Bob Belaki
Bob Belaki (ingelesez: Sponge Bob Square Pants) Estatu Batuetako marrazki bizidunetako telesaila da. Stephen Hillenburg artista, biologo eta marrazki bizidun egileak sortua da, eta haren konpainiak (United Plankton Pictures, Inc) Nickelodeon-entzat ekoitzia. Lehenengo kapitulua Nickelodeon telebistak eman zuen, 1999ko uztailaren 17an, maiatzaren 1ean aurre-ikustaldi bat eskaini eta gero.
Sinopsia
aldatuTelesailean Bob belakiren gorabeherak agertzen dira. Bob, itsas belaki karratu eta horia, Ozeano Bareko hondoan kokatua dagoen Bikini Bottom hirian bizi da, anana itxurako etxe batean, bere maskota Gary barraskiloarekin. Bob Eugene H. Krabs karramarroaren The Krusty Krab jatetxeko sukaldaria da. Bere lagunik onenak Patrick, arrosa koloreko itsas izar potoloa, eta Sandy Cheek urtxintxa dira. Bob gizajoak, nahi gabe bada ere, maiz amorrarazten du bere auzokoa, Squidward Tentacles txipiroi erretxina.
Bizilekua
aldatuBikini Bottom hiria itsas hondoan dagoen arren, urpeko legeak urratu egiten dira: pertsonaiak, arrainak barne, ez dira igerika ibiltzen, oinez baizik eta txalupek autoen antzera zeharkatzen dute hiria.
Pertsonaiak
aldatu- Bob Belaki (frantsesez: Bob l'éponge, gaztelaniaz: Bob Esponja) begi urdinak dituen itsas belaki hori eta karratua da. Izan ere, sukaldeko belaki baten itxura dauka. Belakia izanik, ura xurgatzeko eta gorputza nahi adina desitxuratzeko gauza da. Anana itxurako etxe batean bizi da eta The Krusty Krab (frantsesez: Le Crabe croustillant, gaztelaniaz: El Crustáceo crujiente) jatetxean lan egiten du. Oso alaia eta baikorra bada ere tarteka sumindu egiten da. Batelak gidatzeko baimena ateratzeko gogo handia dauka, baino azterketa guztietan porrot egiten du.
- Patrick Star (frantsesez: Patrick l'étoile de mer, gaztelaniaz: Patricio Estrella) arrosa koloreko itsas izarra, zozo samarra, baino Boben lagun leiala da. Boben etxe ondoko harri baten azpian bizi da. Ez du lanik egiten. Bobekin jostatzen, marmokak harrapatzera adibidez, pasatzen du denbora.
- Sandy Cheeks (frantsesez: Sandy Ecureuil, gaztelaniaz: Arenita Mejillas) itsaspean bizitzera deliberatu duen Texaseko urtxintxa buruargia da. Lehorrekoa izanik, eskafandra janztera beharturik dago. Bizi den haritza beirazko kupula baten barnean dago. Karatean aritzea maite du.
- Squidward J. Q. Tentacles (frantsesez: Carlo Tentacules, gaztelaniaz: Calamardo Tentáculos) txipiroi burusoil, goibel eta kopetiluna da. Bere etxeak Pazko uharteko moai baten antza du. The Krusty Krab jatetxeko kobratzailea da, baino gorroto du lanbide hori. Bob eta Patrick begien bistatik galdu nahiko lituzke.
- Eugene Harold Krabs (frantsesez: Eugène H. Krabs, gaztelaniaz: Eugene H. Cangrejo)The Krusty Krab jatetxeko nagusia da. Oso karramarro zikoitz eta diruzalea da.
- Sheldon Jared Plankton (frantsesez: Sheldon Jr Plankton, gaztelaniaz: Sheldon Plankton) kopepodo maltzurra, Krabs jaunaren etsai amorratua da. The Krusty Kraben egiten duten karramarro patearen (frantsesez: pâté de crabe, gaztelaniaz: kangreburger) errezeta ebatsi nahiko luke, bere jatetxean egin ahal izateko. Boben lana izaten da errezeta babestea.
- Poppy Puff (frantsesez: Madame Puff, gaztelaniaz: Mrs. Puff) arrain marroi bat da. Bob Belaki drive kontatzen zuen.
- Pearl nerabea balea batek gustuko erosketa joan da.
- Karen ordenagailu bat da. Hitz egiteko gaitasuna dauka.
- Gary itsas barraskiloa Boben maskota da. Miauka aritzen da, katuak bezala. Goizero gosaria prestatzen dio Bobi.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) webgune ofiziala - Espainia
- (Frantsesez) webgune ofiziala - Frantzia
- (Ingelesez) webgune ofiziala (AEB)
- (Ingelesez) webgune ofiziala (Asia)
- (Ingelesez) webgune ofiziala (Australia)
- (Ingelesez) webgune ofiziala (Erresuma Batua)