Jasper Johns
Jasper Johns (Augusta, Georgia, Ameriketako Estatu Batuak, 1930eko maiatzaren 15a) pintorea, eskultorea eta artista grafikoa da. Oso garrantzitsua izan da XX. mendearen erdialdeko Estatu Batuetako artearen garapenean.
Jasper Johns | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Augusta, 1930eko maiatzaren 15a (94 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hego Carolinako Unibertsitatea Sumter High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, jantzi-diseinatzailea, diseinatzailea, argazkilaria, artista grafikoa, grabatzailea, ilustratzailea, artista bisuala eta artista |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | New York |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Royal Academy of Arts Suediako Arteen Errege Akademia |
Mugimendua | Neo-Dada (en) |
Genero artistikoa | arte abstraktua izadi hila figure (en) |
jasperjohns.com | |
|
Bizitza
aldatu1954an, garai hartan nagusi zen espresionismo abstraktua alde batera utzi, eta guztiz bestelako eran hasi zen pintatzen. Dianak, Estatu Batuetako ikurrina (Flag), zenbakiak, alfabetoko letrak eta abar ziren margolanen gaiak. Pintura-geruza lodiak jarriz pintatzen zuen, margolana bera objektu bilakatuz, gauza ezagunen erreprodukzio huts izan beharrean. Objektu-den-artea kontzeptuak eragin handia izan zuen handik aurrera eskulturan eta pinturan.
1950eko hamarkadaren azken aldera, Johnsen lanak askeagoak egin ziren. Batzuetan, benetako objektuak jartzen zituen oihalaren gainean, erregelak eta konpasak, esate baterako. False Start (1959, Scull bilduma, New York), umorez eta esanahi-jokoz betetako lana da, pop arten aurrekaria. Etiketa okerrak eta margotutako objektuen gainean koloretako orbanak pintatu zituen.
1987an, bide berriak zabaldu zituen berriz ere, New York hirian Seasons (Urte-sasoiak) izeneko lau laneko ziklo bati ekinez. Ziklo hori oso garrantzitsutzat jo izan da Estatu Batuetako artearen historian.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jasper Johns |