Neptunoz haraindiko objektu

Eguzkia abiapuntu gisa hartuta, Neptuno planetatik haratago kokatzen den edozein gorputz; besteak beste Kuiperren gerrikoko objektuak eta Oorten lainoan daudenak multzo horretan sartzen dira

Neptunoz haraindiko objektuak, osotasunean edo zati batean Neptunoz haraindi Eguzkia orbitatzen duten gorputzak dira. Neptunoz haraindiko objektuen artean azpibanaketa batzuk daude; horietan nagusienak dira Kuiper gerrikoa eta Oorten hodeia. 2008ko ekainaren 11ean Nazioarteko Astronomia Elkarteak onartutako ebazpenari esker, gaur egun, Neptunoz haraindiko planeta nanoak plutoide deitzen dira.

Neptunoz haraindiko objektuen irudikapena eskalan

Neptunoz haraindiko objektuak TNO (ingelesez: trans neptunian object) siglekin ere adierazten dira, bestalde, KBO (ingelesez: Kuiper belt object) siglekin ezin dira Neptunoz haraindiko objektu guztiak adierazi, Kuiper gerrikoan daudenak bakarrik adierazteko balio baitu. Gogoratu, Neptunoz haraindiko objektuak Kuiper gerrikokoan daudenez gain, Oorten hodeian daudenak ere berdin deitzen direla. Lehen aipatutako azpibanaketetaz gain, TNOek, plutinoak eta cubewanoak deritzen azpibanaketak ere badituzte.

90. hamarkadan ezagutzen ziren planeten orbiten inguruan egin ziren ikerketetatik orain arte, pentsatzen da Neptunotik haratago beste planeta bat egon daitekeela hainbat gorputzen orbitak aldatzen edo modu batean edo bestean eragina egiten (Ikus, Bederatzigarren planeta). Aipatzekoa da, Neptuno aurkitu aurretik planeta honen inguruan egon ziren teoriek bere aurkikuntza erraztu zutela.

Neptunoz haraindiko objektu aipagarriak

aldatu

2005eko ekainean, mila Neptunoz haraindiko objektutik gora ezagutzen ziren, horietatik ehun inguruk orbita doitasunez zehaztua zuten, eta beraz, MPCk ofizialki ezarritako zenbaki bat.

Kuiper gerrikoa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Kuiper gerrikoa»

Kuiper gerrikoan kokaturik dauden gorputzak beraien orbitaren ezaugarrien bidez sailkatzen dira. Alde batetik Neptunorekiko erresonantzia mota bat dutenak daude, 2:3, 1:2, 3:5, 4:7 etab. Bestetik, Neptunorekin orbita aldetik harremanik ez duten objektuak daude, ez dute inolako erresonantzia orbitalik, objektu horiei cubewtar edo Kuiper gerrikoko objektu klasiko deritze.

2ː3 Erresonantzia (plutinoak)
aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Plutino»

Erresonantzia guztien artean objektu gehien biltzen dituena da (92 baieztatutako objektu eta 104 posiblerekin)[1], alde handiarekin. Objektu hauen periodoa, bataz bestean, 250 urte ingurukoa izan ohi da. 2:3 erresonantziaren barnean dauden objektuei plutino ere deitzen zaie, Pluton planeta nanoa izan baitzen erresonantzia honetako partaide den aurkitu zen lehen kidea. Jarraian dituzue plutinorik garrantzitsuenak:[2]

Izena Diametroa (km) Perihelioa

(UA)

Afelioa (UA) Aurkitzailea(k) Data Irudia
Pluton 2306±20 29,67 48,83 Clyde William Tombaugh 1930  
Karonte 1207±3 James W. Christy 1978
Nix 46-137 Hubble espazio teleskopioa 2005  
Hidra 61-167
Zerbero 13-34 2011
Estigia 10-25 2012
1993 RO 90 31,462 46,628 David C. Jewitt eta Jane X. Luu 1993
1993 RP 70 34,863 43,795
1993 SB 130 26,719 51,572 I.P. Williams, A. Fitzsimmons eta D. O'Ceallaigh
1993 SC 363 32,095 46,7
Ixion 822 30,0009 49,0773 Deep Ecliptic Survey 2001  
Haumea 1300–1900 43,339 51,524 José L. Ortiz eta Michael E. Brown 2003  
Namaka 170 Brown, Trujillo, Rabinowitz 2005
Hiʻiaka 310
Orcus 917±25 30,53 48,31 2004  
Vanth 280–380 2005
Makemake 1430±14 38,590 52,840 2005  
2003 VS2 523+35,1−34,4 36,427 42,104 NEAT 2003
2003 AZ84 730 32,309 46,554 Brown, Trujillo
Huya 458,0±9.2 28,520 50,363 Ignacio Ferrín 2000  
3:5 Erresonantzia
aldatu

2008ko urrian, mota honetako 10 objektu aurkitu ziren. Bataz bestean, 275 urteko periodo orbitala dute. Jarraian hiru garrantzitsuenak:

Izena Diametroa (km) Perihelioa (UA) Afelioa (UA) Aurkitzailea(k) Data
2001 YH140 345±45 36,368 48,39 Brown, Trujillo 2001
1994 JS 121 33,095 51,954 David C. Jewitt, Jane X. Luu 1994
2003 US292 84 31,527 53,537 Marc Buie 2003
4:7 Erresonantzia
aldatu

Erresonantzia honetako gorputzek, bataz bestean, 290 urteko periodo orbitala dute. 2008ko urrian, horrelako 20 gorputz inguru zeuden aurkituak eta egiaztatuak. Gorputz hauek gutxi gorabehera, Eguzkitik 43,7 UAra daude eta txikiak izan ohi dira, orbita ia eliptikoak dituzte talde honetako gorputz gehienek. Jarraian garrantzitsuenak:

Izena Diametroa (km) Perihelioa (UA) Afelioa (UA) Aurkitzailea(k) Data
1999 CD158 420 37,52 49,88 Mauna Kea behatokia 1999
2002 PA149 265 35,812 51,03 Marc W. Buie 2002
2001 KP77 110–240 36,021 52,020 Marc W. Buie 2001
1999 HT11 146 38,858 49,231 Kitt Peak behatokia 1999
2000 OY51 101 33,45 53,42 Brett James Gladman 2000
1:2 Erresonantzia (twotinoak)
aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Twotino»

Erresonantzia honetan kokaturik dauden gorputzek, bataz bestean, 330 urteko periodo orbital bat dute eta Eguzkitik 47,8 UAra aurki daitezke. Gorputz hauek Eguzkitik hurrunen dagoen Kuiper gerrikoko zatian egon ohi dira, twotino izena ere hartzen dute aipatutako gorputzek. Twotinoek normalean 15 graduko makurdura baino txikiagoa eta eszentrikotasun moderatua izan ohi dute (0,1 < e < 0,3).[3]

Erresonantzia honetan, plutinoekin alderatuta oso gorputz gutxi aurkitu dira (2008ko urrian 14 baino ez ziren ezagutzen).[4] Azkeneko ikerketek diotenez, twotinoak plutinoak baino askoz ezegonkorragoak dira, uste da, duela 4 mila milioi urte bi erresonantzia hauetan gorputz kantitate beretsua zegoela, baina orbita aldaketen ondorioz, twotinoen biztanleria edo kopurua jatsi egin da milaka milioika urteetan zehar.[3][2] Jarraian twotinorik garrantzitsuenak:

Izena Diametroa (km) Perihelioa (UA) Afelioa (UA) Aurkitzailea(k) Data
2002 WC19 ~440 35,361 60,94 Palomar behatokia 2002
1998 SM165 287±36 29,902 65,154 Nichole M. Danzi[5] 1998
1999 RB216 153 33,655 61,184 C. A. Trujillo, D. C. Jewitt, eta Jane X. Luu[6] 1999
1996 TR66 139 28,911 67,51 D. C. Jewitt, C. A. Trujillo, Jane X. Luu, J. Chen 1996
2000 JG81 67 34,172 61,546 Silla behatokia 2000
2000 AF255 304 36,68 61,07 John J. Kavelaars, Alessandro Morbidelli 2000
2001 UP18 291 43,94 51,389 Marc W. Buie 2001
2000 QL251 149 37,422 57,708 Marc W. Buie 2000
2:5 Erresonantzia
aldatu

Bataz bestean, 410 urte irauten duen periodo orbitala dute. 2008ko urrian, 11 gorputz sailkatu ziren erresnonatzia honetan, denak ere Eguzkitik 55,4 UA inguruan kokaturik daude. Jarraian garrantzitsuenak:[2]

Izena Diametroa (km) Perihelioa (UA) Afelioa (UA) Aurkitzailea(k) Data Irudia
2002 TC302 584,1+105,6−88,0 39,199 71,870 Brown, Trujillo, Rabinowitz 2002
 
2003 UY117 270 32,488 78,65 Spacewatch 2003
2001 KC77 201 35,418 76,001 Marc W. Buie 2001
2002 GG32 160 35,87 75,17 Marc W. Buie 2002
1998 WA31 139 31,473 78,179 Marc W. Buie 1998
1:1 Erresonantzia (Neptunoren troiarrak)
aldatu

Aurkitutako gorputz batzuek, Neptunoren ardatzerdi handi ia berdina dute, beraz, gorputz hauek Neptunoren troiarrak deitura hartzen dute. Zehazki, Eguzkia-Neptuno Lagrangeren puntuen inguruan kokatzen dira gorputz hauek. 2012ko urrian, mota honetako 9 objektu zeuden aurkituta:

Azkeneko hirurak baino ez daude kokatuta Neptunoren L5aren inguruan, gainerakoak L4ean aurkitu daitezke.[7]

Beste erresonantziak
aldatu
  • Gorputz kantitate mugatu bat duten erresonantziak, goi ordeneko erresonantzia izenarekin ezagutzen dira. Jarraian mota honetako erresonantzien zerrenda, bakoitzak dituen objektuekin batera:
 
Haumearen 7:12 askapen nominala Neptuno geldirik agertzen den diagrama bat da.

Gorputz batzuk hurruneko erresonantzietan kokatzen dira:

Jarraian dituzue planeta nano batzuen erresonantziak izan daitezkeenak, baina oraindik frogatu gabeak daude:

Erresonantzia gabeak (cubewanoak)
aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Cubewano»

Cubewanoak, ''Kuiper gerrikoko objektu klasiko'' ere deituak, ingelesez, Classical Kuiper belt object (CKBO) Neptunorekiko inongo erresonantzia orbitalik betetzen ez duten Neptunoz haraindiko objektuak dira. Talde honetako gorputzei ezarri zitzaien izena, aurkitu zen lehenengotik dator, 1992 QB1 objektutik, ingelesez /kju:bi wʌn/ ahoskatzen da. Jarraian garrantzitsuenak:

Izena Diametroa (km) Perihelioa (UA) Afelioa (UA) Aurkitzailea(k) Data Irudia
1992 QB1 160 40,8754 46,5925 David C. Jewitt, Jane X. Luu 1992
1998 WW31 133±15 41,045 48,472 M. W. Buie 1998
 
S/(WW31) 1 110±12 Christian Veillet,

Alain Doressoundiram

2000
Varuna 757 40,494 45,313 R. McMillan 2000
 
Quaoar 1110 41,695 45,116 Chad Trujillo, Michael Brown 2002  
Weywot ≈ 170 Michael Brown, Terry-Ann Suer 2006
Logos 77±18 39,675 50,50 Trujillo, J. Chen,

D. C. Jewitt, Jane X. Luu

1997
 
Zoe 66 Hubble espazio teleskopioa 2001
Varda 705+81 −75 39.622 52.284 J. A. Larsen 2003
Chaos 612 40,929 50,269 Deep Ecliptic Survey 1998
2002 TX300 320 38.1057 48.954 NEAT 2002
 
2002 AW197 768 41,066 53,503 Brown 2002
 
2002 UX25 650 36,815 48,923 Spacewatch 2002
 

Disko sakabanatuko objektuak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Disko sakabanatua»

Disko sakabanatua Eguzki sistemako zonalde bat da, 30UA ingurutik ehundaka UAra zabaltzen dena. Jarrain gune honetako objekturik garrantzitsuenak:

Izena Diametroa (km) Perihelioa (UA) Afelioa (UA) Aurkitzailea(k) Data Irudia
2004 XR190 425–850 51,394 64,032 Lynne Jones, Brett Gladman,

John J. Kavelaars, Jean-Marc Petit,

Joel Parker eta Phil Nicholson.

2004
Gonggong 1230 ± 50 33,62 100,79 M. E. Brown, Schwamb,
David Lincoln Rabinowitz
2007  
Xiangliu < 100 Gábor Marton, Csaba Kiss, Thomas Müller 2010
1996 TL66 339±20 35,010 132,87 David C. Jewitt, Jane X. Luu,

J. Chen eta C. A. Trujillo

1996
Eris 2326 35 97 Michael E. Brown, C. A. Trujillo eta

David Lincoln Rabinowitz.

2005
 
Disnomia 350 Michael E. Brown, M. A. Van Dam,

A. H. Bouchez eta D. Le Mignant.

2005

Banandutako objektuak

aldatu

Objektu haueri batzuetan disko sakabanatuko kanpoaldeko objektuak ere deitzen zaie. Jarraian aurki ditzakezuen objektuek, seguruenik ez dute inolako orbita aldaketarik jasan Neptunoren eraginez, planeta honengandik hurrunegi daudelako. Objektu hauek adierazteko sednoide izena ere erabiltzen da, gutxi gorabehera beraien perihelioa 50 eta 75 UA inguruan dute.

Izena Diametroa

(km)

Perihelioa

(UA)

Ardatzerdi handia

(UA)

Afelioa

(UA)

Periastroaren

argumentua

(°)

Aurkitzailea(k) Data
2004 XR190[18][19] 335–850 51,49 ± 0,10 57,74 ± 0,02 64,00 ± 0,02 283.91 Lynne Jones 2004
2004 VN112[20][21] 130–300 47,332±0,004 328,8±1,6 610±3 327,22±0,07 Cerro Tololoko Behatokia[22] 2004
2005 TB190 ≈ 500 46,2 76,4 106,5 171.47 Becker, A. C. 2005
2000 CR105[18] ≈ 250 44,0 224 403 316,5 Lowell Behatokia 2000
1995 TL8 ≈ 350 40,0 52,5 64,5 83.589 A. Gleason 1995
2010 GB174 242[23] 48,5 361 673 347,3 KFHB 2010

Barnealdeko Oorten hodeia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Hillsen hodeia»

Hillsen hodeia, barnealdeko oorten hodeia eta barne hodeia[24] ere deitua,[25] Oorten hodeiaren barnealdean kokaturik egon daitekeen gorputz esferiko erraldoi bat da, bere barne mugak 2 UAtik 3×104 UAra kokaturik egon daitezke eta kanpo mugak 100 UAtik 3000 UAra. Jarraian, zonalde honetako objektu nagusienak.

Izena Diametroa (km) Perihelioa (UA) Afelioa (UA) Aurkitzailea(k) Data Irudia
Sedna 995±80 76,0917 ≈ 936 Brown, Trujillo, Rabinowitz 2003
 
2012 VP113 ~500 80,5 ± 0,6 446 ± 13 Scott Sheppard, Trujillo 2012

Oorten hodeia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Oorten hodeia»

Oorten hodeia gaur egun arte ezin izan da zuzenean begiztatu, uste denez, leku honen muga Eguzkitik argi urte batera egon daiteke, hau da, Eguzkitik hurbilen dagoen Proxima Centauri izarrerako bidean jarriko bagina, laino honen mugetara iristerakoan, bidearen laudena egina izango genuke. Jarraian gune honetan aurkitu diren objektu batzuk, esan beharra dago gune honetan, ustez, kometak eratzen direla.

Izena Diametroa (km) Perihelioa (UA) Afelioa (UA) Aurkitzailea(k) Data
2006 SQ372 50 – 100 24,17 2.005,38 Sloan Digital Sky Survey 2006
2008 KV42 58,9 20.217 71.760 KFHB 2008

Nemesis izar hipotetikoa Neptunoz haraindiko objektu gisa onartuko zen, hala ere, oraindik ez da frogatu bere existentzia.

Plutinoak eta plutoideak

aldatu

Akats larria izango litzake plutino eta plutoide hitzak nahastea. Bi terminoak ere Neptunoz haraindiko objektuak sailkatzeko erabiltzen dira, badaude objektu batzuk plutinoak eta plutoideak direnak batera, baina hala ere, bi terminoek esanahi ezberdina dute:

  • Plutinoak, Pluton planeta nanoaren antzeko ezaugarri orbitalak dituzten Neptunoz haraindiko objektuak dira. Gorputz bat plutino gisa sailkatzeko ez da kontuan hartzen bere tamaina.
  • Plutoideak, Pluton planeta nanoaren antzeko tamaina duten Neptunoz haraindiko objektuak dira. Gorputz bat plutoide gisa sailkatzeko ez da kontuan hartzen bere talde edo erresnonantzia orbitala.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Trans-Neptunian objects, 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
  2. a b c Zerrenda MPCren eskutik. 2008ko urria.
  3. a b M. Tiscareno, R. Malhotra (2008ko apirila). «Chaotic Diffusion of Resonant Kuiper Belt Objects». The Astronomical Journal 194 (3): 827-837. Bibkodea:2009AJ....138..827T. arXiv:0807.2835. doi:10.1088/0004-6256/138/3/827.
  4. Lykawka, Patryk Sofia & Mukai, Tadashi (2007ko uztaila). «Dynamical classification of trans-neptunian objects: Probing their origin, evolution, and interrelation». Icarus 189 (1): 213-232. Bibkodea:2007Icar..189..213L. doi:10.1016/j.icarus.2007.01.001.
  5. «List Of Transneptunian Objects».
  6. List Of Transneptunian Objects
  7. «List Of Neptune Trojans». Minor Planet Center. 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
  8. Marc W. Buie. «Orbit Fit and Astrometric record for 02GD32»(2005-04-11, 20 behaketa erabilita). SwRI (Space Science Department). Originaletik artxibatuta, 2015eko azaroaren 25ean. 2009ko otsailaren 5ean ikuskatuta.
  9. Marc W. Buie. «Orbit Fit and Astrometric record for 182397» (2007-11-09, 23 behaketa erabilita). SwRI (Space Science Department). 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
  10. Marc W. Buie. «Orbit Fit and Astrometric record for 119878» (2005-12-06, 41 behaketa erabilita). SwRI (Space Science Department). 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
  11. Marc W. Buie. «Orbit Fit and Astrometric record for 82075» (2004-04-16, 63 behaketetatik 62 erabilita). SwRI (Space Science Department). 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
  12. «MPEC 2008-K28 : 2006 HX122». Minor Planet Center. 2008ko maiatzaren 23. 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
  13. The Scattered Disk: Origins, Dynamics, and End States. Gomes, R. S.; Fernández, J. A.; Gallardo, T.; Brunini, A.
  14. Marc W. Buie. «Orbit Fit and Astrometric record for 03LA7» (2007-04-21 14 behaketetatik 13 erabiliz). SwRI (Space Science Department). 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
  15. Marc W. Buie. «Orbit Fit and Astrometric record for 03YQ179» (2008-03-03 24 behaketetatik 23 erabiliz). SwRI (Space Science Department). 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
  16. D. Ragozzine; M. E. Brown (2007ko irailaren 4). «Candidate Members and Age Estimate of the Family of Kuiper Belt Object 2003 EL61». The Astronomical Journal 134 (6): 2160-2167. Bibkodea:2007AJ....134.2160R. arXiv:0709.0328. doi:10.1086/522334.
  17. a b Tony Dunn. «Possible resonances of Eris (2003 UB313) and Makemake (2005 FY9. Gravity Simulator. 2018ko otsatilaren 4ean ikuskatua.
  18. a b E. L. Schaller and M. E. Brown (2007). «Volatile loss and retention on Kuiper belt objects». Astrophysical Journal 659: I.61-I.64. Bibkodea:2007ApJ...659L..61S. doi:10.1086/516709. 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
  19. E. L. Schaller and M. E. Brown (2007). «Volatile loss and retention on Kuiper belt objects». Astrophysical Journal 659: I.61-I.64. Bibkodea:2007ApJ...659L..61S. doi:10.1086/516709. 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
  20. Marc W. Buie (2007ko azaroaren 8). «Orbit Fit and Astrometric record for 04VN112». SwRI (Space Science Department). Originaletik artxibatua 2010ko abuztuaren 18an. 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
  21. «JPL Small-Body Database Browser: (2004 VN112)». 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
  22. «List Of Centaurs and Scattered-Disk Objects». 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
  23. Michael E. Brown (2013ko irailaren 10). «How many dwarf planets are there in the outer solar system? (updates daily)». California Institute of Technology. 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
  24. Astronomie, astéroïdes et comètes (franstesez) 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
  25. Begiratu ''Oorten hodeia'' edo ''Hillsen hodeia'' artikuluetan.

Kanpo estekak

aldatu