeko:

34
00:01:44,170 --> 00:01:45,025
Alde batetik,

35
00:01:45,050 --> 00:01:48,804
1876an, Hirugarren (Euskal Herriko
Bigarren) Karlistadarekin batera,

36
00:01:48,829 --> 00:01:52,034
foruak galdu zituzten
Hegoaldeko lurralde historikoek.

37
00:01:52,110 --> 00:01:57,330
Bestetik, 1880tik aurrera asko
areagotu zen industrializazioa,

38
00:01:57,560 --> 00:02:02,960
eta fabriketan lan egitera etorritako migranteen
eskutik, aldatu zen egoera soziolinguistikoa.

39
00:02:03,120 --> 00:02:06,235
Hori dela eta, euskal
lurraldeetan tokiko hizkuntza,

40
00:02:06,260 --> 00:02:10,064
tradizioa eta erlijioa defendatzeari
ekin zioten euskaldun askok.

41
00:02:10,290 --> 00:02:16,140
Sabino Aranaren gidaritzapean,
1895ean sortu zen Eusko Alderdi Jeltzalea.

42
00:02:16,640 --> 00:02:20,490
Balio tradizionalen defentsa horretan
literaturak ere parte hartu zuen,

43
00:02:20,540 --> 00:02:23,360
eta narratiba kostunbrista
da horren adierazgarri.

44
00:02:23,710 --> 00:02:27,873
Obra kostunbristek jende arruntaren
usadio eta ohiturak jasotzen dituzte,

45
00:02:27,925 --> 00:02:31,480
baina adi! Zuek
Instagrameko filtroekin bezala,

46
00:02:31,820 --> 00:02:33,875
nahieran moldatzen
dute errealitatea,

47
00:02:33,960 --> 00:02:35,730
eredu konkretu bat bultzatzeko.

48
00:02:35,870 --> 00:02:36,323
Hau da,

49
00:02:36,367 --> 00:02:39,474
eleberri kostunbristak ez
du errealitatea imitatzen,

50
00:02:39,499 --> 00:02:43,504
baizik eta aurretik eraikitako
balio-sistema baten eredu ideala.

51
00:02:43,650 --> 00:02:44,170
Hau da,

52
00:02:44,220 --> 00:02:46,361
errealitateari argazkia
atera beharrean,

53
00:02:46,386 --> 00:02:49,543
aurretik photoshop eta filtroekin
nahieran moldatutako argazki

54
00:02:49,568 --> 00:02:51,738
bati argazkia egiten
dio kostunbrismoak.

55
00:02:52,325 --> 00:02:53,205
Ulertzen da horrela?

56
00:02:53,230 --> 00:02:54,470
Idealismo horretan,

57
00:02:54,650 --> 00:02:57,430
erromantizismoaren
zantzuak antzematen zaizkio.

58
00:02:57,820 --> 00:03:01,608
Kasu honetan, Txomin Agirrek
euskal gizarteko sektore tradizionalei

59
00:03:01,633 --> 00:03:04,414
eskaini zien arreta bere bi
liburu esanguratsuenetan:

60
00:03:04,600 --> 00:03:06,000
arrantzaleei Kresalan,

61
00:03:06,300 --> 00:03:07,880
eta baserritarrei Garoan.

62
00:03:08,360 --> 00:03:11,830
Lehena bizkaieraz idatzi zuen
Agirrek, eta bigarrena, gipuzkeraz.

63
00:03:12,040 --> 00:03:12,670
Bi liburuak

64
00:03:12,730 --> 00:03:14,430
kapituluka
argitaratzen joan zen,

65
00:03:14,800 --> 00:03:19,680
1902-1905 artean lehena,
Euskal-Erria aldizkarian;

66
00:03:19,940 --> 00:03:25,390
eta 1907 eta 1912 artean
bigarrena, RIEV aldizkarian.

67
00:03:25,720 --> 00:03:27,950
Aldizkariak moda-modan
zeuden garai hartan!

68
00:03:28,590 --> 00:03:32,875
Agirreren bi nobela horietan, pertsonaia
planoak erabiltzen ditu idazleak,

69
00:03:32,900 --> 00:03:34,774
hau da, estereotipo
hutsa direnak

70
00:03:34,830 --> 00:03:36,650
eta garapen
psikologikorik gabeak:

71
00:03:36,675 --> 00:03:40,464
baserritar zintzoa, aitari
kasu egiten ez dion ardi galdua,

72
00:03:40,530 --> 00:03:42,570
Jainkoari erabat
emana dagoen alaba…

73
00:03:43,210 --> 00:03:45,730
Zergatik erabiltzen
zituen halako pertsonaiak?

74
00:03:46,016 --> 00:03:48,870
Ba, nobelak interesgarriago
egiteko ez behintzat!

75
00:03:49,326 --> 00:03:52,286
Izan ere, Agirreren
nobeletan ongia eta gaizkia,

76
00:03:52,311 --> 00:03:56,247
morala eta immorala, ongi bereizita
daude: ongiaren aldean daude

77
00:03:56,272 --> 00:03:59,008
pertsonaia erlijioso,
foruzale eta zintzoak,

78
00:03:59,070 --> 00:04:01,470
ogibide tradizionalari
eusten diotenak,

79
00:04:01,730 --> 00:04:02,960
eta gaizkiarenean

80
00:04:03,080 --> 00:04:07,460
hiritarrak, indianoak, industrian lan
egiten dutenak, erlijiotik urrunduak,

81
00:04:07,820 --> 00:04:08,853
erdaldunak.

82
00:04:08,878 --> 00:04:12,890
Alegiazko Arranondo herriko
elizaren inguruan gertatzen da Kresala.

83
00:04:13,156 --> 00:04:16,477
Anjel eta Mañaxiren arteko
maitasun istorioa da haria,

84
00:04:16,502 --> 00:04:18,369
eta amaiera zoriontsua du.

85
00:04:18,394 --> 00:04:22,102
Era berean, aitzakia hutsa da
arrantzale-herrien bizimodu tradizionala

86
00:04:22,127 --> 00:04:23,702
eredugarritzat agertzeko.

87
00:04:24,020 --> 00:04:27,183
Narrazio inozo samarra
dela diote aditu batzuek,

88
00:04:27,208 --> 00:04:31,754
baina eleberri tankerako lehenengo lanen
artean dagoen aldetik, aitzindaria da.

89
00:04:32,239 --> 00:04:34,040
Ildo beretik doa Garoa ere,

90
00:04:34,260 --> 00:04:35,510
landa giroan oraingoan.

91
00:04:36,150 --> 00:04:39,640
Oñatiko baserri batean biltzen
du Agirrek katolikotasunaren,

92
00:04:39,870 --> 00:04:44,240
abertzaletasunaren eta euskararen
balioetan oinarritutako bizi-ikuskera.

93
00:04:44,460 --> 00:04:48,480
Baserri bizitzaren defentsa sutsua
egiten du Agirrek liburu honetan,

94
00:04:48,650 --> 00:04:50,290
hori krisian zegoen garaian.

95
00:04:50,480 --> 00:04:52,433
Hiritik urrun
gertatzen den bizitzak

96
00:04:52,458 --> 00:04:56,994
sendotasun moral handiagoa duela adierazten
du Joanesen familiaren istorioak.

97
00:04:57,240 --> 00:04:57,880
Era berean,

98
00:04:58,120 --> 00:05:02,273
bizi-gatazkak erlijioak soilik
konpon ditzakeela agertzen da ere,

99
00:05:02,298 --> 00:05:05,004
Malentxo protagonistaren
ibilbidearen bitartez,

100
00:05:05,090 --> 00:05:06,590
komentuan amaitzen baitu.

101
00:05:07,140 --> 00:05:12,230
Agirrerekin euskal literaturak hartu zuen
norabide kostunbristak luze iraun zuen,

102
00:05:12,370 --> 00:05:13,910
XX. mende erdira arte.

103
00:05:14,140 --> 00:05:17,390
Kosta zitzaion euskal
literaturari modernizatzea, gero!

104
00:05:18,060 --> 00:05:18,536
Tira,

105
00:05:18,570 --> 00:05:19,916
nahikoa gaurko, ezta?

106
00:05:19,950 --> 00:05:21,089
Kitto, kitto!

107
00:05:21,220 --> 00:05:21,810
Gogoratu,

108
00:05:21,900 --> 00:05:24,050
ez erabili filtro
gehiegirik Instagramen!

109
00:05:24,280 --> 00:05:25,012
Biba Elbira!