Bilina Errusiako epika-kontakizuna da, Erdi Aroaz geroztik ahoz aho gure egunetaraino heldu dena.

Dobrinia Nikitx-ek Zabava Putiatitxna erreskatatzen du Gorinitx dragoiarengandik (Ivan Bilibin).

Kieveko bilinetan Vladimir printzearen laguntzaile izan ziren gudari bulartsuen ekintzak kantatzen dira bertan. Novgorodekoetan, berriz, protagonistak aberastu eta ahaltsu izatera iristen dira. Kontakizun horiek gorteetan ondu ziren.

Doinu soil batez abestu ohi ziren, musika-tresnarik gabe.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu