Dromaeosauridae
Dromaeosauridae hegaztien antza duten dinosauro Theropoden familia bati deritzo. Tamaina txiki edo ertaineko haragijaleak ziren, eta gehienek lumak zituztela pentsatzen da. Izenak grezieraz dromeus (δρομευς) korrikalari eta sauros (σαυρος) musker esan nahi du. Erdi Jurasikoan agertu ziren lehenbizikoak, eta Kretazeoan ugariak ziren. Hegaztien antzeko bizimodua zutelako iritzia indartzen ari da paleobiologoen artean, eta espezie batzuk hegan ere egin zezaketela uste da.
Dromaeosauridae | |
---|---|
164 Ma-65 Ma | |
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Saurischia |
Familia | Dromaeosauridae Matthew & Brown, 1922
|
Talde honetako hainbat kidek raptor hitza dute bere izenaren barruan (Velociraptor, adibidez), eta horregatik, askotan raptor izena ematen zaie espezie hauei. Izen hori Jurassic Park filmean egin zen famatu.
Fosilak aurkitu dira Ipar Amerikan, Europan, Afrikan, Japonian, Txinan, Mongolian, Madagaskarren, Argentinan eta Antartikan. Lehenengo agerpena Bathoniarrean izan zen (orain dela 164 milioi urte) eta Kretazeoa bukatu arte egon ziren bizirik (orain dela 65,5 milioi urte). 100 milioi urte horietako ibilbidea K/T mugan eten zen.
Kladograma
aldatuHemen azpian erakusten den kladrograma 2009an Nicholas Longrich eta Philip J. Curriel eginiko ikerketan oinarritzen da:
Dromaeosauridae |
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dromaeosauridae |