Mar de Platako Zinemaldia
Mar de Platako Zinemaldia (gaztelaniaz Festival Internacional de Cinema de Mar del Plata) urtero Argentinako Mar del Plata hirian ospatu ohi den zinema jaialdia da.
Mar de Platakoa "A" kategoriako zinema jaialdia dugu Venezia, Cannes, Donostia, Berlin eta Karlovy Varyko zinema jaialdiekin batera.
Historia
aldatu1954an Juan Domingo Perón presidenteak inauguratua izan zen, ez lehiaketa gisa, "Nazioarteko Zinemaldia" izeneko nazioarteko zinema erakustoki gisa baizik. Jada lehenbiziko ekitaldian nazioarteko izar handiak bertaratu ziren, tartean Gina Lollobrigida eta Errol Flynn. Ondoren lau urteko etenaldia ezagutu zuen, 1959an Argentinako Zinemagile Kronikalarien Elkarteak zinemaldiaren ardura hartu eta FIAPF erakundeak onartu zuen arte.
1960ko hamarkadatik 1970. urterarte urtero ospatu ohi da, 1960ko hamarkadako zinemaren hainbat atal ukituz, gonbidatutako aktore eta zinemagileen artean honako hauek daudelarik: Paul Newman, Alberto Sordi, Pier Paolo Pasolini, Vittorio Gassman, Toshirō Mifune, François Truffaut, Karel Reisz, Catherine Deneuve, Juan Antonio Bardem, Anthony Perkins, Jean-Paul Belmondo, Maria Callas, Cantinflas, Andrzej Wajda, Jacques Tati, Lee Strasberg, George Hamilton.
1964an zinemaldia denboraldi batez eta behingoz Buenos Aires hiriburura lekualdatu eta Argentinako Errepublikako Zinemaldia izena jaso zuen. 1966an herrialdea asaldatu zuen estatu kolpe batek aldaketak gauzatu eta 1968 eta 1970 urteetan Zinema Institutua zinemaldiaren arduradun bihurtu zen. 1967 eta 1969 urteetan ez zen zinemaldirik ospatu, Brasilgo Rio de Janeiro hirian beste batzuk ospatu ohi baitziren.
1970 ondoren 25 urte etenaldia egon zen, eta berrezartzeko saiakerak egon arren, 1996 urterarte ez zen halakorik jazoko, zinemaldia erabat eraberritua itzuli zenean. Garai berri honetan azaroan ospatzen hasi zen, 2001etik aurrera usadiozko martxoko datara aldatu zen, 2008an berriz ere azaroan ospatzeko. Garai honetan zinemaldia "A kategorian" sailkatu zen, FIAPF erakundearen goreneko maila dena.
Sariak
aldatuJatorriz eta 2004 urterarte zinemaldian "Onbu" sariak banatu ohi ziren, urte horretan Astor Piazzolla musikariaren omenez "Astor" izena izatera iragan zirelarik. Nazioarteko epaimaila izan ohi du, zinema munduko zinegile, artista, irakasle eta adituez osaturik.
Gaur egun honako Astor sariak banatzen dira: Filma Onena, Zuzendari Onena, Emakumezko Aktore Onena, Gizonezko Aktore Onena, Gidoi Onena, Iberoamerikar Filma Onena eta Epaimailaren Sari Berezia.
2007ko Mar de Platako Zinemaldiaren hogeitabigarren ekitaldia martxoaren 8 eta 18aren artean ospatu zen. Bertan latinoamerikako zinemagileei buruzko kategoria berri bat sartu zen, zinemaldiak Latinoamerikar Filma Onenari Ernesto Che Guevara saria ematen diolarik.