Carles Riba
Carles Riba kataluniar idazlea izan zen (Bartzelona, 1893ko irailaren 23a - Bartzelona, 1959ko uztailaren 12a).
Carles Riba | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1938 - 1959 - Josep Carner →
1928 - 1934 ← Magín Morera (en)
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Bartzelona, 1893ko irailaren 23a | ||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||
Bizilekua | Bartzelona Montpellier | ||||||
Heriotza | Bartzelona, 1959ko uztailaren 12a (65 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Sarrià cementery (en) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Antonio Riba Garcia | ||||||
Ama | Adela Bracons | ||||||
Ezkontidea(k) | Clementina Arderiu i Voltas (1916 - | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Familia | |||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | katalana esperantoa gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | poeta, idazlea, esperantista, itzultzailea, filologoa, haur literaturaren idazlea eta unibertsitateko irakaslea | ||||||
Enplegatzailea(k) | Fundació Bernat Metge Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa Bartzelonako Unibertsitatea (1934 - | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Katalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila | ||||||
Genero artistikoa | olerkigintza | ||||||
Biografia
aldatuZuzenbide eta hizkuntza klasikoetako ikasketak egin zituen Bartzelonan, Madrilen eta Munichen eta grekoko irakasle izan zen Bartzelonako unibertsitatean. Pompeu Fabrarekin Institut d´Estudis Catalans erakundean lan egin zuen eta 1939an erbestera alde egin zuen. 1943an itzuli zen Bartzelonara eta Kataluniako hizkuntzaren aldeko erakundeetan esku hartu zuen hil arte. Autore klasikoren obrak itzuli zituen katalanera: Virgilio, Eskilo, Sofokles, Plutarko, Xenofonte; hiru kontakizun-liburu idatzi zituen: Les aventures d´en Perot Marrasquí (1917, Perot Marrasquíren abenturak), L´ingenu amor (1924, Amodio inozoa) eta Sis Joanes (1928, Sei Joan). Olerkigintzan, poesia hutsaren eskolaren jarraitzaile izan zen hasieran: Primer llibre d´estances (1919, Lehen estantzia liburua), Segon llibre d´estances (1933, Bigarren estantzia liburua), Tres suites (1937, Hiru suite). Erbesteko urteen ondoren, giza alderdia, bere bizipenen oroitzapenak eta erlijio-unibertsoa nagusitu ziren Ribaren olerkietan: Elegíes de Bierville (1942, Biervilleko eresiak), Del joc i del foc (1946, Jokoa eta sua), Salvatge cor (1952, Bihotz basa) eta Esbós de tres oratoris (11957, Hiru oratoriotarako zirriborroak).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.