Irango Gobernua
Irango Islamiar Errepublikako Gobernua (persieraz: هیئتدولت ایران, Heyatedovlat-e Iran) Iranen botere exekutiboa duen konstituzio-organoa da. Irango konstituzioaren arabera, presidentea herrialde honetako botere exekutiboaren burua da. Presidenteak berak eta berak izendatutako ministroek eta idazkariek gobernua osatzen dute, Islamiar Kontsultarako Batzordeak onartu ondoren. Gobernuko kideak larunbatetan biltzen dira presidentetzaren egoitzan, Teherango Pasteur kalean.
Irango Gobernua | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | دولت جمهوری اسلامی ایران |
Herrialdea | Iran |
Historia | |
Sorrera | 1980ko otsailaren 4a |
webgune ofiziala |
Egungo presidentea Ebrahim Raisi da.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Irango politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |