Sevan aintzira
Sevan aintzira[1] (armenieraz: Սևանա լիճ, Sevana lich), Armeniako aintzirarik handiena da, eta mendiko aintziretan ere, munduko zabalenetarikoa. Aintziraren inguruko eremua babestuta dago, Sevango Parke Nazional gisa.
Sevan aintzira Սևանա լիճ | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.900 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 78 km |
Zabalera | 56 km |
Azalera | 1.270,7 km² |
Sakonera | 81 m |
Bolumena | 37.150 hm³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°18′38″N 45°20′57″E / 40.3106°N 45.3492°E |
Estatu burujabe | Armenia |
Armeniako probintzia | Gegharkunik |
Babestutako-eremua | Sevan National Park (en) |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Lurrun eta Hrazdan |
Arroaren azalera | 3.647 km² |
Aintzira osoa Gegharkunik probintzia barruan dago, Armeniako ekialdean. Hogeita zortzi ibai eta ur-laster doaz aintzirara; ur guztiaren %10 Hrazdan ibaiak drainatzen du, eta %90 lurrundu egiten da.
Antzinean Geghamgo itsasoa[1] deitua, Van aintzirari, Urmiakoari eta Sevangoari lehen Armeniako Itsasoak esaten zitzaien, multzoan; edozein modutan ere, gaur egun Sevan aintzira da osorik Armenia barruan dagoen bakarra.
Giza jardueraren eraginez ekosistema guztiz aldatu baino lehenago, aintzira 95 metro sakon zen, 1.360 km²-ko azalera zuen, 58 km³-ko bolumena eta 260 km-ko perimetroa. Altuerari dagokionez, berriz, 1.950 m-ra zegoen itsasotik.
Aintziraren ibarrean hiri hauek daude: Sevan, Gavar, Vardenis, Shorzha eta Tsovagyugh.
Giza jarduera aintziran
aldatu1910. urtean ingeniari zibilek aintzira birmoldatzeko plana egin zuten: hasieran, sakonera 45 metro jaisteko asmoarekin; eta ura lurrak ureztatzeko eta zentral hidroelektrikoetan erabiltzekotan.
Stalinen agintepean plana aldatu egin zuten, ur-maila 55 m jaistekotan, 80 km-ko perimetroa uztekotan, eta bolumena 5 km³-tan; sikatutako inguruetan zuhaitzak sartzekoak ziren (haritzak eta intxaurrak), eta uretan amuarrainak botatzekotan, arrantza-industria indartzeko. Lanak 1933. urtean hasi ziren, eta Bigarren Mundu Gerraren eraginez geldik egon ziren arren, 1949an amaitu zituzten. Uraren maila urtean metro batetik gora jaisten hasi zen.
1956. urtean Stalinen garaia amaitu zenean, proiektua eta ondorioak aztertu ostean, uraren maila berriro igotzeko lanekin hasi ziren.
Orokorrean, Sevan aintzirako ur-maila lehen baino 20 metro beherago dago, eta 940 km²-ko azalera dauka.
Aintziraren ertzean hondartzak daude, baita hainbat eraikin eta monumentu ere (monasterioak, hilerria eta abar), antzinako aztarna arkeologikoak barne.