Stromness
Stromness (Eskoziako gaeleraz: Sróimnis, eskozieraz: Strumnis, norvegieraz: Straumsnes) Eskoziako Orkadak uhartediko bigarren herria da, Mainland uhartean kokaturik dagoena. 2011ko erroldaren arabera 1.758 biztanle ditu.
Stromness Sróimnis Strumnis | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Uhartedi | Orkadak |
Posta kodea | KW16 |
Geografia | |
Koordenatuak | 58°57′39″N 3°17′56″W / 58.9607°N 3.299°W |
Demografia | |
Biztanleria | 1.810 (2016) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01856 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Etimologia
aldatuNorvegierazko Straumsnes izenak "itsasaldi bizietako lurmuturra" esan nahi du. Vikingoen garaian Hamnavoe izena ere izan zuen, "kai segurua" esan nahi du.
Historia
aldatuXVI mendean bertan ostatua bazela aipatzen da baina XVII mendean garrantzia hartu zuen Ingalaterra Frantziarekin gerran egonik sarritan bertan atseden hartzen baitzuten itsasontziek, bai eta bale ehizan zebiltzan ontziek ere. James Cooken itsasontzietan ere hainbat herritar aritu ziren.
Stromnesseko museoan bale ehizako tresnez gain inuiten tresna ugari ere badago ikusgai. Etxe ugarik ere badituzte bale hortzekin egindako apaingarriak.
Iruditegia
aldatu-
Herriaren ikuspegia.
-
Parrokia.
-
Hotela.
-
Kaia.
-
Museoa.
-
Itsaslabarrak.
-
Stromness herria eta badia.