How to Steal a Million
How to Steal a Million (euskaraz Nola Lapurtu Milioia), 1967ko William Wyler estatubatuar zinema zuzendariaren komedia film bat da. Audrey Hepburn, Peter O'Toole, Eli Wallach, Hugh Griffith eta Charles Boyer aktoreek antzeztu zuten.
How to Steal a Million | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1966 |
Izenburua | How to Steal a Million |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, lapurreta filma eta film komikoa |
Iraupena | 123 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | William Wyler |
Gidoigilea(k) | Harry Kurnitz |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Fred Kohlmar (en) |
Edizioa | Robert Swink |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Williams |
Argazki-zuzendaria | Charles Lang |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Paris |
Bideoa | YouTube |
Audrey Hepburnen jantziak Givenchy moda diseinatzailearenak dira. Frantzian filmatua izan arren, ingelesez mintzatzen diren pertsonaiez osatua dago.
Argumentua
aldatuNicole Bonneten (Audrey Hepburn) aita den Charles Bonnet (Hugh Griffith) arte bildumatzaile ospetsuak, Parisko museo prestigiotsu bati Benvenuto Cellini pizkude garaiko artistaren Venus preziatua maileguan laga dio. Baina Venusa ez da benetazkoa, Nicolen aitonak egin baitzuen, aitaren antzera iruzurgile hutsa. Iruzurraz ohartu ez daitezen, Nicolek lapur bikaina den Simon Demott (Peter O'Toole) kontratatuko du, hark milioi bat dolar balio dituen estatua lapurtu dezan.
Aktoreak
aldatu- Audrey Hepburn: Nicole Bonnet
- Peter O'Toole: Simon Dermott
- Hugh Griffith: Charles Bonnet
- Eli Wallach: Davis Leland
- Charles Boyer: DeSolnay
- Fernand Gravey: Grammont
- Marcel Dalio: Paravideo
- Jacques Marin: Segurtasun arduraduna
- Roger Tréville: Enkantelaria
- Edward Malin: Aseguruetxeko langilea (edota Eddie Malin)
- Moustache: Zaindaria
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)