Albita
NaAlSi3O8. Feldespatoen taldeko tektosilikatoa. Plagioklasa sodikoa den arren, % 10eraino kaltzioa izan dezake.
Albita, feldespato plagioklasen taldeko tektosilikato bat da, NaAlSi3O8 formuladuna. Arroka igneo (pegmatita) zein metamorfikoetan topa genezake beste mineral hauekin batera, besteak beste: kuartzoa, feldespato potasikoak, anfibola, granatea, biotita...
Albita | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Tektosilikatoa |
Formula | NaAlSi3O8 |
Dana sailkapena | 76.1.3.1 |
Nickel-Strunz sailkapena | 9.FA.35 |
Sistema kristalino | Triklinikoa |
Talde espazial | triclinic-pinacoidal (en) |
Talde puntual | triclinic-pinacoidal (en) |
Eponimoa | zuri |
Identifikazioa | |
Kolorea | Zuria, grisa, kolorgea. |
Habitoa | Trinkoa, granularra, zuntsua. |
Fraktura | Irregularrak |
Distira | Beirakara |
Pleokroismoa | Kolorgea |
Marra | Txuria |
Izena latinezko albus ("zuria") hitzetik datorkio, eta haren koloreari egiten dio erreferentzia.
Identifikazioa
aldatuIrizpide hauek erabiltzen dira albita ezagutzeko, bai esku-laginetan zein mikroskopio bidez:
- 6-ko gogortasuna du, eta beraz, beira marra lezake.
- Ez du azido klorhidrikoarekin erreakzionatzen.
- Exfoliazio bikoitza du, ona[1]
- Zonazioak ditu noizbehinka
- Kolore zuria, grisa edo kolorgea du. Labradoreszentzia erakutsi dezake.
Mikroskopio bidez dituen ezaugarri bereizgarriak[2][3]:
- PPL-n:
- Kolorge zikina da.
- XPL-n:
- Makla polisintetikoak ditu
- Zonazioa erakusten du.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz)Minerales del mundo, Ole Johnsen. Omega argitaletxea.
- ↑ (Ingelesez) Introduction to Optical Mineralogy, William D. Nesse. ISBN:978-0-19-539115-2
- ↑ (Gaztelaniaz) Minerales en lámina delgada Dexter Perkins eta Kevin R. Henke, ISBN 84-205-3552-4