Tito Flavio Vespasiano[1] (latinez: Titus Flavius Vespasianus; Erroma, 39ko abenduaren 30a - Cotilia, 81eko irailaren 13a) Antzinako Erromako enperadorea izan zen 79tik hil zen arte.

Tito


Erromatar enperadorea

79ko ekainaren 24a - 81eko irailaren 13a
Vespasiano - Domiziano
Praetorian prefect (en) Itzuli


Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaErroma39ko abenduaren 30a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaAquae Cutiliae81eko irailaren 13a (41 urte)
Hobiratze lekuaAugustoren Mausoleoa
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaVespasiano
AmaDomitila Nagusia
Ezkontidea(k)Arrecina Tertulla (en) Itzuli  (62 -  63)
Marcia Furnilla (en) Itzuli  (63 -  65)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaFlaviar leinu
Flavii Sabini (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Find a Grave: 34618192 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau erromatar enperadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tito (argipena)».

Bizitza

aldatu

Estreinako urteak

aldatu

Vespasiano eta Flavia Domitila Maiorren lehen semea izan zen Tito. 61ean, Britainiako tribuno militarra izan zen. Vespasianorekin, juduen matxinada zapuztera uztera joan zen 67an.

69an, Lau enperadoreen urtean, Vespasiano Erromara enperadore titulua aldarrikatzera itzuli zenean, Tito Judean geratu zen matxinadari aurre egiteko. 70ean, lau legiok Jerusalem arpilatu zuten: Tenplua birrindu eta jende asko hil eta erbesteratu zuten.[2]

Erroman harrera beroa eman zioten eta haren omenez arku bat eraiki. Kontsula ez ezik, Pretoriar Guardiaren burua ere izendatu zuten, horrela leial egon zedin.

Agintean

aldatu

Titok aitari jarraitu zion inperioaren buruan 79an. Senatari batzuk horren kontra zeuden, ordea, haren emazte Berenize Kleopatra bezalakoa zelakoan. Nolanahi ere, biziki maitatua zen Berenize. Titok traizio-epaiketak geldiarazi eta herriak gorrotatutako salatariak zigortu zituen. Eraikitzeari ere ekin zion: termak, Koliseoa bukatu zuen eta, 80an, Erromak su hartu zuenean, dirutza gastatu zuen kalteak jasan zituztenen alde.

Agintean bi urte zeramatzala, sukarrak hil zuen, agian medikuak pozoituta, Domiziano haren anaia enperadore izan zedin; izan ere, boterean hark jarraitu zion. Titoren ospeak gora egin zuen, anaiarenaren aldean. Hurrengo enperadoreen eredu bilakatu zen eta Senatuak jainko izendatu zuen.

Talmudaren arabera, juduen tenplua suntsitutakoan, eltxo batek heldu zion eta min sekretua egin: min hil akabatu zuen Tito azkenean, haren gaiztakerien ordainetan.

Erreferentziak

aldatu
  1. Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak... Euskaltzaindiaren 76. araua
  2. Berlin, Andrea & J. Andrew Overman, ed. The First Jewish Revolt: Archaeology, History, and Ideology. New York: Routledge.

Ikus, gainera

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tito