Olinpiar Jokoak: berrikuspenen arteko aldeak
16. lerroa: | 16. lerroa: | ||
== Antzinaroko Olinpiar Jokoak == |
== Antzinaroko Olinpiar Jokoak == |
||
{{Sakontzeko|Antzinaroko Olinpiar Jokoak}} |
{{Sakontzeko|Antzinaroko Olinpiar Jokoak}} |
||
⚫ | |||
[[Olinpiar Joko moderno]]<nowiki/>en oinarria [[Antzinaroko Olinpiar Jokoak|antzinako Olinpiar Jokoetan]] dago, honela deituak [[Olinpia]] hirian ([[Grezia]]) ospatzeagatik, [[Zeus]]<nowiki/>en santutegian. [[K. a. 776]]<nowiki/>an hasi ziren ospatzen eta hamabi mendetan zehar ospatu ziren, lau urtean behin, 393. urtera arte<ref>{{Erreferentzia|izenburua=olinpiko - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa|url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=olinpiko|aldizkaria=www1.euskadi.net|sartze-data=2019-10-08}}</ref>. |
[[Olinpiar Joko moderno]]<nowiki/>en oinarria [[Antzinaroko Olinpiar Jokoak|antzinako Olinpiar Jokoetan]] dago, honela deituak [[Olinpia]] hirian ([[Grezia]]) ospatzeagatik, [[Zeus]]<nowiki/>en santutegian. [[K. a. 776]]<nowiki/>an hasi ziren ospatzen eta hamabi mendetan zehar ospatu ziren, lau urtean behin, 393. urtera arte<ref>{{Erreferentzia|izenburua=olinpiko - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa|url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=olinpiko|aldizkaria=www1.euskadi.net|sartze-data=2019-10-08}}</ref>. |
||
Lehiaketara zenbait hiri-estatuetako eta antzinako Greziako erresumetako partaideak joaten ziren. Lau urteko aldia [[Olinpiada]] bezala ezagutzen zen, greziarrek denbora neurtzeko euren unitateetako bat bezala erabili zuten. Jokoetan, parte hartzen zuten hiri-estatuen arteko gatazkak atzeratu egiten ziren kirol-lehiaketak amaitu arte. Etsaitasunen etenaldi hau bake edo su-eten olinpiko bezala ezagutzen zen. Jokoak, [[Joko Panhelenikoa]]<nowiki/>k bezala ezagutzen den ziklo baten zati izan ziren, [[Pitiar Jokoak]], [[Nemeo Jokoak]] eta [[Joko Istmikoak]] ere barne hartzen zituena<ref name=":0" />. |
Lehiaketara zenbait hiri-estatuetako eta antzinako Greziako erresumetako partaideak joaten ziren. Lau urteko aldia [[Olinpiada]] bezala ezagutzen zen, greziarrek denbora neurtzeko euren unitateetako bat bezala erabili zuten. Jokoetan, parte hartzen zuten hiri-estatuen arteko gatazkak atzeratu egiten ziren kirol-lehiaketak amaitu arte. Etsaitasunen etenaldi hau bake edo su-eten olinpiko bezala ezagutzen zen. Jokoak, [[Joko Panhelenikoa]]<nowiki/>k bezala ezagutzen den ziklo baten zati izan ziren, [[Pitiar Jokoak]], [[Nemeo Jokoak]] eta [[Joko Istmikoak]] ere barne hartzen zituena<ref name=":0" />. |
||
⚫ | |||
Jolas horietan hainbat kirol ekitaldi, [[Borroka libre|borrokaldi]] eta [[lasterketa]] egiten ziren. Lasterketak, [[Pentatloi|pentatloia]] ([[luzera jauzi]]<nowiki/>a, [[disko jaurtiketa]], [[xabalina]], oinezko lasterketa eta borroka ([[Boxeo|boxeoa]], [[Borroka libre|borroka librea]], [[Pankration|pankrazioa]]) eta zaldi-ekitaldiak izaten ziren. Hiritar greko libreek soilik har zezaketen parte; garailea bere jaioterriko [[heroi]] bilakatzen zen eta haren omenez odak eta estatuak egiten ziren. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Antzinako Greziaren handitasuna|hizkuntza=eu|data=2002-12-21|url=https://www.argia.eus/albistea/antzinako-greziaren-handitasuna|aldizkaria=Argia|sartze-data=2019-10-08}}</ref> |
Jolas horietan hainbat kirol ekitaldi, [[Borroka libre|borrokaldi]] eta [[lasterketa]] egiten ziren. Lasterketak, [[Pentatloi|pentatloia]] ([[luzera jauzi]]<nowiki/>a, [[disko jaurtiketa]], [[xabalina]], oinezko lasterketa eta borroka ([[Boxeo|boxeoa]], [[Borroka libre|borroka librea]], [[Pankration|pankrazioa]]) eta zaldi-ekitaldiak izaten ziren. Hiritar greko libreek soilik har zezaketen parte; garailea bere jaioterriko [[heroi]] bilakatzen zen eta haren omenez odak eta estatuak egiten ziren. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Antzinako Greziaren handitasuna|hizkuntza=eu|data=2002-12-21|url=https://www.argia.eus/albistea/antzinako-greziaren-handitasuna|aldizkaria=Argia|sartze-data=2019-10-08}}</ref> |
||
25. lerroa: | 26. lerroa: | ||
== Olinpiar Joko Modernoak == |
== Olinpiar Joko Modernoak == |
||
[[Fitxategi:Baron Pierre de Coubertin.jpg|thumb|258x258px|[[Pierre de Coubertin]] baroia]] |
|||
[[1894]]an [[Pierre de Coubertin]] [[frantzia]]rrak berpiztu zituen jokoak eta [[Nazioarteko Olinpiar Batzordea]] (NOB) sortu zuen. |
|||
Olinpiar jokoak berpizteko interesa [[Greziaren independentzia gerra]]<nowiki/>rekin hasi zen, non greziarrek [[Otomandar Inperioa]]<nowiki/>ren aurka borrokatu zuten [[1821]]<nowiki/>ean. [[1833]]<nowiki/>an, [[Panagiotis Soutsos]] poeta eta editoreak Antzinateko Olinpiar Jokoak berrezartzea proposatu zuen<ref name=":1">{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=A Brief History of the Olympic Games|urtea=2008|abizena=Young|izena=David C.|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=John Wiley & Sons|ISBN=978-0-4707-7775-6}}</ref>. [[Evangelos Zappas]]<nowiki/>ek lehen Olinpiar Jokoak babestu zituen [[1859]]<nowiki/>an, [[Atenas]] hiriko plaza batean ospatu zirenak. Horietan parte hartu zuten atletak, jatorriz, Grezia eta Otomandar Inperiokoak ziren. Zappasek, gainera, [[Panathinaiko estadioa]]<nowiki/>ren zaharberritzea finantzatu zuen, etorkizuneko edizioak har zitzan<ref name=":1" />. |
|||
Estadio hau [[1870]]<nowiki/>ean eta [[1875]]<nowiki/>ean izan zen olinpiar jokoen egoitza<ref name=":1" />. [[1890]]<nowiki/>ean, [[Wenlockeko Olinpiar Joko]]<nowiki/>etara joan ondoren, [[Pierre de Coubertin]] frantziar baroia [[Nazioarteko Olinpiar Batzordea]] (NOB) sortzeko inspiratu zen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=SI.com - Rugby School motivated founder of Games - Wednesday July 7, 2004 9:41PM|data=2012-11-03|url=https://web.archive.org/web/20121103210208/http://sportsillustrated.cnn.com/2004/olympics/2004/07/07/bc.sport.olympics.coubertin/|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-10-08}}</ref>. Coubertinek [[Brookes]] eta [[Zappas|Zappasen]] lanetan oinarritu zituen bere ideiak, lau urtean behin ospatuko ziren nazioarteko Olinpiar Jokoak ezartzeko asmoz, eta [[Kongresu Olinpikoa]]<nowiki/>n aurkeztu zituen. Bilera hori [[1894]]<nowiki/>ko ekainaren 16tik 23ra egin zen, [[Parisko Unibertsitatea]]<nowiki/>n<ref>{{Erreferentzia|izenburua=I Olympic Congress - Paris 1894|hizkuntza=en|data=2019-09-06|url=https://www.olympic.org/paris-1894-olympic-congress|aldizkaria=International Olympic Committee|sartze-data=2019-10-08}}</ref>. Ekainaren 23an aho batez onartu zen Olinpiar Jokoen berpizkundea zehazten zuen ebazpen bat, gainera, hauen lehen edizioa Atenasen bi urte beranduago izango zela ezarri zen. Bi urte geroago, Coubertinek [[Vikelas]] ordezkatu zuen erakunde horretako presidente gisa<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Official Report 1896 page 1|hizkuntza=en|url=https://digital.la84.org/digital/collection/p17103coll8/id/6403/rec/2|aldizkaria=digital.la84.org|sartze-data=2019-10-08}}</ref>. |
|||
=== Atenas 1896 === |
|||
Lehendabiziko udako Olinpiar Jokoak [[1896]]an [[Atenas]]en ospatu zirenak izan zen. Bertan 12 herrialdeetako kirolariek parte hartu zuten. 1920 [[Anberes]]en egindako seigarren jokoak arte, ez zen egon zin egin eta [[bandera]]k zabaltzeko zeremoniarik. Batzuetan [[politika]] jokoekin nahasita ibili ziren; [[1936ko Udako Olinpiar Jokoak|Berlineko Olinpiadetan]] (1936) [[nazi]]en ideologia [[arrazista]]k ez zuen begi onez ikusi kirolari beltzen parte hartzea eta arrakasta; [[Munich]]ekoetan (1972) Israeleko parte hartzaileak [[Municheko sarraskia|hil zituzten]]. Kanadan (1976) Afrikar eta [[arabiar]] hemeretzi herri erretiratu egin ziren [[Zeelanda Berria]]ren parte hartzeagatik protesta egiteko. Arrazoia hau izan zen: Zeelanda Berriak Hego Afrikara ekipoa bidali izana, nahiz eta han [[apartheid]] politika erabili. |
Lehendabiziko udako Olinpiar Jokoak [[1896]]an [[Atenas]]en ospatu zirenak izan zen. Bertan 12 herrialdeetako kirolariek parte hartu zuten. 1920 [[Anberes]]en egindako seigarren jokoak arte, ez zen egon zin egin eta [[bandera]]k zabaltzeko zeremoniarik. Batzuetan [[politika]] jokoekin nahasita ibili ziren; [[1936ko Udako Olinpiar Jokoak|Berlineko Olinpiadetan]] (1936) [[nazi]]en ideologia [[arrazista]]k ez zuen begi onez ikusi kirolari beltzen parte hartzea eta arrakasta; [[Munich]]ekoetan (1972) Israeleko parte hartzaileak [[Municheko sarraskia|hil zituzten]]. Kanadan (1976) Afrikar eta [[arabiar]] hemeretzi herri erretiratu egin ziren [[Zeelanda Berria]]ren parte hartzeagatik protesta egiteko. Arrazoia hau izan zen: Zeelanda Berriak Hego Afrikara ekipoa bidali izana, nahiz eta han [[apartheid]] politika erabili. |
||
12:39, 8 urria 2019ko berrikusketa
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Olinpiar Jokoak edo Joko Olinpikoak munduko hainbat tokitako atletek parte hartzen duten diziplina anitzeko nazioarteko kirol ekitaldirik handiena dira. Olinpiar Jokoak kirol munduko lehiaketa nagusitzat hartzen dira, berrehun nazio parte-hartzaile baino gehiagorekin. Lau urtean behin antolatzen dira, bai uda partean bai eta baita neguan ere. Udako eta Neguko Olinpiar Jokoen artean bi urteko tartea dago[1].
Olinpiar Joko modernoak K. a. VIII. mendeko Antzinako Olinpiar Jokoetan inspiratu ziren. Antzinaroan antolatutakoen antzeko ekitaldi batzuk egiteko ideia sortu zen, nagusiki Pierre Frèdy noble frantsesaren gestioei esker zehaztuko zirenak, Coubertingo baroia. Coubertin baroiak Nazioarteko Olinpiar Batzordea (NOB) sortu zuen 1894an. Ordutik, NOB bihurtu da Olinpiar Mugimenduaren organo koordinatzailea, haren egitura eta agintea zehazten duen Olinpiar Gutunarekin[2].
Aro Modernoko Olinpiar Jokoen lehen edizioa Atenasen egin zen, Greziako hiriburuan, 1896ko apirilak 6tik aurrera. Ekitaldi hartatik, lau urtean behin egin dira munduko hainbat hiritan, eta salbuespen bakarrak 1916, 1940 eta 1944ko edizioak izan dira, Lehen eta Bigarren Mundu Gerraren leherketaren ondorioz.
XX. eta XXI. mendeetan mugimendu olinpikoak izan duen bilakaerak hainbat aldaketa ekarri ditu Olinpiar Jokoetan. Egokitzapen horietako batzuen artean daude neguko kiroletarako Neguko Jokoen sorrera, ezintasunen bat duten atletentzako Paralinpiar Jokoak eta atleta nerabeentzako Gazteen Olinpiar Jokoak[3].
NOBk hainbat aurrerapen ekonomiko, politiko eta teknologikotara egokitu behar izan du. Horren ondorioz, Olinpiar Jokoak amateurismo hutsetik urrundu dira, Coubertinek aurreikusitakoaren arabera, atleta profesionalen parte hartzea ahalbidetzeko. Masa komunikabideen gero eta garrantzi handiagoak enpresen babesaren eta Jokoen merkaturatzearen gaiari ekin zion.
Olinpiar Mugimenduak kirol bakoitzeko nazioarteko federazioak, Olinpiar Batzorde Nazionalak eta edizio bakoitzeko Batzorde Antolatzaileak ditu. NOB da egoitza hiria aukeratzeko arduraduna. Olinpiar Gutunaren arabera, hiri anfitrioiaren ardura da Jokoak antolatzea eta finantzatzea. Hainbat ikur eta zeremonia olinpiko daude, hala nola bandera eta zuzi olinpikoak, baita irekiera eta itxiera zeremoniak ere. Ekitaldi bakoitzean lehen, bigarren eta hirugarren mailako irabazleek domina olinpikoak jasotzen dituzte: urrea, zilarra eta brontzea, hurrenez hurren.
Antzinaroko Olinpiar Jokoak
Olinpiar Joko modernoen oinarria antzinako Olinpiar Jokoetan dago, honela deituak Olinpia hirian (Grezia) ospatzeagatik, Zeusen santutegian. K. a. 776an hasi ziren ospatzen eta hamabi mendetan zehar ospatu ziren, lau urtean behin, 393. urtera arte[4].
Lehiaketara zenbait hiri-estatuetako eta antzinako Greziako erresumetako partaideak joaten ziren. Lau urteko aldia Olinpiada bezala ezagutzen zen, greziarrek denbora neurtzeko euren unitateetako bat bezala erabili zuten. Jokoetan, parte hartzen zuten hiri-estatuen arteko gatazkak atzeratu egiten ziren kirol-lehiaketak amaitu arte. Etsaitasunen etenaldi hau bake edo su-eten olinpiko bezala ezagutzen zen. Jokoak, Joko Panhelenikoak bezala ezagutzen den ziklo baten zati izan ziren, Pitiar Jokoak, Nemeo Jokoak eta Joko Istmikoak ere barne hartzen zituena[3].
Jolas horietan hainbat kirol ekitaldi, borrokaldi eta lasterketa egiten ziren. Lasterketak, pentatloia (luzera jauzia, disko jaurtiketa, xabalina, oinezko lasterketa eta borroka (boxeoa, borroka librea, pankrazioa) eta zaldi-ekitaldiak izaten ziren. Hiritar greko libreek soilik har zezaketen parte; garailea bere jaioterriko heroi bilakatzen zen eta haren omenez odak eta estatuak egiten ziren. [5]
Ofizialki amaitu zireneko datari dagokionez, adituen artean adostasunik ez badago ere, datarik onartuena 393. urtea da. Erromatar Inperioan kristautasunaren domeinuaren hasiera data, Teodosio I.a enperadoreak kultu eta praktika pagano guztiak ezabatuak izango zirela agindu zuenean. Ohi aipatzen den beste data bat 426. urtea da. Bere oinordekoak, Teodosio II.ak, greziar tenplu guztiak suntsitzeko agindu zuenean [6].
Olinpiar Joko Modernoak
Olinpiar jokoak berpizteko interesa Greziaren independentzia gerrarekin hasi zen, non greziarrek Otomandar Inperioaren aurka borrokatu zuten 1821ean. 1833an, Panagiotis Soutsos poeta eta editoreak Antzinateko Olinpiar Jokoak berrezartzea proposatu zuen[7]. Evangelos Zappasek lehen Olinpiar Jokoak babestu zituen 1859an, Atenas hiriko plaza batean ospatu zirenak. Horietan parte hartu zuten atletak, jatorriz, Grezia eta Otomandar Inperiokoak ziren. Zappasek, gainera, Panathinaiko estadioaren zaharberritzea finantzatu zuen, etorkizuneko edizioak har zitzan[7].
Estadio hau 1870ean eta 1875ean izan zen olinpiar jokoen egoitza[7]. 1890ean, Wenlockeko Olinpiar Jokoetara joan ondoren, Pierre de Coubertin frantziar baroia Nazioarteko Olinpiar Batzordea (NOB) sortzeko inspiratu zen[8]. Coubertinek Brookes eta Zappasen lanetan oinarritu zituen bere ideiak, lau urtean behin ospatuko ziren nazioarteko Olinpiar Jokoak ezartzeko asmoz, eta Kongresu Olinpikoan aurkeztu zituen. Bilera hori 1894ko ekainaren 16tik 23ra egin zen, Parisko Unibertsitatean[9]. Ekainaren 23an aho batez onartu zen Olinpiar Jokoen berpizkundea zehazten zuen ebazpen bat, gainera, hauen lehen edizioa Atenasen bi urte beranduago izango zela ezarri zen. Bi urte geroago, Coubertinek Vikelas ordezkatu zuen erakunde horretako presidente gisa[10].
Atenas 1896
Lehendabiziko udako Olinpiar Jokoak 1896an Atenasen ospatu zirenak izan zen. Bertan 12 herrialdeetako kirolariek parte hartu zuten. 1920 Anberesen egindako seigarren jokoak arte, ez zen egon zin egin eta banderak zabaltzeko zeremoniarik. Batzuetan politika jokoekin nahasita ibili ziren; Berlineko Olinpiadetan (1936) nazien ideologia arrazistak ez zuen begi onez ikusi kirolari beltzen parte hartzea eta arrakasta; Munichekoetan (1972) Israeleko parte hartzaileak hil zituzten. Kanadan (1976) Afrikar eta arabiar hemeretzi herri erretiratu egin ziren Zeelanda Berriaren parte hartzeagatik protesta egiteko. Arrazoia hau izan zen: Zeelanda Berriak Hego Afrikara ekipoa bidali izana, nahiz eta han apartheid politika erabili.
Neguko Olinpiar Jokoak 1924. urtetik ospatzen dira, lehendabizikoak Chamonix izanik. 1992. urtera arte udako eta neguko Olinpiar Jokoak urte berean egiten ziren, baina NOBk ondorengo neguko Olinpiar Jokoak bi urte aurreratzea eta udakoetatik bereiztea adostu zuen. Hala, 1994an neguko Olinpiar Jokoak Lillehammerren egin zituzten.
Gaur egun arte munduko bi gerrek gelditu dituzte Olinpiar Joko Garaikideak. Aurrena Lehen Mundu Gerra izan zen, gerra honek 1916ko Berlingo Olinpiar Jokoak bertan behera uztera behartu zuen. Beste guda Bigarren Mundu Gerra izan zen. Gerrate honek 1940ko Tokiokoak eta 1944ko Londreskoak bertan behera uztera behartu zuen.
Aro garaikideko ekitaldiak
Udakoak.
- 1896 Atenas (Grezia)
- 1900 Paris (Frantzia)
- 1904 Saint Louis (AEB)
- 1906 Atenas (Grezia) Tartekatutako jokoak, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak egun ez ditu onartzen.
- 1908 Londres (Erresuma Batua)
- 1912 Stockholm (Suedia)
- 1916 Berlin (Alemania) Edizio hau bertan behera utzi zen, Lehen Mundu Gerraren ondorioz.
- 1920 Antwerp (Belgika)
- 1924 Paris (Frantzia)
- 1928 Amsterdam (Herbehereak)
- 1932 Los Angeles (AEB)
- 1936 Berlin (Alemania)
- 1940 Tokio (Japonia) eta Helsinki (Finlandia) Edizio hau bertan behera utzi zen, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz.
- 1944 Londres (Erresuma Batua) Aurrekoa bezala bertan behera utzi zen edizio hau, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz.
- 1948 Londres (Erresuma Batua)
- 1952 Helsinki (Finlandia)
- 1956 Melbourne (Australia) eta Stockholm (Suedia)
- 1960 Erroma (Italia)
- 1964 Tokio (Japonia)
- 1968 Mexiko Hiria (Mexiko)
- 1972 Munich (Alemania)
- 1976 Montreal (Kanada)
- 1980 Mosku (SESB)
- 1984 Los Angeles (AEB)
- 1988 Seul (Hego Korea)
- 1992 Bartzelona (Katalunia, Espainia)
- 1996 Atlanta (AEB)
- 2000 Sydney (Australia)
- 2004 Atenas (Grezia)
- 2008 Beijing (Txina)
- 2012 Londres (Erresuma Batua)
- 2016 Rio de Janeiro (Brasil)
- 2020 Tokio (Japonia)
- 2024 Paris (Frantzia)
- 2028 Los Angeles (AEB)
Negukoak
Hasiera batean, Neguko Olinpiar Jokoetako oraingo kiroletako batzuk, izotz gaineko hockeya eta patinaje artistikoa kasu, Udako Olinpiar Jokoetako kirol bezala hasi ziren agertzen. Baina, halako batean, izotzetan eta elurretan egiten ziren kirolentzako Olinpiar Joko propioak sortu ziren. Horrela Neguko Olinpiar Jokoak 1924tik 1992ra Udako Olinpiar Jokoen urte berean ospatzen ziren, baina, 1992ko jokoen ondoren, Udako Olinpiar Jokoen bi edizioren artean sartzea erabaki zen.
- 1924 Chamonix (Frantzia)
- 1928 Sankt Moritz (Suitza)
- 1932 Lake Placide (AEB)
- 1936 Garmisch-Partenkirchen (Alemania)
- 1940 Sankt Moritz (Suitza) eta Garmisch-Partenkirchen (Alemania) Edizio hau, bertan behera geratu zen, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz.
- 1944 Cortina d'Ampezzo (Italia) Aurrekoa bezala, Neguko Olinpiar Jokoen edizio hau, bertan behera geratu zen, arrazoi berarengatik
- 1948 Sankt Moritz (Suitza)
- 1952 Oslo (Norvegia)
- 1956 Cortina d'Ampezzo (Italia) 12 urte lehenago, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, ezin izan zena, urte honetan lortu zuen herri italiar honek.
- 1960 Squaw Valley (AEB)
- 1964 Innsbruck (Austria)
- 1968 Grenoble (Frantzia)
- 1972 Sapporo (Japonia)
- 1976 Innsbruck (Austria)
- 1980 Lake Placide (AEB)
- 1984 Sarajevo (Jugoslavia)
- 1988 Calgary (Kanada)
- 1992 Albertville (Frantzia)
- 1994 Lillehammer (Norvegia) Edizio hau, Udako Olinpiar Jokoen bi edizioren artean tartekatu zen lehena izan zen, ordu arte udakoen urte berean ospatu baitziren.
- 1998 Nagano (Japonia)
- 2002 Salt Lake City (AEB)
- 2006 Torino (Italia)
- 2010 Vancouver (Kanada)
- 2014 Sotxi (Errusia)
- 2018 Pyeongchang (Hego Korea)
- 2022 Beijing (Txina)
- 2026 Milan eta Cortina d'Ampezzo (Italia)
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Olympic Games | History, Locations, & Winners» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2019-10-02).
- ↑ Olympia Charter. .
- ↑ a b The Olympic Games in Antiquity. .
- ↑ «olinpiko - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2019-10-08).
- ↑ «Antzinako Greziaren handitasuna» Argia 2002-12-21 (Noiz kontsultatua: 2019-10-08).
- ↑ (Ingelesez) Crowther, Nigel B.. (2007). The Ancient Olympic Games. Sport in Ancient Times. Greenwood Publishing Group. ISBN 978-0-275-98739-8...
- ↑ a b c Young, David C.. (2008). A Brief History of the Olympic Games. John Wiley & Sons ISBN 978-0-4707-7775-6..
- ↑ «SI.com - Rugby School motivated founder of Games - Wednesday July 7, 2004 9:41PM» web.archive.org 2012-11-03 (Noiz kontsultatua: 2019-10-08).
- ↑ (Ingelesez) «I Olympic Congress - Paris 1894» International Olympic Committee 2019-09-06 (Noiz kontsultatua: 2019-10-08).
- ↑ (Ingelesez) «Official Report 1896 page 1» digital.la84.org (Noiz kontsultatua: 2019-10-08).
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olinpiar Jokoak |