Historialari batzuek taldea 1899an sortu zela dioten arren —urte hartan sortu baitzen unibertsitateko Lyon Olympique Universitaire—, 1950an eratu zen gaur egungo elkarte profesionala Olympique Lyonnais izenarekin. 60. hamarkadan Lucien Jasseron entrenatzailearen eskutik bi Kopa irabaztea lortu zuen eta 1973an hirugarren kopa bat ere lortu zuen.
1987an Jean-Michel Aulas negoziogizonak erosi zuen eta OL-Europa planari abia zuen. UEFA Koparako sailkatu zen pare bat aldiz eta Intertoto Kopa ere irabazi zuen 1997an. XXI mendea hasi zenerako Frantziako talderik aberatsena zen eta jokalari bikainek jokatu zuten bertan, batzuek aipatzekotan: Michael Essien, Florent Malouda, Juninho Pernambucano, Cris, Éric Abidal, Mahamadou Diarra, Patrick Müller eta Karim Benzema. 2002an lehenengo Liga irabaztea lortu zuen eta beste sei etorri ziren jarraian.
Azken urteetan Frantziako bigarren taldea bihurtu da Paris Saint-Germainen atzetik.
Taldearen ekipamendua elastiko zuria eta galtza urdinak izan dira beti eta bularrean Lyon hiriko koloreak diren urdina eta gorriarekin "V" itxurako lerroak eraman izan ditu. 1976an uniformea erabat aldatu eta kolore gorria hartu zuen baina 1990an berriz ere ekipamendu zurira itzuli zen, detaile urdin eta gorriak zituelarik.
2022ko abuztuaren 30ean eguneratua.
- Ligue 1 (7): 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008.
- Frantziako Kopa (5): 1964, 1967, 1973, 2008, 2012.
- Ligako Kopa (1): 2001.
- Trophée des champions (Superkopa) (8): 1973, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2012.
Jean Tigana, Sonny Anderson, Frédéric Kanouté, Mahamadou Diarra, Cris, Michael Essien, Tiago Mendes, Miralem Pjanic, Juninho, Lisandro Lopez, Éric Abidal, Fred, Hugo Lloris, Karim Benzema, Samuel Umtiti.
Euskal taldeen aurkako partidak
aldatu
Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Olympique Lyonnaisek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:
FC Lyon taldearen emakumezkoen atala eratu zen 1970an eta hor dago taldearen jatorria. 2004an Olympique Lyonnais-en barnean sartu zen eta maila nabarmen igo zuen. Ordutik aurrera Frantziako eta Europako talde indartsuena bihurtu da, sei aldiz irabazi baitu Txapeldunen Liga .
- Garaipenak:
- Txapeldunen Liga:
- Txapelduna (6): 2011, 2012, 2016, 2017, 2018, 2019
- Finalista (2): 2010, 2013
- Nazioarteko Emakumeen Txapelketa (1): 2012
- Frantziako Liga (18): 1991, 1993, 1995, 1998, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020
- Frantziako Kopa (11): 2003, 2004, 2008, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2019, 2020
- Frantziako Superkopa (1): 2019