Piciformes
Piziforme (Piciformes) hegaztien klaseko izen bereko ordenako txoriez esaten da. Sei familia biltzen dira piziformen baitan: galbulidoak, bukonidoak, kapitonidoak, indikatoridoak, ranfastidoak eta pizidoak. 370 hegazti mota sartzen dira ordena honen baitan. Ezagunenak okila eta Ameriketako tropiko aldeko lurraldeetan bizi diren jakamarak eta tukanak dira. Madagaskar-en eta Ozeaniako uharte gehienetan izan ezik, munduko lurralde bero eta epel guztietan daude hedatuak piziformeak. Badira piziformeetan elkarren antz handirik ez duten familiak; galbulidoen familiako txori txiki moko-zorrotzak eta ranfastidoetako hegazti handi moko eskergakoak esate baterako, baina zangoetako giharrak eta atzaparrak egitura berekoak dituzte denek: hegazti igokariak dira, eta zuhaitz enborretan ibiltzeko eta haiei erpeak oratzean indar gehiago egiteko egokituak dituzte gihar horiek; hanketako behatzak erdiko biak aurrera zuzenduak eta alboetako beste biak atzera itzuliak dituzte. Ez dute migratzen. Elikatzeko eraz fruitujaleak edo intsektujaleak dira. Laboreetan kalte handia egiten duten intsektuak jaten dituztenez, hegazti onuragarriak dira laborantzarako.
Piciformes | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Superordena | Coraciimorphae |
Ordena | Piciformes |
Taxonomia
aldatu- Galbulae subordena
- Galbulidae familia
- Bucconidae familia
- Pici subordena
- Familia izengabekoa (fosil)
- Rupelramphastoides generoa
- Capitonides generoa
- Pici generoa
- Lybiidae familia
- Megalaimidae familia
- Ramphastidae familia
- Semnornithidae familia
- Capitonidae familia
- Miopiconidae familia (fosil)
- Picidae familia
- Indicatoridae familia
- Familia izengabekoa (fosil)
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-3-3 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.