Edukira joan

Ad-Dhahiriya: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Ad-Dhahiriya» orriaren itzulpena eginez sortua
(Ez dago alderik)

15:07, 21 azaroa 2023ko berrikusketa

Ad-Dhahiriya, Al Dhirie, az-Zahiriya, al-Thahriyeh edo Dahariyeh ere esaten zaiona: (arabieraz: الظاهرية‎), Hebrongo Gobernazioan dagoen hiria da, Hebron hiritik 21 kilometro hego-mendebaldera, Zisjordaniako hegoaldean.[1][2] Palestinako Estatistiken Bulego Nagusiaren arabera, ad-Dhahiriia-k 41.541 biztanle inguru zituen 2023. urtearen erdialdean.[3]

Etimologia

Ad-Dhahiriya izena "Dhoher" kanaandar hitzetik erator liteke, "postua" esan nahi baitu, Egipto eta Siria lotzen zituen merkataritza-bidean tarteko hiria zelako. Beste aukera bat arabieratik eratortzea litzateke, "al Thaher" hitzetik, hots, “muino garaia”.[2]

Historia

Udalaren informazioaren arabera, ad-Dhahiriya Kanaango hiri garrantzitsua izan zen, gutxi gorabehera K. a. V. bosgarren milurtekoan sortu zena, eta garrantzia hartu zuen, Egipto eta Siria arteko merkataritza-ibilbidearen erdian kokatu baitzen.[2]

Claude Reigner Conder-ek eta Horatio Herbert Kitchener euren ikerketa ezagunean adierazi zutenez, kobazuloz beterik aurkitu zuten herria, seguruenik, Itun Zaharrean aipatzen den Debir antzinako hiria dela uste zuten.[4] Britaniar ingeniari militar horien esanetan, Ad-Dhahiriya erdian bazegoen gurutzaden aurrekoa ematen zuen dorre bat, agian garai kristau goiztiarrekoa edo erromatar garaikoa.[5]

Arkeologiaren bidez berretsi den tokiko tradizioaren arabera, Dhahiriya Baibars agintari mamelukoak (“†1277”) fundatu zuen.[6]

Otomandar aldia

1856an, Horatius Bonar elizgizon eskoziarrak herria eta gaztelu desitxuratua deskribatu zituen: "Bat-batean, espero ez genuen haitzarteko bihurgune batean, lasaitu egin ginen, gaztelu zaharra harkaitz garaien gainean ikustean, ilunabarrean; herri txiroa, zerbaiten zain dagoela ematen duena, bere txabola karratuak eta horiak dituela, bere dorreak bere itxura hobetzen laguntzen du. Puntu horretatik, dena baino ausartagoa eta garrantzitsuagoa dirudi; ez da El-Aujehn dagoena bezain isolatua, duela egun batzuk zeharkatu genuene, hain zeuzen, baina harkaitz malkartsu haren gainean ondo kokatuta dago. Ekialdeko gaztelu gehienek eta iparraldeko mugako "maskor" gehienek bezala, egun hobeak ikusi ditu eta une jakin batean erromatarren, gurutzatuen edo turkoen baluarte duina izan zen…"[7]

Ad-Dhahiriya, 1920ko hamarkadan

Bibliografia

Kanpoko estekak

  1. [1], 2022.
  2. a b c Applied Research Institute Jerusalem. (2009). Ciudad de Adh Dhahiriya. .
  3. Oficina Central de Estadísticas de Palestina. Projected Mid -Year Population for Hebron Governorate by Locality 2017-2026. .
  4. Conder y Kitchener, 1883, SWP III, p. 402
  5. Conder y Kitchener, 1883, SWP III, pp. 406-408
  6. Pringle, 1997, p. 47
  7. Bonar, 1858, p. 32