Fantômas
Fantômas Frantziako literaturaren bilau gaizkile polizia eleberri sail baten protagonista da. Nobela horiek Marcel Allainek (1885-1970) eta Pierre Souvestrek (1874-1914) idatzi zituzten. Pertsonaia 1911n sortu zenetik 43 eleberri argitaratu ziren eta zinemara, komikietara zein telebistara eramana izan da.
Fantômas | |
---|---|
Argitalpena | |
Sortzailea | Marcel Allain (mul) eta Pierre Souvestre (mul) |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | serieko hiltzailea |
Pertsonaia
aldatuFantômas benetako gaizkile eta bilaua da. Soziopata eta sadiko hutsa, jendea akabatzen disfrutatu egiten du. Gupidarik ez dauka eta inor ez du errespetatzen ezta beraren seme-alabak ere. Mozorrotzen artista, momentuero itxura aldatzen du, sarritan berak hildakoen pertsonalitatea erabiliz. Bere aurrekari gertuena Arsenio Lupin izan zitekeen baina hura batez ere lapurra zen. Fantômasentzat krimena denborapasa da, berezko helburua.
Liburuak
aldatuAllain-ek eta Souvestrek idatzitakoak
- Fantômas (1911)
- Juve contre Fantômas (1911)
- Le mort qui tue (1911)
- L'Agent Secret (1911)
- Un Roi Prisonnier de Fantômas (1911)
- Le Policier Apache (1911)
- Le Pendu de Londres (1911)
- La Fille de Fantômas (1911)
- Le Fiacre de Nuit (1911)
- La Main Coupée (1911)
- L'Arrestation de Fantômas (1912)
- La Livrée du Crime (1912)
- La Mort de Juve (1912)
- L'Evadée de Saint-Lazare (1912)
- La Disparition de Fandor (1912)
- Le Mariage de Fantômas (1912)
- L'Assassin de Lady Beltham (1912)
- La Guêpe Rouge (1912)
- Les Souliers du Mort (1912)
- Le Train Perdu (1912)
- Les Amours d'un Prince (1912)
- Le Bouquet Tragique (1912)
- Le Jockey Masqué (1913)
- Le Cercueil Vide (1913)
- Le Faiseur de Reines (1913)
- Le Cadavre Géant (1913)
- Le Voleur d'Or (1913)
- La Série Rouge (1913)
- L'Hôtel du Crime (1913)
- La Cravate de Chanvre (1913)
- La Fin de Fantômas (1913)
Marcel Allain-ek idatzitakoak
- Fantômas est-il ressuscité? (1925)
- Fantômas, Roi des Recéleurs (1926)
- Fantômas en Danger (1926)
- Fantômas prend sa Revanche (1926)
- Fantômas Attaque Fandor (1926)
- Si c'était Fantômas? (1933)
- Oui, c'est Fantômas! (1934)
- Fantômas Joue et Gagne (1935)
- Fantômas Rencontre l'Amour (1946)
- Fantômas Vole des Blondes (1948)
- Fantômas Mène le Bal (1963)
Filmak
aldatuZinema mutua Bost filma ziren, Louis Feuilladek zuzenduta. Gaizkilearen papera René Navarrek bete zuen:
- Fantômas (1913)
- Juve contre Fantômas (1913)
- Le Mort Qui Tue (1913)
- Fantômas contre Fantômas (1914)
- Le Faux Magistrat (1914)
Ameriketako Estatu Batuetan Edward Sedgwick zuzendariak, John Willard aktore nagusia izanik, pertsonaiari buruzko 20 filma egin zituen.
Beste filmak
- Fantômas (1932) - Paul Féjosek zuzenduta, Jean Galland aktorea zen Fantômas.
- Fantômas (1946) - Jean Sachak zuzenduta, Marcel Herrand aktorea zen Fantômas.
- Fantômas contre Fantômas (1948) Robert Vernayk zuzenduta, Maurice Teynac aktorea zen Fantômas.
- Fantômas (1964) - André Hunebellek zuzenduta, Jean Marais Fantômas bezala. Louis de Funèsek hartu zuen parte. Tonua alaiagoa eta umoretsuagoa zen.
- Fantômas se déchaîne (1965) - André Hunebellek zuzenduta.
- Fantômas contre Scotland Yard (1966) - André Hunebellek zuzenduta.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez): Fantômasi buruzko webgunea.