Michel Tournier
Michel Tournier (Paris, Frantzia, 1924ko abenduaren 19a - Choisel, Frantzia, 2016ko urtarrilaren 18a) frantsesezko idazlea izan zen.
Bizitza
aldatuZuzenbide, Filosofia eta Literaturako ikasketak egin zituen, Parisen eta Alemanian. Berehalako arrakasta izan zuen, bai kritikarien artean bai irakurleen artean. Izan ere, Vendredi ou les limbres du Pacifique (1967, Ostirala edo Pazifikoko linboak) lehen eleberriarekin, Frantziako Akademiaren Eleberri Saria irabazi zuen, eta bigarrenarekin —Le roi des aulnes (1970, Haltzen erregea)—, Goncourt saria. Tournierrek garrantzi handia eman zion lengoaiari eleberriaren idazketan. Garai bateko gaiak, mitoak eta elezaharrak baliatu zituen sarritan. Lehen eleberria, adibidez, Robinsonen mitoaren aldaera bat da: Robinson zibilizaziotik urrundutako bizimodu batera erakartzen du Ostiralek, eta ez alderantziz, Daniel Defoeren obran bezala.
Beste zenbait lan aipagarri: Le méteores (1975, Meteoroak), Gaspard, Melchior et Balthazar (1980, Gaspar, Meltxor eta Baltasar), La goutte d´or (1985, Urrezko tanta) eta Gilles et Jeanne (1983, Gilles eta Jeanne). Ipuingile gisa, aipagarriak ditu, besteak beste, Le coq de bruyère (1978, Basoilarra), Angus (1988), Barbedor (1980) eta Sept contes (1998, Zazpi ipuin). Saiakera ere idatzi du: Le vent Paraclet (1977, Paraklito haizea), Le vol du vampire (1981, Banpiroaren hegaldia), Célébrations (1999, Ospakizunak) eta Je m'avance masqué (2010).
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Tournier |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.