Gina Gershon
Gina Gershon | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Los Angeles, 1962ko ekainaren 10a (62 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Emerson College (en) Circle in the Square Theatre School (en) New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola Beverly Hillseko bigarren hezkuntza institutua |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, abeslaria, telebista-aktorea, gidoilaria, antzerki aktorea, ahots-aktorea, aktorea, zinema ekoizlea eta film-zuzendaria |
Musika instrumentua | ahotsa |
|
Gina Gershon (Los Angeles, Kalifornia, 1962ko ekainaren 10a) zinema, antzerki eta telebistako aktore estatubatuarra da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stan Gershon eta Mickey Koppel juduen alaba da. Beverly Hills High School-era (Los Angeles) joan zen, Lenny Kravitzekin, zeinaren oso laguna baita.
1986an hasi zen zinean Bella in rose filmean, baina ospe handiagoa lortu zuen Paul Verhoevenen Showgirls-en eta Wachowskitarren Bound filmeetan.
Beste rol nabarmen batzuk izan ditu Face/Off (1997), The Insider (1999), Demonlover (2002), , Five Minarets in New York (2010), House of Versace (2013) eta Rifkin's Festival (2020), Donostian filmatua Woody Allenen zuzendaritzapean. Donostiako filmaketaz esan zuen Gershonek "sekulako udako kanpamendu onena" suertatu zela, eta defenditu zuen Allenen lana, haren kontrako salaketak oinarririk gabeak direlakoan[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Biografia de Gina Gershon. .
- ↑ (Ingelesez) «Gina Gershon Defends Working on Woody Allen’s Next Film: “This Man Is Not a Sexual Predator”» The Hollywood Reporter 2019-08-20 (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).