Arratia: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
17. lerroa: | 17. lerroa: | ||
[[Euskal Herria|Euskal Herriko]] beste baiara batzuei bezala ([[Urola]], [[Baldegobia]] eta abar), Arratiari izen femeninoa jarri zioten, kasu honetan, jainkosa pagana baten izena<ref>A. Larrea Beobide, komunikazio pertsonala, 2024ko otsailaren 22a''</ref>. |
[[Euskal Herria|Euskal Herriko]] beste baiara batzuei bezala ([[Urola]], [[Baldegobia]] eta abar), Arratiari izen femeninoa jarri zioten, kasu honetan, jainkosa pagana baten izena<ref>A. Larrea Beobide, komunikazio pertsonala, 2024ko otsailaren 22a''</ref>. |
||
[[Kristautasun|Kristautasunaren]] eraginaren aurretik, orduko klan eta pertsona garrantzitsuek erabaki zuten "''Arratia"'' izena jartzea bailarari. Ondoren, kristautasunaren garaian, jainkosa pagana horren energia negatiboa neutralizatzeko, beste bailara bati emakume kristau baten izena jarri zioten |
[[Kristautasun|Kristautasunaren]] eraginaren aurretik, orduko klan eta pertsona garrantzitsuek erabaki zuten "''Arratia"'' izena jartzea bailarari. Ondoren, kristautasunaren garaian, jainkosa pagana horren energia negatiboa neutralizatzeko, beste bailara bati emakume kristau baten izena jarri zioten, [[Arrate]] bailarari [[Eibar|Eibarren]], [[Gipuzkoa|Gipuzkoan]]. |
||
== Historia == |
== Historia == |
||
=== Historiaurrea === |
|||
[[Dima|Dimako]] udalbarrutian historiaurreko aztarnak aurkitu dira. [[Baltzola (leizea)|Baltzolako kobazuloan]] aztarna [[Neolitoa|neolitikoak]], [[Azil aldi|azilienseak]] eta [[Madeleine aldia|magdaleniensedun]] daude, eta bertan, animalien eta gizakien aztarnetaz gain, txanponak eta hilarriak aurkitu ziren. Kobazuloetan ''silex aziliense'' asko aurkitu ziren, baita animalien hezurrak eta neolitikoko aizkora bat ere, gaur egun [[Euskal Museoa (Baiona)|Euskal Museoan]] ikusgai dagoena<ref>{{erreferentzia|izenburua=Historia|argitaletxea=Dimako udala|hizkuntza=Euskara|url=https://www.dima.eus/eu-ES/Ezagutu-Dima/Udalerria/Orriak/Historia.aspx}}</ref>. |
|||
=== Erdi Aroa === |
=== Erdi Aroa === |
||
27. lerroa: | 30. lerroa: | ||
Jose Ignacio Andreu Uriarte|urtea=1526|izenburua=Fuero Nuevo de Vizcaya|ISBN=84-7406-005-2|hizkuntza=Gaztelania|url=https://www.forulege.com/dokumentuak/legeria/Fuero_Nuevo_de_Vizcaya.pdf}}</ref> hori islatuta gelditzen da. XVI. mendean, [[Ubide (Bizkaia)|Ubide]] Zeanuritik independizatuko da, hainbat kilometro banatzen zituztelako bi herriak. |
Jose Ignacio Andreu Uriarte|urtea=1526|izenburua=Fuero Nuevo de Vizcaya|ISBN=84-7406-005-2|hizkuntza=Gaztelania|url=https://www.forulege.com/dokumentuak/legeria/Fuero_Nuevo_de_Vizcaya.pdf}}</ref> hori islatuta gelditzen da. XVI. mendean, [[Ubide (Bizkaia)|Ubide]] Zeanuritik independizatuko da, hainbat kilometro banatzen zituztelako bi herriak. |
||
=== Aro Garaikidea === |
|||
'''Arratia Gerra Karlistetan''' |
'''Arratia Gerra Karlistetan''' |
||
16:25, 2 martxoa 2024ko berrikusketa
Arratia | |
---|---|
Euskal Herria | |
Zeanuriko ikuspegia. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerriak | Arantzazu, Areatza, Arteaga, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri |
Herri handiena | Igorre |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°07′37″N 2°48′55″W / 43.1269°N 2.8153°W |
Azalera | 395,9 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 14.233 (2023: 101) |
Dentsitatea | 35,95 biztanle/km² |
Arratia Bizkaiko hegoaldean kokatzen den mankomunitatea da, Bilboaldearen hegoaldean dago eta muga egiten du Arabarekin. Arratia bederatzi herri osatzen dute: Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri. 2023an 14.233 biztanle zituen; udalerririk populatuena Igorre da, 4209 biztanlerekin, eta biztanle gutxien dituen herria Ubide da, 182 biztanlerekin.
Etimologia
Euskal Herriko beste baiara batzuei bezala (Urola, Baldegobia eta abar), Arratiari izen femeninoa jarri zioten, kasu honetan, jainkosa pagana baten izena[1].
Kristautasunaren eraginaren aurretik, orduko klan eta pertsona garrantzitsuek erabaki zuten "Arratia" izena jartzea bailarari. Ondoren, kristautasunaren garaian, jainkosa pagana horren energia negatiboa neutralizatzeko, beste bailara bati emakume kristau baten izena jarri zioten, Arrate bailarari Eibarren, Gipuzkoan.
Historia
Historiaurrea
Dimako udalbarrutian historiaurreko aztarnak aurkitu dira. Baltzolako kobazuloan aztarna neolitikoak, azilienseak eta magdaleniensedun daude, eta bertan, animalien eta gizakien aztarnetaz gain, txanponak eta hilarriak aurkitu ziren. Kobazuloetan silex aziliense asko aurkitu ziren, baita animalien hezurrak eta neolitikoko aizkora bat ere, gaur egun Euskal Museoan ikusgai dagoena[2].
Erdi Aroa
Arratia historikoki Erdi Aroan sortzen da, baina bere historia dokumentatua 1000. urtean hasten da gutxi gorabehera. XI. mendean Eliza Katolikoak artzapez bat jarriko du Arantzazun, hori izango da abiapuntua elizak eta baselizak zabaltzeko bailaratik, baita han bizi ziren taldeak konpaktatzeko. Konpaktasun horretatik Bizkaiko euskalkiaren beste azpieuskalki sortuko da: arratiera.
Hasieran, Arratiako biztanleria sakabanatuta zegoen baserrietan, bost edo sei baserri egotean sortuko zen auzunea, eta auzune gehiago sortzean herria eratuko zen. Horrela sortuko dira Dima, Zeanuri, Igorre, Arantzazu eta Artea. XIV. mendean, zehazki 1338. urtean, sortuko da Areatza, baina hau ez da izango baserritarrek sortua; artisauak, merkatariak eta abarrek sortua baizik, eta harresi batez inguratuta egongo da[3]. Kaleak ere desberdinak izango dira ez direlako egongo baserriez osatuak. Horrez gain, Areatza Gaztelako forua izango da, ez Bizkaiko foruarena. Foru desberdinen menpe egoteak hainbat desberdintasun ekartzen zituen; adibidez, Areatzan, herentzia seme-alaba guztien artean banatu behar zen, beste herrietan aldiz seme zaharrenari uzten zitzaion guztia. 1526an idatzi zen foruan[4] hori islatuta gelditzen da. XVI. mendean, Ubide Zeanuritik independizatuko da, hainbat kilometro banatzen zituztelako bi herriak.
Aro Garaikidea
Arratia Gerra Karlistetan
Hasieratik, Arratiako jendea oso kristaua izango da eta ideologikoki oso kontserbadorea; horrek eragingo du jendeak karlisten alde egotea, eta 1876an, Gerra Karlista galtzean, foruak ere galtzea.
Areatza herri garrantzitsua izango da II. Gerra Karlistan, ezarriko direlako tropak estrategiak burutzeko. Horrez gain, II. Gerra Karlistan Lemoatxako bataila gertatuko da[5], karlistek galduko zutena; baina han parte hartu zuen konpainia bat gizon arratieraz osatuta zegoen osorik.
Arratia Gerra Zibilean
Gerra Zibilean eta Frankismoa garaian Arratiako egoera guztiz kontrakoa izan zen, ordurako garatuak egongo direlako euskal nazionalismoa eta EAJ bezalako alderdi politikoak. Nazionalek Barazarretik sartu ziren, Zeanurin, Areatzatik pasa ziren ia erresistentziarik gabe, Diman ere sartu ziren eta Igorre italiar faxisten hegazkinek bonbardatu zuten[6].
Ekonomia
Arratian, industrializazioa oso prozesu berantiarra izango da, lehenengo aldiz Lemoan sartuko da, han sortuko delako Cementos Lemona. Harrobia aprobetxatuz, hainbat fabrika eta industria kimikoak sortuko dira inguruan, eta Lemoa herri aberatsa bihurtuko da. Frankismo garaian geldialdi bat egongo da industrian, baina 60ko eta 70eko hamarkadetan berriro hasiko dira fabrikak instalatzen, batez ere Igorren; sortuko diren enpresen artean egongo dira Batz, Tecnichapa eta Tarabusi[7]. Orduan, baserritarrak hasiko dira jaisten eta pisuak erosten Igorren, eta 1000 biztanletik 4000 biztanle izatera pasako da. Baina 80ko hamarkadan egongo den krisi industrialarekin zabalkuntza hori amaituko da[8]. 2000. urtean zabalduko da Artean industria- eta poligono-aldea, baina gehienak biltegiak izango dira, ez fabrikak; hor zabalduko dira Guggenheim museoaren edo El Corte Inglesen almazenak.
Industrializazioaren aurretik, Arratiako ekonomia abeltzaintzan eta nekazaritzan oinarrituta zegoen. Horrez gain, basoan ere aritzen ziren ondoren ikatz begetala egiteko eta saltzeko protoindustriari. Protoindustria horretan egongo dira burdinolak, eta horiek erosiko dute ikatz begetal hori.
Gaur egun, nekazaritzarako ustiategiak 631 dira Arratia-Nerbioi eskualdean; Markina-Ondarroa zonaldean baino gehiago baina Enkarterrietan edo Durangaldean baino gutxiago[9]. Gauza bera gertatzen da abeltzaintzarekin; esate baterako, behi-ustiategiak 262 dira[10].
Industriari dagokionez, 2020an etekinak 20.345 eurokoak izan ziren. Beste eskualdeekin alderatuta, nahiko egonkor mantendu zen kontuan hartuta Bilbo Handiko industriak 125.251 euroko galera izan zuela. 2021ean 14.978 euroko igoera egon zen etekinetan; orokorrean, Bizkaian industriaren etekinak 976.224 eurokoak izan ziren urte horretan[11].
Hala ere, azken urteetan hirugarren sektoreak izan duen hedapena Arratian ere islatzen da. Izan ere, 2020ko BPGa 648.621 eurokoa izan zen, eta horren barruan, hirugarren sektorearena 332.695 eurokoa[12]. Lehenengo sektorearena 15.820 euro izan ziren eta bigarrenarena (energiarekin batera) 277.384 euro.
Geografia
Hidrografia
Harana zeharkatzen duen ibaia izen bereko ibaia da, Arratia ibaia. Ibai honek 25 kilometroko luzera du eta Ibaizabal ibaiak jasotzen duen emailerik garrantzitsuena; baina ibai honetara iritsi baino aurretik Indusi errekaren ura jasotzen du. Arratia ibaiaren iturburua Gorbeian dago eta Zeanurin dagoen Undurragako urtegiak jasotzen du bere ura. Urtegi honetan ere jasotzen da Zadorrako urtegietatik etorritako ura[13].
Arratia ibaiak eta Indusi errekak harana bitan banatzen du, eta bere eragina ikusi daiteke herrien hirigintzan[14].
Mendiak
Aramozko mendilerroa Urkiolako natura parkean dago, eta ekialdean Durangaldearen eta Arratiaren arteko muga egiten du. Mendikate hori Euskal Mendien sisteman dago, eta isurialde Atlantikoaren eta Mediterraneoaren arteko uren banalerroaren zati da. Paisaiari dagokionez, mendi hauek kareharriz osatuta daude, eta bere batez besteko altuera 800 metrokoa da itsas mailatik gora. Lora gehiena mendiaren gailurrean artadi atlantikoak eta elorri zuriak dira, mendi hegalean berriz, pagadi eta harizti aurkitu ahal dira, pinuarekin batera. Hemen aurkitu dezakegu Leungane mendia, 1008 metrokoa.[15][16]
Eskuagatzeko mendilerroa, Urkiola parkean, eta Aramozko mendilerroko ezaugarri antzekoak dauzka, hemen aurkitu ahal dira Arrietabaso 1018 metrokoa edo Kanpantorreta 1002 metrokoa.
Mendebaldean, berriz Gorbeiako mendigunea aurkituko dugu, Gorbeiako natura parkean. Hemen tontor nagusiena Gorbeiakoa da, 1482 metrokoa, eta Euskal Herri osoan ezaguna bere gurutzea eta bere altueragatik.
Ingurune berdeak
- Gorbeiako natura parkea Euskal Herrian dago, Bizkaia eta Araba probintzien artean, eta foru aldundiak babestutako parke naturala da. Gorbeia Parke Natural izendatu zuten 1994. urtean. Euskal Autonomia Erkidegoko parkerik zabalena da, eta 20.016 hektarea ditu.
- Baltzolako kobazuloak: Haitzulo hauek Dimako herrian daude, Urkiolako Parke Naturalaren barruan. milaka urtetan harriaren higaduraren ondorioz sortutako formazio naturalak dira.
Klima
Arratiako harana Bizkaiko barrualdean dago eta klima atlantikoa du, tenperatura moderatuak eta prezipitazio oso euritsuak baititu.
Tenperaturak epelak dira, negu leunekin. Arratia kostan ez badago ere, itsasoak eragin nabarmena izaten jarraitzen du bere kliman, horrela aire masa hotzak ozeanoaren tenperaturarekin epeltzen dira eta itsasertzera iristen direnean, masak ez dira hain hotzak. Hala ere, udak freskoak izan ohi diren arren, batzuetan bat-bateko beroaldi laburrak ere izaten dira, eta tenperatura 40ºC-ra ere iristen da, batez ere udan.[17]
Tenperatura altuenaren predikzioa | Tenperatura baxuenaren predikzioa | Euri egunak | |
---|---|---|---|
Urtarrila | 9º | 3º | 12 |
Otsaila | 10º | 3º | 11 |
Martxoa | 13º | 4º | 11 |
Apirila | 15º | 6º | 13 |
Maiatza | 18º | 8º | 11 |
Ekaina | 21º | 10º | 8 |
Uztaila | 23º | 12º | 5 |
Abuztua | 24º | 12º | 6 |
Iraila | 23º | 11º | 8 |
Urria | 19º | 9º | 11 |
Azaroa | 13º | 6º | 13 |
Abendua | 10º | 4º | 12 |
Batez bestekoa | 16,5º | 7,33º | 10,083 |
Taulan ikusi al daiteken bezala, tenperatura altuenak udako hilabetetan ematen dira: ekaina, uztaila eta abuztua. Hotzenak berriz, neguan. Horrela, batez besteko tenperaturarik altuena abuztuan da, 18ºC-rekin, eta baxuena urtarrilean da, 6Cº-rekin; horrela, oszilazio termikoa 12Cº-koa da, beraz, txikia da.[18]
Prezipitazioak 19mm-tik 110mm-ra bitartekoak dira urtero. Hilabeterik euritsuena azaroa da 13 euri egunekin, eta hilabeterik lehorrena uztaila 5 euri egunak. Hau da, azaroa trantsizio hilabete denez negua eta udazkenaren artean, logikoa da hilabete euritsua izatea. Bestetik, uztaila udan dagoenez normala da euri gutxiago egitea.
Arratia, haranean dagoenez, lainoa[19] sortzen da gau freskoen eta hezeguneen amaieran. Aire hotz eta trinkoa haranen hondoraino jaisten da, eta han hezegunea kondentsatzen da. Egunsentian, aire hotza beherago dago, eta beroa gorago; beraz, beroa trukatzea eragozten da, eta lainoak ordu gehiago iraun dezan laguntzen du, baita egunez ere.
Banaketa politikoa eta biztanleria
Bederatzi udalerriz osatuta dago Arratia, eta taula honetan alfabetikoki ordenatuta hauek dira[20]:
Herria | Biztanleria (2023/01/01) | Biztanleria sexuka (2023/01/01) | ||
---|---|---|---|---|
Gizon | Emakume | |||
Arantzazu | 412 | 218 | 194 | |
Areatza | 1232 | 591 | 641 | |
Arteaga | 763 | 386 | 377 | |
Bedia | 1112 | 539 | 573 | |
Dima | 1497 | 768 | 729 | |
Igorre | 4.209 | 2.072 | 2.137 | |
Lemoa | 3.585 | 1804 | 1781 | |
Ubide | 182 | 93 | 89 | |
Zeanuri | 1.241 | 615 | 626 |
Arratiako biztanle gehienak 20-64 adin-tartean daude; Ubide da adin-tarte honetan biztanle gehien dituen udalerria, %69’8, eta Arantzazu gutxien, %56’1. Beste aldetik, Arantzazu da biztanle gehien dituen herria 0-19 adin-tartean: %23’5; aldiz, Ubideko biztanleen %14’8 soilik dago adin-tarte horren barruan. Artea da herririk zaharkituena, %23’3 65 urte baino gehiago ditu; Ubide da adin-tarte honetan ehuneko baxuena duena: %15’4[21].
Udalerriak | Biztanleria udalerrika |
---|---|
|
Politika
Hurrengo taulan 2023ko hauteskundean ateratako emaitzak herriz herri azaltzen dira:
Herriak | EAJ-PNV | EH-BILDU | PSE-EE/PSOE | ELK-IU-AV | UHK | PP | Guztira zenbat boto |
Arantzazu | %38,66 | %59,66 | - | - | - | - | 245 |
Areatza | %42,58 | %53,04 | %1,87 | - | - | %0,47 | 666 |
Bedia | %65,16 | %28,06 | %3,71 | - | - | %o,48 | 635 |
Igorre | %50,96 | %44,44 | %1,53 | %0,86 | - | %0,67 | 2122 |
Lemoa | %56,33 | %38,00 | %1,54 | %2,48 | - | %0,88 | 1840 |
Ubide | %17,86 | - | %1,19 | - | %76,19 | - | 93 |
Zeanuri | %47,15 | %50,54 | %0,41 | - | - | - | 753 |
Taula hauetan ikus daitekeenez, Arratian EH BILDU eta EAJ alderdiak nagusitzen dira. Hala ere, PSOE alderdiak bozkaketa gutxi izan arren, presentzia asko duen alderdi bat da. Bestelako hirurak aldiz, bozkaketa oso solteak dituzte. Baina, UHK-ren kasuan, Ubiden bakarrik bozkatua izan da.[22]
Garraioa
Arratiako tranbiak eskualdea XX. mendeko lehenengo erdialdean lotu zuen Bilborekin eta Durangorekin, sasoi harten garrantzi handikoa izan zen.
N-250 errepideari esker, Tarragona, Bilbo eta Donostia lotzen dituen errepideak, Gasteiztik pasatuz, eskualde horretatik pasatzean herritarrek Bizkaiko hiribururako sarbide erraza dute. Horrela, herriak lotzeko Areatza, Zeanuri eta Artea herrietatik ere igarotzen da BI-3530 errepidea.
Garraio publikoari dagokionez, Euskotren Bediatik zein Lemoatik igarotzen da. Beste aldetik, hiru autobus-linea nagusi daude[23][24][25]:
Autobus-linea | Ibilbidea |
A3927 | Bilbao - Lemoa - Zeanuri |
A3917 | Bilbao - Galdakaoko ospitalea - Lemoa - Zeanuri |
A3925 | Bilbao - Lemoa - Otxandio - Ubide |
Bizkaibus geltoki batzuk daude Arratian. Zeanurin bost geltoki daude; Altzustan, Plaza Auzoan, Olabarrin, Zulaibarren eta Ugunaganen. Areatzan bi daude, Bolibar Egoitzan eta Areatzan. Artean bost daude; Biterin, Ugarten, Herriko Plazan, Bildosola Industrialgunean eta Bildosolan. Arantzazun bi daude; Olarran eta Zelaian. Igorren bost daude; Garben, Elexalden, Gezalan, Garakoien eta Urkizun. Lemoan bost daude Txitxotegin, Arraibin, Estaziñoan, Intzuntzan eta Mendietan eta bukatzeko Bedian bi daude; Elexalde eta Ganen.
Hizkuntzak
Arratiako hizkuntza koofizialak, Euskadiko beste eremutan bezala, euskara eta gaztelania dira, eta, beraz, biztanle guztiek ez dute ama-hizkuntza partekatzen.
- Zeanurin, 2021ean, biztanleen % 83,26 euskaldunak ziren, baina ama-hizkuntza gisa euskara murriztu egin da, 2006an % 71,89 izatetik 2021ean % 60,01 izatera igaro baita. Bestetik, Zeanurin, 2006an, pertsonen % 22,09k gaztelania zuten ama-hizkuntza. 2021ean, ordea, % 28,95ek gaztelania zuten hizkuntza nagusi[26].
- Ubiden, 2021ean, biztanleen % 67.66 euskaldunak ziren, baina ama-hizkuntza gisa euskara murriztu egin da, 2006an % 51.94 izatetik 2021ean % 37.86 izatera igaro baita. Ubiden, 2006an, pertsonen % 32,47k gaztelania zuten ama-hizkuntza. 2021ean, ordea, gaztelania duten pertsonen % 37,87k[27].
- Artean, 2021ean, biztanleen % 75.54 euskaldunak ziren, baina ama-hizkuntza gisa euskara murriztu egin da, 2006an % 68.87 izatetik 2021ean % 59.81 izatera igaro baita. Artean, 2006an, pertsonen % 25,37k gaztelania zuten ama-hizkuntza. 2021ean, ordea, % 29,1ek gaztelania zuten hizkuntza nagusi[28].
- Areatzan, 2021ean, biztanleen % 62.03 euskaldunak ziren, baina ama-hizkuntza gisa euskara murriztu egin da, 2006an %51.77 izatetik 2021ean % 39.03 izatera igaro baita. 2006an, Areatzan, pertsonen % 36,36k gaztelania zuten ama-hizkuntza. 2021ean, ordea, gaztelania duten pertsonen % 42,53k[29].
- Igorren, 2021ean, biztanleen % 67.45 euskaldunak ziren, baina ama-hizkuntza gisa euskara murriztu egin da, 2006an %54.12 izatetik 2021ean % 46.26 izatera igaro baita. Igorren, 2006an, pertsonen % 34,99k gaztelania zuten ama-hizkuntza. 2021ean, ordea, gaztelania duten pertsonen % 36,46k[30].
- Diman, 2021ean, biztanleen % 85.7 euskaldunak ziren, baina ama-hizkuntza gisa euskara murriztu egin da, 2006an %71.99 izatetik 2021ean % 60.43 izatera igaro baita. 2006an, Diman, pertsonen % 20,92k gaztelania zuten ama-hizkuntza. 2021ean, ordea, % 27,71k gaztelania zuten hizkuntza nagusi. Hau da, gaztelania ama-hizkuntza moduan handitu egin da[31].
- Arantzazun, 2021ean, biztanleen % 85.7 euskaldunak ziren, baina ama-hizkuntza gisa euskara murriztu egin da, 2006an %74 izatetik 2021ean % 55.39 izatera igaro baita. 2006an, Arantzazun, pertsonen % 24k gaztelania zuten ama-hizkuntzatzat. 2021ean, ordea, gaztelania hizkuntza nagusitzat duten pertsonen % 35,01 ziren[32].
- Lemoan, 2021ean, biztanleen % 56.16 euskaldunak ziren, baina ama-hizkuntza gisa euskara murriztu egin da, 2006an %42.69 izatetik 2021ean % 30.78 izatera igaro baita. 2006an, Lemoan, pertsonen % 48,13k gaztelania zuten ama-hizkuntza. 2021ean, ordea, gaztelania duten pertsonen % 53,69k[33].
- Bedian, 2021ean, biztanleen % 57.83 euskaldunak ziren, baina ama-hizkuntza gisa euskara murriztu egin da, 2006an %43.57 izatetik 2021ean % 32.83 izatera igaro baita. Bedian, 2006an, pertsonen % 48,30ek gaztelania zuten ama-hizkuntza. 2021ean, ordea, gaztelania duten pertsonen % 52,19k[34].
Arratia osatzen duten herri guztien batez bestekoa eginez, 2021ean biztanleria osoaren %70.43ak euskaraz egiten zekiela ateratzen da. Ehuneko horretatik, % 46,94k baino ez du euskara ama-hizkuntza, eta gaztelania ama-hizkuntza moduan handitu egin da. Hala, Arratian, batez beste, % 5,12ko gutxiengoak ez ditu ama-hizkuntza euskara eta gaztelania.
Arratia eskualdeko euskara gorde eta berreskuratzeko helburuarekin sortu zen duela urte batzuk Geure Berbategie programa[35]. Programa horrek bertako euskararen kontserbazioa bideratu nahi du; horretarako kanta herrikoiak, esaerak, aditzak, lexikologia, toponimia eta abar aztertu dira gordetzeko[36]. Kantak ezagutarazteko asmotan, AK-37 taldea sortu da, Igorreko Institutuko ikasleek osatuta. Talde horrek Gerra Zibilaren garaiko kantak moldatu dituzte Bizkaia osotik kontzertua eskaintzeko[37].
Hedabideak
Arratiako bailaran hiru hedabide nagusi daude:
Ondarea
Arkitektura zibila
Dorretxeak
Erdi aroan jauntxoak dorretxeak eraikitzen zituzten beraien lurrak babesteko eta gerrarako. Hauek ziren dorretxeen funtzioa. Igorren, Abeldaño familia bizi zen. Hauek Euskal Herriko historian asko markatu dute. Hots, garai hartan Euskal Herrian bi bando garrantzitsu egon ziren: ganboatarrak eta Oinaztarrak. Famili hau, ganbuinoen nagusia izan zen eta Igorreko palazioan bizi zen (gaur egun baserria)[38].
Erdi aroa bukatutzat eman zenean, Espainiako erregeak lurren arteko gerrak bukatzeko agindua eman zuen. Agindu hau betetzen ez zuenak erbesteratua izango zen eta bere ondare eta dorretxeak galduko zituen. Beraz, Arratian ez da dorretxerik mantentzen.
Jauregiak
Erdi aroa igarota, Bizkaiko jendea noblea zen. Hau da hidalgoa. Baina, titulua izan arren, ez ziren oso dirutsuak eta Bizkaiko Lurrak foruarengatik babestuta ez zeukaten jaberik. Beraz, lurrak famili baten izenpean egotea legez kontrakoa zen eta jauregiak eraikitzea oso garestia. Horregatik, Arratiako bailaran oso jauregi gutxi aurkitu daitezke. Zeanurin XVIII. eta XIX. mendean eraikitako estilo barroko eta rokokoko jauregi batzuk badaude. Areatzan Gudarien Plazan Marques de Riscal edo Gortazar jauregia dago[39]. XVI. mendean egiten hasi zen jauregia da eta XVII-XVIII. mendean bukatu zen. Estilo errenazentista batekin hasi eta estilo rokoko batekin amaitzen da. Azken hori ondo kontserbatutako fresko batean ikus daiteke. Jauregia urte askotan Rotaetxe familiarena izan zen. Gaur egun, udalaren esku dago.
Aipatzekoa da, Espainiako erregeak emandako aginduaren ondoren, dorretxeak jauregi bihurtu ziren. Baina, Gortazar jauregia sorreratik jauregia izan da.
Baserriak
Nekazaritzak bizirauteko baliabide justua ematen zuen. Nekazariek beren animaliak saltzen zituzten eta ikazkin gisa lan egiten zuten hilabete batzuetan. Horregatik, bailarako baserrietan aldaketa gutxi izan dira. Zeanurin XVI. mendeko baserriak dira nagusi. Diman, berriz, garai aberatsa izan zen, eta nekazariek baserriak berritzeko aprobetxatu zuten. Baserriak berritzen aitzindaria izan zen familia bat egon zen, Euskal Herriko historian eragina izan zuena. Zamakola familia da eta kale bat ere badute Bilbon.
Baserriak hiru solairuko forma kubikoa izaten hasi ziren. Beheko solairua ganaduarentzako ukuilua zen. Lehenengo solairuan familia bizi zen eta pisurik altuena janaria gorde eta lehortzeko biltegia zen. Diseinu honek herrian iraultza bat eragin zuen eta arrakasta handia izan zuen, diseinu honekin eraiki zen lehen baserriari "Caserio Arratiano" izena jarri zitzaion[40].
Mitologia
Harana gainerako penintsularekin inkomunikatuta zegoenez, ipuin mitologikoak, tradizioak, ohiturak... gorde egin dira, nahiz eta XIX. mendean Arrigorreaga, Zeberio, Artea eta Areatza lotzen zituen "Errege Bidea" izeneko bide bat egon, bailara leku isolatua izan da luzaroan.
Mitologiaren harira, gertaerak Gorbeialdean eta kobazuloetan gertatzen dira. Leku hauetan bizi zirenak hauek ziren: lamiak, jentilak, Tartalo, Gizotxo (tartalo moduko bat, beste erraldoi hiltzailea)...[41]
Baina, hartzaren inguruko kondairak Arratiako biztanleen artean eragin asko izan du. Izaki hau Baltzolako koban bizi zen eta bere kondairak dioenez, behin, janari bila joan zen eta herriko neskatila batez maitemindu zen. Emakumea bahitu eta bere koban giltzapetu zuen harremanak mantenduz berarekin. Seme bat izan zuten, erdi gizakia eta erdi hartza. Umeak amari esaten zion “ama, zer egiten dugu hemen, kobazulo barruan?”, eta amak erantzuten zion: “aitak, hartzak, ez du nahi gu irteterik, hemen egon behar gara”, eta umeak zera erantzuten zion: “ama, ni oraindik txikia naiz, baina urte batzuk barru indar nahiko izango dut harri hori kentzeko eta aukera izateko koba honetatik irteteko”. Nagusiagoa egin zenean, hitza bete zuen eta bere amarekin herrian bizitzen hasten da koskorragoa egin arte eta bere bizitza independentea egiten hasi arte. Gizakia bezain azkarra eta zuhurra zen eta hartza bezain boteretsua. Ezaugarri hauekin, kobazuloan zeuden ipotxengandik errementari lanak ikasi zituen. Beraz, herriz herri ibili zen jendeari irakasten armak, zaldientzako erradurak… nola egin. Bizkaian, Juantxo hartza bezala ezagutzen da izaki mitologiko hau. Gipuzkoan aldiz, Patxi errementeria izena dauka[42][43].
Azken izaki mitologiko aipagarriena Anbotoko Mari da. Baina, bere benetako izena “Anbotoko Señorea” da. Kondairak dioenez, Anboton urteko 6 hilabete igarotzen zituen eta bestelako sei hilabeteak bere bigarren etxean. Euskal Herriko leku desberdinetan, Mariren bigarren etxea desberdina da. Arratiarrentzako, Supelegor bere bigarren etxea da. Baina, Anbototik Supelegorrerako bidaia oso luzea dela kontuan izanda, Baltzolako koban geldialdi bat egiten zuen Marik.
Arratiar ezagunak
- Anbrosio Gorostiaga (Igorre, 1867-1926), albokaria.
- Jon Kurutz Ibargutxi (Ubide, 1883-1969), idazlea.
- Silbestre Elezkano "Txilibrin" (Igorre, 1912- Bilbo, 2003), albokaria.
- Leon Bilbao (Arteaga, 1916-1990), albokaria.
- Juan Mari Atutxa (Areatza, 1941-), EAJko politikaria.
- Juan Mari Atutxa Egiraun (Dima, 1959-), idazlea.
- Koldo Etxebarria (Lemoa, 1960-), margolaria.
- Iban Mayo (Igorre, 1977-), txirrindularia.
- Igor Estankona (Arteaga, 1977-), poeta.
Erreferentziak
- ↑ A. Larrea Beobide, komunikazio pertsonala, 2024ko otsailaren 22a
- ↑ Historia. Dimako udala.
- ↑ (Gaztelaniaz) Martínez Martínez, Sergio. (2015). Villas fracasadas en el desarrollo urbano medieval del País Vasco. , 216-220 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Fuero Nuevo de Vizcaya. ISBN 84-7406-005-2..
- ↑ Lemoatxako bataila gogorarazi guran, batzorde bat sortuko da. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Castresana, Elixane. (2023). “Hemos documentado un montón de bombardeos italianos en 1937 sin identificar". .
- ↑ (Gaztelaniaz) Iza-Goñola de Miguel, Javier. Luces y sombras de la industrialización vasca. 1880-1980 (II/II). , euskonews or..
- ↑ (Gaztelaniaz) López Cabia, David. (2019). «Los 80, una época económica difícil para España» economipedia.
- ↑ Eustat. «Explotaciones agrarias de la C.A. de Euskadi por territorio histórico y comarca según la formación y el sexo de la persona que dirige la explotación.» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Eustat. «Número y cabezas de ganado de las explotaciones agarias de la C.A. de Euskadi por territorio histórico y comarca según especie.» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Eustat. «Resultado de explotación de la industria en la C.A. de Euskadi por territorio histórico y comarca (miles de euros ).» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Eustat. «Valor añadido bruto (VAB) de la C.A. de Euskadi por ámbitos territoriales, según sectores de actividad. Precios corrientes (miles de euros).» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Arratia (ibaia). 2021-03-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «ARRATIA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «ARAMOTZ, Sierra de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Urrutia, Javier. «Mendikat → Leungana (1008 m)» www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
- ↑ «Euskalmet | Euskal Meteorologia Agentzia» www.euskalmet.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Tiempo en Arratia, Instituto (en Elexalde), Vizcaya - 14 días» www.eltiempo.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b88bf55ea1f734f3c6. (2005-02-25). «Nieblas» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
- ↑ Eustat. «Euskal AEko biztanleria, lurralde-eremuen eta jaiolekuaren arabera.» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
- ↑ Eustat. «Población de la C.A. de Euskadi por ámbitos territoriales, según razón entre los sexos, grupos de edad y nacionalidad.» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
- ↑ «Bizkaia.eus - Elecciones 2023» apli.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ Txantiloi:Gaztelania/Euskara A3917 Bilbo-Ospitalea-Lemoa-Zeanuri. Bizkaibus.
- ↑ Txantiloi:Gaztelania/Euskara A3927 Bilbo-Lemoa-Zeanuri. Bizkaibus.
- ↑ Txantiloi:Gaztelania/Euskara A3925 Bilbo-Lemoa-Otxandio-Ubide. Bizkaibus.
- ↑ «Datos Estadísticos de Zeanuri» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «Datos Estadísticos de Ubide» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «Datos Estadísticos de Artea» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «Datos Estadísticos de Areatza» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «Datos Estadísticos de Igorre» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «Datos Estadísticos de Dima» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «Datos Estadísticos de Arantzazu» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «Datos Estadísticos de Lemoa» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ «Datos Estadísticos de Bedia» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aldundiak eta Arratiako Udalen Mankomunitateak Geure Berbategie Arratiako hiztegi digitala aurkeztu dute. Bizkaiko Foru Aldundia.
- ↑ Larrea Beobide, Angel. (2013). Berbategitxoa: Arratiako berbetearen gitxieneko hiztegia. Milenio ISBN 8415495153..
- ↑ Arratia inguruko kanta partida AK-37 taldearen eskutik. Arratia Institutua.
- ↑ BEHE INPERIOA → MUNDU ERROMATARRAREN DESAGERPENA MENDEBALDEAN. UIB Apunte Bankua, 39 or..
- ↑ Garamendi, Gaizka. «Areatzako Gortazar Jauregiko fatxadaren xehetasuna (Bizkaia)» www.3digitala.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Valle de Arratia. Bizkaiko Foru Aldundia, 8 or..
- ↑ Larrea Beobide, Angel. (2012). Arratia inguruko ipuinak. Milenio ISBN 8492629843..
- ↑ Larrea Beobide, Angel. (2004). Errementariak, jainkosak eta sorginak: Mitoak eta magia Arratian. Milenio ISBN 849600970X..
- ↑ Larrea Beobide, Angel. (2004). Magiaz blai. Milenio ISBN 8496009653..