Lappland
Itxura
Lappland | ||
---|---|---|
Suedia | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Suedia | |
Suediaren banaketa administratiboa | Västerbottengo konderria | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 65°55′44″N 16°44′35″E / 65.929°N 16.743°E | |
Azalera | 109.702 km² | |
Demografia | ||
Biztanleria | 89.298 (2020ko abenduaren 31) −693 (2019) | |
Dentsitatea | 0,81 bizt/km² |
Lappland (suedieraz: Lappland, ipar samieraz: Sápmi, finlandieraz: Lappi, latinez: Lapponia) Suediako iparraldean dagoen probintzia historikoa (landskap) da. Jämtland, Ångermanland, Västerbotten, Norrbotten, Norvegia eta Finlandia mugakideak ditu. Bere eremua herrialdearen laurden bat osatzen du.
Jatorrizko probintzia ekialderantz hedatzen zen baina 1809an Errusiar Inperioak Suediako Erresumaren ekialdea bereganatu zuen eta Finlandiako Dukerri Handia eratu zuen. Hori zela eta, Laponia bitan banatu zen, Lappland edo Suediar Laponia eta Lappi edo Finlandiar Laponia.