Adobea edo lasto-buztina[1] eraikuntza ekai natural bat da, buztin, harea, uraz eta gai haritsu edo organiko mota batzuez (lastoa, zotzak eta/edo ongarria) egina. Adreilutan tankeratzen da eta eguzkitan lehortzean; adreiluoi pezo edo zohi esaten zaie.

Pezoak eguzkitan lehortzen (Cachi, Argentina).
Adreiluak egiten (Mali).
Adreiluak eguzkitan (Kirgizistan)

Munduan zabaldutako teknika bat da, sekula euren artean harremanik izan ez zuten kulturetan.

Historia

aldatu

Ezagutzen den hiririk zaharrenak, Çatal Höyükek, Anatolian kokatua, K. a. VIII. milurtekoa, etxeak adobez eraikiak zituen.

Antzinako Egipton, sarri erabili zen adobea, Niloko lupetzarekin egina, etxe, hilobi (mastaba), gotorleku, eta baita jauregien eraikuntzan ere erabilia. Egiptoarrak, halaber, landutako harria tenpluak, piramideak eta beste eraikin monumentalak eraikitzeko erabiltzen lehenak ere izan ziren.

Perun, Chan Chan gotorlekua dago, Amerika osoan dagoen buztinezko hiririk handiena, Chimu kulturari dagokiona (1200-1480). Chan Chan, Moche haranean dago, itsasotik gertu, Huanchacoko bainuetxea eta Trujillo hiriaren arteko erdi bidean. Toki arkeologikoak, gutxi gora-behera, hogei kilometro karratuko azalera hartzen du. Erdialdea, "zitadela" deituriko harresituriko hamar barrutik osatzen dute, beste piramide bakarti batzuez gain.

Erdialdeko taldetxo honek, sei kilometro karratuko hedadura hartzen du, gutxi gora-behera. Gainerakoa, gaizki kontserbaturiko egitura txiki mordoxka batek osatzen du, kanalak, harresiak eta hilerriak.

Espainian oso bereizgarria da, beste toki batzuen artean, Gaztela eta Leonen, non lastoa gehitzen zaion buztinari. Adobezko eraikinak, buztinaren beraren kapa batekin berriztatzen dira, eta, honela, Tierra de Camposeko etxe tipikoei ematen diete itxura bereizgarri hori. Oso ohikoa da, baita ere, Afrikako, Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako erdi-basamortuetan.

Mexikon, Kolonbian, Ekuadorren, Perun, Bolivian, Argentinan eta Txileko iparraldean eta hegoaldean bereziki, adobezko etxeak familia xumeen ondare dira. Hauek, oso antzinatik mantentzen dute ohitura hau. Lastoa buztinarekin nahasteak aglutinazio egokia ahalbidetzen du, baita aire zabalean utziz gero, erresistentzia handia ere. Gainera, blokeak, behin solidotu ondoren, pitzatzea eragozten du. Ondoren, blokeak euren artean itsasten dira, buztinarekin, harresiak altxatzeko. Egun, arkitektoren batzuk adobezko harresiak erabiltzen jarraitzen dute, zementu, zutabe eta hormigoizko harlauzekin konbinaturik, bere ezaugarriengatik.

Ezaugarriak

aldatu

Buztina, nahasketaren %20a da. Beste %80a, urak eta hareak osatzen dute. Nahasketa hau moldeetan sartzen da, eta, ondoren, 25 eta 30 egun bitartean, eguzkitan lehortzen uzten da. Lehortzerakoan pitzatzea eragozteko, masari lastoa, zaldi zurda edo belar lehorra gehitzen zaio, armajantzi bezala balio dezan. Dimentsio egokiak, igeltseroak esku bakarrarekin erabili ahal izateko modukoak izan behar dira. Ohi, 6 x 15 x 30 cm izaten dira.

Euriarekin desegin daiteke, eta, beraz, mantentzea ziurtatu behar du, buztin geruzekin egin behar dena. Ez da batere egokia zementu morteroz egitea, ondorengo geruzak, ez baitu ia ur lurrina pasatzen uzten, eta barruko hezetasuna mantentzen du. Honela, blokea bera, barrutik desegingo litzateke. Kanpoko hormetarako hoberena, oinarria, pastan itzalitako karea, buztina eta harean duen luzitu bat erabiltzea da, lehenengo geruzarako. Bigarrenean, harea eta kare pasta bakarrik. Barrukoetarako, berriz, buztin ur eta harea nahasketa bat egin daiteke.

Eskulan merkeko herrialdeetan oso merkea da, honela, norberak egin baititzake bere etxe propioa eraikitzeko materialak. Antzina, nekazariak, zelaian egiteko lanik ez zutenean, adobeak egiten zituzten, ondoren, etxea egitea nahi zuenari saltzeko.

Egun, modu zehatzagoan egiten dira konposaketari dagokionez, eta %20 buztina eta %80 harea izaten dute, lurzoruaren konposaketaren arabera. Zenbat eta buztintsuagoa, harea gehiago gehitzen da, lastoa edo beste antzeko ezer gehitu gabe. Ikerketek, landare zuntzak gehitzeak, termitak erakar ditzakeela frogatu dute, eta, gainera, zuntzik gabeko adobearen lehortzea gerizpean gertatzen bada, atzerapena oraindik txikiagoa da.

Inertzia termiko handia du, eta, beraz, barneko tenperaturaren erregulatzaile bezala balio du. Udan, freskotasuna mantentzen du eta, neguan, beroa.

Tapialarekin alderatuz gero, antzekoa dena baina enkofratuekin egina, prestaketa denbora gutxiago behar duela da bere abantaila.

Lurrikaren aurkako eraikina

aldatu

Latinoamerikan gertaturiko hainbat lurrikarak, antzinako adobezko eraikin asko txikituta utzi dituzte, milaka hildako utzi dituen desastreak sortuz. Egoera honek, gobernuek, eta, oro har, biztanleria osoak, bloke, adreiluan eta konkretuarekin eginiko eraikuntzen alde egitea bideratu du. Baina, etxebizitza berri hauek, euren kalitate termikoa galtzeaz gain, askoz garestiagoak dira, eta norberak bere kontura eraikitzea asko zailtzen du. Arrazoi honengatik, ikerketa zentro askok, laguntza agentziez gain, lurrikaren aurkako eraikuntzak adobean egitea posible dela egiaztatu du, segurua, osasungarria eta sozialki jasangarria den etxebizitza eredu bat eskainiz.

Bam hiriko gotorlekua, Iranen, munduko adobe egitura handiena, gutxienez K. a. 500koa.

Adobea munduan zehar

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Zehazki - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).

Kanpo estekak

aldatu