Edukira joan

Bernard Clavel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernestobanpiroa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:56, 3 martxoa 2019
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Bernard Clavel

Bizitza
JaiotzaLons-le-Saunier1923ko maiatzaren 29a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaChambéry2010eko urriaren 5a (87 urte)
Hobiratze lekuaCemetery of Frontenay (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, haur literaturaren idazlea, arte-kritikaria eta kazetaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaGoncourt Akademia
Coordination for Non-violence and Peace Education (en) Itzuli
Mugimenduaproletarian literature (en) Itzuli
Frantziako Erresistentzia
Indarkeria eza
Genero artistikoaRoman du terroir (en) Itzuli

IMDB: nm0165397 Find a Grave: 59710283 Edit the value on Wikidata

Bernard Clavel (Lons-le-Saunier, 1923ko maiatzaren 29a - La Motte-Servolex, 2010eko urriaren 5a) frantses idazlea izan zen.

Gozo-saltzaile, margolari eta kazetari gisa aritu zen lanean. Literaturan 1956an hasi zen L'Ouvrier de la nuit (Gaueko langilea) lanarekin eta ondoren egin zituen Vorgine (1957), Qui m'emporte (1958, Eramaten nauenak). Lehenengo lanak oso herrikoiak izan ziren, eta arrakasta handia izan zuten: L'Espagnol (1959, Espainiarra), Malataverne (1960), La Maison des autres (1962, Besteen etxea), Le Voyage du père (1965, Aitaren bidaia). 1968an Goncourt saria irabazi zuen Fruits de l'hiver (Neguko fruituak) lanarekin. Pertsona xume eta ilunei arreta berezia jartzen zien, eta, aldi berean, erakarmen izugarria erakutsi zuen naturarekiko: Célébration du bois (1962, Zuraren ospakizuna), L'arbre qui chante (1967, Abesten duen zuhaitza), Arbres (1981, Zuhaitzak). Urteen joanean bere eleberriak tradizioen eta printzipioen fideltasunari buruzko gogoeta bihurtu ziren, eta pertsonaiak alegoriara jo zuten: Les Roses de Verdun (1994, Verduneko arrosak), Le Soleil des morts (1998, Hildakoen eguzkia), Carcajou (1996). Horiez gainera, haurrentzako ipuinak idatzi zituen: La Maison du canard bleu (1972, Ahate urdinaren etxea), Le Voyage de la boule de neige (1975, Elur-malutaren bidaia), Le Mouton noir et le loup blanc (1984, Arkume beltza eta otso zuria), Le Roi des poissons (1984, Arrainen errege), Au cochon qui danse (1986, Dantza egiten duen zerria). 1971n Goncourt akademiako kide hautatu zuten, baina 1977an dimisioa aurkeztu zuen. 1998an ez zuen onartu Ohorezko Legioko domina.

Bibliografia hautatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • La Grande Patience saila
    1. La Maison des autres, 1977
    2. Celui qui voulait voir la mer, 1963
    3. Le Cœur des vivants, 1964
    4. Les Fruits de l'hiver, 1968
  • Les Colonnes du ciel saila
    1. La Saison des loups, 1976
    2. La Lumière du lac, 1977
    3. La Femme de guerre, 1978
    4. Marie Bon pain, 1980
    5. Compagnons du Nouveau Monde, 1981
  • Le Royaume du nord saila
    1. Harricana 1983
    2. L’Or de la terre 1984
    3. Miséréré 1985
    4. Amarok 1987
    5. L’Angélus du soir 1988
    6. Maudits sauvages 1989

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernard Clavel Aldatu lotura Wikidatan