Laguntza:Wikitestu tutoriala

Lasterbidea
Tutoriala   Editatu   Formatua eman   Barne estekak   Irudiak   Erlazionatutako guneak   Kanpo estekak   Eztabaida orria   Kontuan izan   Izen-ematea   Amaitzeko  

Ongi etorri Wikipediako Wikitestu tutorialera!

Beharbada ezagutzen duzu pixka bat Ikusizko Editoreaz Wikipedia nola aldatzen den, eta orain aldaketen detaileen eta ñabarduren kontrol hobea nahi duzu, edizio koadrotik arituz, wikikodeen bidez; izan ere, 2016 arte, Wikitestua zen EU Wikipedian aldaketak egiteko modu bakarra. Urte horretan, berriz, Ikusizko Editorea jarri genuen abian). Ondorengo tutorialean, edizioan Wikitestu modalitatea ikasteko oinarrizko informazioa jasoko duzu batez ere. Azken bizpahiru fitxetan, aldaketak egitean nola jokatu ezagutzeko azalpen batzuk ere aurkituko dituzu, politika garrantzitsuenak, adibidez.

Onena izango duzu artikulu batean aldaketak egitean, tutorial fitxa hau irekita edukitzea aldatzen duzun artikuluaren aldamenean. Tutorial honetako orriak nahi dituzun ordenan irakur ditzakezu. Hemendik, ezker-eskuin jarraitzea gomendatzen dizugu, ez dezazun utzi atalik irakurri gabe. Agian lagungarria izan dakizuke ikasi ahala probak egitea, proba orrian. Bertan lasai egin ditzakezu aldaketak, inork ez dizu ezer esango!


Hasi berriz tutoriala: Editatu