Muhammad Khatami
Sayyid Muhammad Khatami (persieraz: سید محمد خاتمی; Ardakan, Iran, 1943ko irailaren 29a -) irandar teologo xiita eta politikaria da. Irango presidentea izan zen 1997-2005 bitartean.
Biografia
aldatuTeologia eta filosofia ikasi zuen Irango hainbat unibertsitatetan. Mohammad Reza Pahlavi agintean zegoela, Khatamik haren kontrako kanpaina egin zuen. 1978an, Alemaniara alde egin zuen, eta hango Zentro Islamiarreko buru izan zen. 1979an, Pahlavi agintetik kendu zutenean, Iranera itzuli zen Khatami.
1982tik aurrera, Kulturako ministroa izan zen, baina 1992an postutik kendu zuten jarrera irekiegia zuelako. Unibertsitateko irakasle eta Liburutegi Nazionaleko buru izan da. 1997an Irango lehendakari aukeratu zuten. Berriz aukeratu zuten 2001ean, eta, 2005ean, gobernua utzi zuen, hauteskundeak Mahmoud Ahmadinejadek irabazi zituenean.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muhammad Khatami |