Berrerospen
Berrerospena, erredentzioa edo erospena[1] erlijio askoren kontzeptu nagusia da, tartean kristautasunean, judaismoan edota islamean.
Kristautasuna
aldatuBerrerospena kristautasunaren dogma nagusietako bat da, Jesukristo "berreroslea" bezala aitortzen duena, gizateria heriotzatik salbatzeko eta Jainkoaren erregetzaren ateak irekitzeko gurutzean hil baitzen, gizateriarekiko maitasunagatik egindako sakrifizio batean.[2]
Itun Berrian honela azaltzen dute:
« | Gero, kopa hartu eta, esker oneko otoitza egin ondoren, eman egin zien, esanez: «Edan guztiok honetatik, hau nire odola baita, Jainkoarekiko ituna berrituko duena, bekatuak barkatzeko guztien alde isuria» | » |
Hinduismo
aldatuIndiako erlijioetan antzeko kontzeptu bat dute: prāyaścitta izenekoa. Berez ez du zentsu teologiko bat baizik eta bekatu baten askapen pertsonala da.[3]
Islama
aldatuIslamean, berrerospena musulmana izatean lortzen da, eta Islamarekiko identifikazioa galduko duen ekintzarik ez egitean, zintzoa (iman) izatean eta ekintza bertutetsuak egitean.[4]
Judaismoa
aldatuJudaismoan, berrerospenak (hebreeraz ge'ulah) Jainkoari erreferentzia egiten dio, Israelgo herria bere erbestaldietan askatuz, Egiptokoan hasiz. Hasidismoan antzekotasunak proposatzen dituzte erbestealdiaren eta pertsona batek bere izaera ezaugarriak birfintzen dituenean lortutako berrerospen pertsonalaren artean, Talmudean honetarako iturririk ez dagoen arren.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2006]
- ↑ Morris, Leon. (1993). 'Redemption' Dictionary of Paul and his Letters. Downers Grove: InterVarsity Press, 784 or..
- ↑ (Ingelesez) Bhikkhu Nyanatusita. (2014). Analysis of the Bhikkhu Patimokkha. Buddhist Publication Society, 86 or. ISBN 978-955-24-0405-4..
- ↑ (Ingelesez) Yahiya Emerick. (2011-11-1). The Complete Idiot's Guide to Islam. (3. argitaraldia) Penguin ISBN 9781101558812..
- ↑ Babylonian Talmud, Tractate Shabbat, 118b