Detox digital
Detox digitala pertsona batek gailu digitalak (telefono adimendunak, ordenagailuak eta sare sozialetako zerbitzuak) bere borondatez erabiltzeari uko egiten dion aldia da.[1][2][3]
Aurrekariak
aldatuDeloittek 2015ean egindako inkesta baten arabera, telefono adimendunen erabiltzaileen %59 inguru sare sozialen plataforma bat arakatzen ari dira ohera joan aurreko bost minutuetan, eta esnatu eta 30 minuturen barruan.[4]
Arrazoiak
aldatuHauek dira detox digital bat abiarazteko ohiko arrazoiak:[5][6][7]
- Mendekotasun-jokabideak garatzeko kezka. Menderkotasun horri zibermendekotasuna ere deitzen zaio.
- Teknologiaren gehiegizko erabilerak eragindako estresa eta antsietatea murrizteko helburua[8]
- Lineatik kanpoko interakzioak eta gizarte-ekintzak berreskuratzea
- Naturara gerturatzea.
- Arreta handitzea.
- Ikasteko gaitasuna hobetzea, distrazioak murriztuz eta multiatazak ezabatuz.[9][10]
Osasunean izan ditzakeen ondorioak
aldatuPantailen erabilerak loaren kalitatea murrizten du, begietako tentsioa eta ikusmen-arazoak eragiten ditu, eta migrainen intzidentzia areagotzen du.[11] 7.000 parte-hartzailek baino gehiagok egindako ikerketa baten arabera, gailu adimenduak erabiltzen dutenen % 70 inguruk "tentsio bisual digitala" izan dute, "gailu teknologikoak dituzten pantailak gero eta gehiago erabiltzearen ondorioz".[11]
Telefono adimendunek eta konputagailuek, loaldian duten eraginari buruzko ikerketek iradoki dute pantailek igorritako argiak melatonina hormonaren ekoizpena ken dezakeela; melatonina biokimika erregulatzaile garrantzitsu bat da, lo-zikloen iraupena eta izaera kontrolatzen dituena.[12]
Ohiko estrategiak
aldatuDetox digitala aurrera eramateko hainbat estrategia eta ekintza egiten dira. Orokorrean, denak partekatzen dutena da, pantailadun gailuen barauak direla, eta epe luzeago baterako ohiturak garatu nahi direla.[13]
Hauek dira ohiko estrategietako batzuk:[1]
- Gailu gabeko espazioak sortzea.
- Sare sozialetarako sarbideak mugatzea.
- Lo egin aurretik mugikorretik aldentzea.
- Jakinarazpenak kentzea.
- Gailu adimendunak alboratzea, internet konexiorik gabeko mugikorretara itzulita.
Sare sozialen desintoxikazioa
aldatuDesintoxikazio digitalaren azpimultzo bat sare sozialen desintoxikazioa da, norbanakoak sare sozialetatik euren borondatez urruntzen diren aldia.[14] Ikerketa akademikoan, sare sozialen desintoxikazioa "sare sozialen erabilerarik eza" bezala ezagutzen da, eta "Detox Digital"-en aterkipean sartzen da, sare sozialen desatxikimenduaren ikuspegi zehatz batekin.
2019ko Pew Research Center-en ikerketa baten arabera, AEBetako helduen %69k Facebook erabiltzen zuten, %73k YouTube eta %37k Instagram.[15] 2012ko ikerketa baten arabera, Facebookeko erabiltzaileen %60 inguruk ahalegin kontzientea egin dute Facebooken atsedenaldi bat hartzeko hainbat astez edo gehiagoz.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Telmo, Maitane, Lazkano, Ormazabal. (2023). Nerabeen garrasia. Alberdania, 246 or. ISBN 978-84-98688-76-4..
- ↑ «digital detox | Definition of digital detox in English by Oxford Dictionaries» Oxford Dictionaries | English.
- ↑ (Ingelesez) Syvertsen, Trine; Enli, Gunn. (2019-05-16). «Digital detox: Media resistance and the promise of authenticity» Convergence 26 (5–6): 1269–1283. doi: . ISSN 1354-8565..
- ↑ «Smartphone owners in India are increasingly obsessed with their devices: Deloitte Mobile Consumer Survey 2015» Adgully November 10, 2015.
- ↑ (Ingelesez) «Here's One Big Sign It's Time To Reevaluate Your Relationship With Your Phone» HuffPost 2014-07-16.
- ↑ (Ingelesez) Booth, Frances. «How To Do A Digital Detox» Forbes.
- ↑ Adam, Fish. (2017). «Technology Retreats and the Politics of Social Media» TripleC: Communication, Capitalism & Critique 15: 355–369. doi: ..
- ↑ Ayyagari, Ramakrishna; Grover, Varun; Purvis, Russell. (2011). «Technostress: Technological Antecedents and Implications» MIS Quarterly 35 (4): 831–858. doi: ..
- ↑ (Ingelesez) Smith, Julia Llewellyn. (2013-12-28). «Switch off – it's time for your digital detox» Daily Telegraph ISSN 0307-1235..
- ↑ (Ingelesez) Brabazon, Tara. (2012). «Time for a Digital Detox? From Information Obesity to Digital Dieting» Fast Capitalism 9 (1): 53–74. doi: . ISSN 1930-014X..
- ↑ a b How Technology is Hurting Your Eyes - Healthy Living Center - Everyday Health. 15 November 2017.
- ↑ How Technology Impacts Sleep Quality. 21 July 2022.
- ↑ Tech, Tactical. «Hasiera» datadetoxkit.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-08).
- ↑ Baumer, E. P.; Guha, S.; Quan, E.; Mimno, D.; Gay, G. K.. (2015). «Missing photos, suffering withdrawal, or finding freedom? How experiences of social media non-use influence the likelihood of reversion.» Social Media+Society 1 (2): 205630511561485. doi: ..
- ↑ Perrin, A.; Anderson, M.. (2019). Share of U.S. adults using social media, including Facebook, is mostly unchanged since 2018. pewresearch.org.