Pobesko geltokia
Pobes Euskal Herriko Nafarroa Garaiko tren geltoki bat da, Erriberagoitia udalerrian kokatuta dagoena.
Pobes | |
---|---|
Kokapena | |
Udalerria | Erriberagoitia, Araba |
Geltokiaren datuak | |
Irekiera | 1863ko martxoaren 2a |
Itxiera | 2010eko urtarrilaren 1a |
Nasak | 1 |
Trenbideak | 1 |
Jabea | Trenbide Azpiegituren Administratzailea |
Geltokia 1863ko martxoaren 2an ireki zen eta 2010eko urtarrilaren 1an itxia.
Egoera
aldatuGeltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]
- Castejon — Bilbo: 160,400 kilometro-puntua
Historia
aldatuGeltokia 1863ko martxoaren 2an ireki zen, Nafarroa eta Bizkaia Errioxa eta Araba bidez lotu nahi zituen trenbidearen Miranda Ebro-Bilbo zatia ireki zuenean, Castejondik Bilborako Burdinbide Konpainia delakoak, Castejon-Bilbo burdinbidea.[2]
Berehala, konpainia hondatu egin zen eta Norteko Konpainiak bere gain hartu zuen. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideen konpainiaren esku geratu zen, bere titulartasuna mantendu zuen 1941ean nazionalizatu eta sortu berria zen RENFEn integratu zuten arte.[3]
2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[4]
Geltokian zerbitzua ematen zuten distantzia ertaineko zerbitzuak 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera utzi zioten geltokiari; beraz, estazioa itxita dago teknikoki, nahiz eta sarekoa izan.
Geltokia
aldatuGeltokia Pobes erdigunean dago.
Zerbitzuak
aldatuEz dago zerbitzuak geltokian.
Etorkizuna
aldatuEz dago etorkizuneko planik geltoki hau oraingoz barne hartzen duenik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «ABUAF - Tutera-Bilbo burdinbidea (Ribabellosa - geltokia)» www.abuaf.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- ↑ «Zaragozatik Iruñera eta Altsasura» web.archive.org 2011-01-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
- ↑ Herri Lanen Memoria 1884
- ↑ Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideak
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
|