Ramon de la Sota
Ramon de la Sota y Llano (Castro Urdiales, 1857ko urtarrilaren 20a - Getxo, 1936ko abuztuaren 17a) euskal enpresaburu, abokatu eta Eusko Alderdi Jeltzaleko politikari abertzale bat izan zen, bai eta Ramon de la Sota Aburto politikari abertzale eta finantza gizona nahiz Manuel de la Sota "Txanka" politikari abertzalearen aita ere. Bere ontziola eta meatzaritza negozioei esker, Euskal Herria nahiz Espainiako dirutza handienetakoaren jabe zen. Ingalaterrako erregeak berak ohorezko titulua eman zion, horregatik Sir Ramon de la Sota dei ziezaioten gustatzen zitzaion.
Ramon de la Sota | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ramón de la Sota y Llano |
Jaiotza | Castro Urdiales, 1857ko urtarrilaren 20a |
Herrialdea | Euskal Herria |
Heriotza | Getxo, 1936ko abuztuaren 17a (79 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Catalina Aburto Uribe |
Seme-alabak | |
Familia | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Unibertsitate Zentrala |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua, politikaria eta abokatua |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Euskal-Erria elkartea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera artean euskal abertzaletasunaren bultzatzaile ekonomiko nagusienetakoa izan zen.
Biografia
aldatuAlejandro de la Sota (jaiotzez Portugaletekoa) eta Alejandra de Llano (jaiotzez Castro Urdialeskoa) anderearen semea zen. Hogei urtez Muskiz udalerriko bere familiaren etxean bizi izan zen, eta 1868an Bigarren Karlistaldia hasi aurretik Bilbora joan eta bertako Bizkaitar Institutuan ikasi zuen, ondoren Madrilera zuzendu eta Madrilgo Unibertsitate Zentralean Zuzenbide ikasketak amaitu zituelarik. Bilbora itzuli eta bere ibilbide profesionalari ekingo dio. Hiri honetako merkatari baten alaba zen Catalina de Aburtorekin ezkondu zen.
Bibliografia
aldatu- Torres Villanueva, Eugenio (1990): "Ramón de la Sota: La contribución de un empresario vasco a la modernización económica y política de la España de la Restauración" Espacio, tiempo y forma. Serie V, Las elites en la modernización española, Historia contemporánea, Nº 3, 1, 1990, 191-198 orr.[1]. ISSN 1130-0124
- Torres Villanueva, Eugenio (1998): Ramón De La Sota y Llano, 1857-1936: Un Empresario Vasco, Lid.
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatu- Ramon de la Sotaren biografia. Auñamendi Entziklopedia. (Gaztelaniaz)